From Wikipedia, the free encyclopedia
Mamut iletsua, elefante iletsua edo tundrako mamuta (Mammuthus primigenius), elefanteen familiatik zetorren desagertutako genero bat da; Mammuthus primigenius-ek egungo elefanteen antzeko tamaina zuen. Mamut mota honen ale asko aurkitu dira Siberian, Artikoko irletan eta Ipar Amerikan, baita gorputz oso izoztuak ere. Animalia honen lehen alea 1806an aurkitu zuten, Lena ibaiaren bokaletik gertu, Siberian (Errusia).
Mamut iletsu | |
---|---|
Pleistozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Proboscidea |
Familia | Elephantidae |
Leinua | Elephantini |
Generoa | Mammuthus |
Espeziea | Mammuthus primigenius (Blumenbach, 1799)
|
Banaketa mapa | |
Proboscidearen hasierako kideak (elefante modernoak klado honen barruan sartzen dira) , Tetis itsasoaren inguruan bizi izan ziren duela 55 milioi urte inguru. Proboscidearen gaur egungo ahaiderik hurbilenak sirenoak dira (manatiak eta itsasuskiak). Elefantidae familia duela 6 milioi urte Afrikan agertu zen, familia horretan elefante modernoak eta mamutak sailkatzen direlarik. 2006. urtean hiru ikertzaile-taldeek mamuten mitokondrioen DNA-profilak erauzi zituzten. Honi esker mamuten eta Asiako elefanteen (Elephas maximus) arteko senidetasuna baieztatu zen. Afrikako elefanteak, aldiz, klado honetatik duela 6 milioi urte banandu ziren. 2008. urtean mamuten DNA-kromosomiko osoa mapatu zen, bertan ikusi zen elefante afrikarrak eta mamut iletsuak % 98.55 eta % 99.40 arteko ahaidetasuna zutela[1].
Mamut espeziearen aztarna asko aurkitu direnez, genero honen historia ebolutiboa berreraiki daiteke azterketa morfologikoen bidez. Bere molarretako esmaltearen gandorren arabera identifikatu daitezke, hots, espezie primitiboek ia ez daukate gandorrik eta hauen kopurua handituz doa espezie berrietan. Hortzeko koroak, altuago eta sakonagoak bilakatu ziren eta garezurrak gorago kokatu ziren horri egokitzeko. Era berean, garezurra laburtu zen burua gutxiago pisa zezan[2].
Mammuthus generoko lehen kide ezagunak Pliozenoko Mammuthus subplanfrons afrikarra eta Pleistozenoko M. africanavus espezieak dira. Mamutak duela 3 milioi urte inguru sartu ziren Europan. Europako lehen mamutari M. rumanus deritzote eta Europatik eta Txinatik zabaldu zen. Bere molarrak bakarrik ezagutzen dira (8 eta 10 arteko esmalteko gandorrak daukate).[3][4][3][5]
Gaur egun mamut espezie bakoitzaren arteko trantsizio-morfologiak erakusten dituzten indibiduoak eta populazioak ezagutzen dira, baita espezie primitibo eta deribatuak ere. Espezieei eta haien bitarteko formei kronoespezie deritze. M. primigenius eta beste mamuten arteko taxoi asko proposatu dira, baina horiek zalantzagarriak dira, autorearen arabera espezie aurreratu baten forma edo espezie primitibo baten forma aurreratuak bezala bereizten direlako. Bitarteko forma horiek bereiztea eta zehaztea paleontologia kuaternarioko arazo iraunkor eta konplexuenetariko bat da. Baina bitarteko espezie eta subespezie batzuk aurki ditzakegu, hala nola M. Medius, M. Chosaricus, M. P. primgenius, M. p. jatzkovi, M. p. sibiricus, M. p. fraasi, M. p. leith-adamsi, M. p. Hydruntinus, Kenensis. p .[6][7][8]
2011ko azterketa genetiko[9] batek argitu zuen Kolonbian aztertutako bi indibiduoek mamut iletsuen azpiklado batean bil zitezkela. Horrek iradokitzen du bi populazio ezberdin elkartu zirela eta kume emankorrak sortu zituztela. Ipar ameriketako M. jeffersonii izan daiteke bi espezie hauen hibridoa.
Mamut iletsu izenak ile geruzaren loditasunari egiten dio erreferentzia. Gaur egungo idi-iletsuaren antzekoa zen, zehazki 90 zentimetroko lodiera zuena. Hotzera hobeto egokitzeko, azalaren azpian 8-10 cm arteko lodierako koipe-geruza zuen. Mamuten belarriek 30 cm-ko luzera zuten, gaur egungo elefanteen belarrien tamainarekin alderatuz gero, txikiagoak dira. Garezurraren gainean kupula moduko sabeltzea zuten, eta sorbalda aldean joroba garai bat. Ar helduek 2,80 m-tik 3,40 m-rako altuera eta 6 tonako pisua zuten. Aurkitutako letaginek 4,2 m luze eta 84 kg pisatzen dute eta batez besteko 2,5 m eta 45 kg dituzte.
