From Wikipedia, the free encyclopedia
Paleolitoko Venusak bolian, harri bigunean (esteatita, kaltzita, kareharria) edo terrakotan egindako Goi Paleolitoko emakume-estatuatxoak dira. Eurasiako aztarnategietan, Pirinioetatik Baikal aintziraraino, agertu dira. Gehienak Gravette aldikoak badira ere, Aurignaciarreko adibide goiztiar batzuk daude, hala nola 2008an aurkitutako Hohle Felseko Venusa (duela 35.000 urte baino gehiagokoa[1]). Berantenak, duela 13.000 urteko Monruzko Venusa esate baterako[2], Magdaleniar amaierakoak dira. 100 estatuatxo inguru ezagutzen dira (250 inguru baxuerliebeak barne hartuta), denak txiki samarrak (4 eta 25 cm artekoak).
"Venus" izena Paleolitoko ehun emakumezko estatuatxo izendatzeko erabiltzen den termino generikoa da. Jakina, ez dira benetako Venus. Paul Hurault Vibraye markesari egozten zaio orokorrean izendatze horren jatorria. Espezialista batzuen arabera, Venus izena aukeratu izana, maitasunaren jainkosa bati erreferentzia eginez, Vibraye-ren aldetik, aukeraketa desegokia izan zen. Estatuatxo horien erdiek neska oso gazteak edo emakume zaharrak irudikatzen dituzte. Beraz, emakumezko estatuatxo hauek, antza, ez dute izaera erotikorik. Sexu adierazpenak bilatzeko grina horrek gizonezko arkeologo batzuen joera erakusten du, batzuen iritiz.[3]
Genero ikuspegi desberdin bat sartu zuten debatean Catherine Hodge McCoid eta LeRoy D. McDermott ikerlariek, iradoki zutenean, adibide grafikoekin, emakume artistak izan zitezkeela venusen egileak, emakume batek bere buruari nola begiratzen ager baitzitekeen irudiak zizelkatzeko unean.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.