From Wikipedia, the free encyclopedia
Freyja, Freja edo Freia (antzinako eskandinavieraz: Frigg) antzinako germaniarren artean maitasunaren jainkosa zen. Izenak anderea edo maiteena esan nahi du batzuentzat, eta erromatarren Venusen parekoa zen; hala, alemaneko Freitag hitzak Veneris dies, ostirala, esan nahi du.[1] Beste batzuentzat, Antzinako eskandinavieraz, andre, emakume, neska-lagun edo amorantea, maitea, esan nahi du.[2] Eskandinaviar mitologian Odin jainkoaren emaztea eta Balderren ama da, Freyr jainkoaren arreba bikia eta jainkosa garrantzitsuena. Etorkizunean zer gertatuko den badaki, baina ez dio inori esaten.[3]
Freyja XIII. mendean idatzitako Edda poetikoan agertzen da, aurreko iturri tradizionaletatik jasota; Edda prosaikoan eta XIII. mendean Snorri Sturlusonek konposatutako Heimskringlan; Islandiako zenbait sagatan; "Sörla þáttr" ipuin motzean eta garai modernoetako eskandinaviar folklorean.
Katuek tiratutako gurdi batean mugitzen da eta horrekin, Eskandinaviako kosmos mitologikoaren inguruan bidaiatzen da. Beste atributu bat belatz lumaz egindako arropa da - beroki bat, kapa bat edo soineko bat -. Seguru asko, Hildisvini basurdea ere Freyjaren atributuen artean egongo litzateke; Hyndluljuventud poeman basurde hori zamalkatzen aipatzen da. Bere anaia Freyr ere basurde batekin lotzen da, Gullinbori izenekoa. Sýr, Freyjarentat erabiltzen den beste izen bat, hainbat itzulpen ditu: "liho" , "babestu" edo "entzun" esan nahi du.
H. R. Ellis Davidson folklorista eta germaniar mitologiaren ikertzailearentzat zaldiak eta behorrak Freyja-Freyr bikotearekin erlazionatuta zeuden, eta aipatutako jainko-jainkosa pareak ugalkortasunarekin. Jainkosaren beste ikur edo atributu bat Brísingamen izeneko lepokoa da.[2]
Freyjaren funtzioen oinarria ugalkortasunaren jainkosa gisa duen zereginetik dator etga aldi berean, Vanir-en familiakoa delako. Badu ematen zaion beste izan bat: Horn (Härn, edo Härn), antzinako eskandinavieratik datorrena, eta "lihoa" esan nahi duena. Produktu garrantzitsua zen lihoa, eta Eskandinavian goiz hasi zen lantzen; uste zen gaitza saihestu (beraz, apotropaikoa zen) eta gizateriari emankortasuna ematen ziola. Lihoaren fabrikazioa emakumeen kontua zen, eta andregai-soinekoak lihoaz eginak zeudenez, Freyja maitasunaren eta ezkontzen defendatzaile bihurtu zen, baita ere. Beste izen bat, Gefn, antzinako eskandinavieraz "emalea" esan nahi zuen, oparotasunaren jainkosa gisa zuen papera gogora arazten duena.
Mitologiak Freyjaren eginkizuna azpimarratzen du sexualitatearekin zerikusia duten gauza guztietan[4]. Lizunkeriazko objektu zoragarri gisa agertzen da maiz, batez ere erraldoien begien aurrean. Thrym erraldoia, adibidez, Thor-i lapurtutako mailua itzultzeko prest dago, soilik Freyja beretzat lortzen badu. Gauza askoren "prezioa" izateaz gain - beste jainkoek ordaindu nahi ez dutena -, beste mito batzuek Freyjaren ustezko sexualitate librea eta nabarmena indartzen dute. Lokasenna-ren poeman Loki jainkoak inguruko guztiak iraindu eta jainkosa guztiei hainbat sexu-ekintza leporatzen badizkie ere, Lokik Freyjari honela egiten dio errieta:
Zaude isilik, Freyja! Ondo ezagutzen zaitut,
Bekaturik gabe ez zara zu zeu;
Hemen bildurik dauden jainko-jainkosek eta elfoek,
bakoitzak, zure maitaleak bezala, gezurra esan du. (30)
Lau ipotxekin lo egitea onartzen du, haiek Brissingamen lepokoa eman diezaioten, eta Hyndluljuventud poeman Óttar heroiaren maitalea izatea leporatu diote. Badirudi, beraz, lehen eskandinaviarrek Freyjarengana jotzen zutela maitasun- eta lizunkeria-kontuetan.
Bedstalde, Freyja aberastasunaren jainkosa ere bada, altxorren batekin lotzen duten erreferentzia poetiko ugariek erakusten dutenez. Esaten da bere malkoak urrez eginak direla, baita materialaren sinonimo izanik ere:
Urrea Freyjaren malkoak da (…). Honela kantatu zuen Skúli Thorsteinssonek:
Ezpatagizon ausart ugarik
Freyjaren malkoak jaso zituzten.
(Skáldskaparmál, 37)
Freyjaren alaben izenak Hnoss eta Gersimiren dira, hau da: 'baliotsua' edo 'altxorra' dira eta horregatik, esan daiteke "Freyjak altxorraren iturritzat hartu zuen poesia-konbentzioaren ondorio gisa: urrezko malkoez negar egiten duelako edo aberastasuna gobernatzen duen jainkosa gisa"[5].
Jainkosa psikoponpoa da: Freyjak eta Odinek hildako gudarien arimak beren artean zatitu egin zituzten: erdiak Freyjako belaontzira joaten ziren, Folkvangrera, eta beste erdiak Odinen aretoetara, Valhallara.[6]
Magiarekin duen lotura ere oso ezaguna da, eta Snorri Sturlusonek azpimaratzen du Freyjak irakatsi ziola aurrena xamanismo magiari (seiðr ) Æsir-ei.
Azkenik, Freyjak badu biolentziarekin lotuta dagoen beste funtzio bat: gorago esan den bezala, hildako gudariak beretzat aukeratzen ditu, Odinen egiten duen bezala. Ezaugarri hori dela eta, heriotzaren jainkosa gisa ere edukiko zituen zereginak, eta agian, gudaren jainkosa izan zitekeen.
Freyjaren eta Odinen arteko lotura horrek, eta Odin-ek magiarekin duen gaitasun handiak ere, Odin eta Ódr, Freyjaren senarra, hasieran pertsonai bera izan zitezkeela erakusten du.[2]
Errunen sorrerarekin ere lotzen da Freyja. Jainkoen esanak idazteko modu gisa ikusten ziren hasiera batean, eta bakarrik Freyjaren sazerdotisen esku zegoen hastapen batean haien ulermena[7].
20. eta 21. mendeko talde neopagano nordiko batzuek Freyjaren gurtza berreskuratu dute, Odinenarekin batera[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.