Haren hortzak tundrako landareetara egokituta zeuden.[10]
Pliozeno eta Pleistozenoaren arteko trantsizio-garaian kontinenteak gaur egungo ia kokapen berean zeuden. Kontinente horien oinarrian dauden plaka tektonikoak ez dira ia 100 km mugitu Pleistozenoaren hasieratik.[11]
Pleistozenoan ziklo glaziarren errepikapena zen ezaugarri klimatiko esanguratsuenetarikoa. Bada, kontinente glaziarrak 40 paraleloraino hel zitezkeen. Maila glaziar maximoan lurraren azaleraren % 30 izotzez estalia zegoen. Gainera, permafrost zonaldea hegoalderantz hedatu zen izotz-geruzaren mugatik Ipar Amerika eta Eurasia mailaraino. Izotz garaien mugetan urteko batazbesteko tenperatura -6 gradukoa zen; Permafrost mugan, aldiz, 0 gradutakoa.[12]
[13]Geruza glaziarren hegoaldean laku handiak metatzen ziren, drainatze-bideen blokeoa eta aire hotzaren lurruntzearen murrizpena zela eta. Ipar Amerikako erdialdea eta iparraldea Agassiz lakuak estaltzen zituen erabat. Gaur egun lehortuak dauden ehun arro baino gehiago zeuden Amerikako mendebaldean. Bonneville lakua, adibidez, Laku Gazi Handia dagoen tokian zegoen. Eurasiaren kasuan laku handiak garatu ziren glaziarren drainatzearen ondorioz. Laku afrikarrak beteagoak zeuden lurruntze-tasa txikiagoaren ondorioz.[14][15]
Halaber, garaiko klima gaur egungoa baino hotz eta lehorragoa zela eta, basamortuak lehorragoak eta zabalagoak ziren. Prezipitazioak txikiagoak ziren lurruntze ozeaniko eta kontinentala murriztu egin zelako, basoen konposizio berezia sortu zuena. Lurreko ekosistema nagusiak hauek ziren: belar-lautadak, belardiak eta sahats-sabanak. Eurasian estepa nagusi zen zona subglaziarraren zati handi batean.[16]
Baldintza klimatikoei esker leku desberdinetan bizi ziren animali espezieak. Landare aniztasun handia zuten lekuetara moldatzea ere ahalbidetu zuen. Gaur egun iparraldean eta hegoaldean bizi diren espezieak elkarrekin bizi ziren leku berean, alegia. Pleistozenoko hazkunde-garaia aniztasun maila handia ekarri zuen. Izan ere, ekosistema egokiagoak sortu ziren espezializatu gabeko espezieentzat.[17][18]
Siberiatik Alaskara eta Yukon-ean zehar zabaltzen zen bideari “Mamutaren estepa” deritzote. Ugaztun handientzat egokiak ziren baldintzak bermatu zuten bertako landareri motak. Pleistozenoko flora bereziki elikagarria zen beraientzat. Klima gogorrak zuntz eta karbohidratoen metaketa bultzatzen zuen landareen bizi-iraupenerako.[19][10]
Mamut gehienak azken glaziazioaren amaieran desagertu ziren. Hala ere, oraindik ez da aurkitu desagertzearen behin betiko frogarik. Populazio txiki bat Saint Paul uhartean (Alaska) bizi izan zen 6000 urtera arte gutxi gorabehera.[20] Aldiz, C.2 eta Wrangel uharteko (Siberia) mamut nanoak ez ziren desagertu k.a 2000 urtera arte. Zenbait teoria daude desagerpenaren inguruan, baina orokorrean faktoreen konbinaketak sorturiko desagerpena badu. Hauek dira indar handien duten hiru teoriak:[21][22][23][24]
Azken[25] aurkikuntza zientifikoen arabera duela 10.500 eta 7.500 urteen artean desagertu ziren mamutak Ipar Amerikan. Ondorio [26]horretara iristeko, zientzialariek Permafrostaren lur-laginetan aurkitutako DNA-laginetan oinarritu dira, zehazki Alaskako Yukon ibaian jatorria zuten lagin horiek. Aztertutako lur-laginetan gernu-hondakinak eta ugatz-gorozkiak zeuden.[27][28][29][30]
Ingalaterran, ordea, duela 4.000 urte desagertu zen mamuta, Shorpshireko hezurren aurkikuntzaren arabera. Aurkitutako hezurrak Europa Mendebaldeko mamut iletsuaren hondarrik berrienak dira.[31][32][33]
Iraungitako espezie gehienak fosildutako gorpuzkien bidez ezagutzen dira. Mamut iletsuaren kasuan, gorpuzki izoztuak aurkitu dira indibiduoen tamaina handia eta klima hotzaren ondorioz. Horrelako gorpuzkiei esker, espezieen larruazala, ilea, muskuluak, ehunak eta organoak ikertu ahal izan dira.
Izozteko modu desberdinak daude: zonalde urtsu txikietan harrapatuta geratzea, izotz-bolkeen erorketa baten ondoren, uholde baten ondorioz... Horregatik, Yakutiako Berelekh ibaitik hurbil dagoen zonaldean, gutxienez 156 mamut baino gehiagoko 9.000 hezur aurkitu dira eremu berean, uholde baten korronteak eramanda, han gelditu zirelako seinale.[20]
Lehenbiziko mamut izoztua
Zientziak dokumentatutako lehen mamut izoztua.1806an aurkitu izan zen eta Adamseko mamuta bezala ezaguna da.[34][35] Kolima ibaiko Mamuta
1977an oso ondo kontserbatuta aurkitu zuten 7 eta 8 hilabete arteko mamut iletsu baten gorpuzkia. Dima izena jarri zioten.[20]
Yukagirren mamuta
2003an Yukagir-en (Yakutia), ehiztari batzuek aurkitutako mamut ar heldua. 40 eta 50 urte bitartekoa, 2,8 m-ko altuerakoa eta 4 tonatik gorakoa.[36]
Ust-Nero mamuta
2004an Ust-Nero-n aurkitua. Burua, tronpa, bizkarraren zati bat eta zenbait ehun aurkitu zituzten.[37]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.