Elephantidae

From Wikipedia, the free encyclopedia

Elephantidae

Elephantidae elefanteak eta mamutak biltzen dituen animalia belarjaleen familia da. Ugaztun oso handiak dira, sudurraren ordez tronpa bat dute eta letaginak hortz handiak. Familia honetako espezie eta genero gehienak iraungi dira jada. Gaur egun Loxodonta eta Elephas generoak baino ez dira existitzen, hiru espezierekin guztira.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Elephantidae
Pliozeno-gaur egun

Thumb
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaProboscidea
SuperfamiliaElephantoidea
Familia Elephantidae
Gray, 1821
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakelephant ivory (en) eta elephant meat (en)
Bihotz-frekuentzia30 taupada minutuko
Itxi

Familia John Edward Grayk deskribatu zuen 1821ean, eta beranduago Proboscidearen ordenaren barruan sartu zen.

Espezieak

Elefanteak bi generotan sailkatzen dira: Loxodonta (elefante afrikarrak) eta Elephas (elefante asiarrak). Antzina bi espezie ezagutzen ziren, bat genero bakoitzean, baina gaur egun zientzialarien artean eztabaida dago ea bi azpiespezie afrikarrak benetan bi espezie ezberdin diren; kasu horretan, guztira hiru elefante espeziez ariko ginateke.

Espezie eta azpiespezie hauek ezagutzen dira:

Thumb
Loxodonta africana sabanan

Elefante afrikarrak

Elefante asiarrak

Thumb
Elefante Afrikarra (ezkerra) eta Elefante Asiarra (eskuma)
  • Elephas Maximus (espezie bat hiru azpiespezieekin)
  • Elephas Maximus Maximus (Sri Lankako elefantea)
  • Elephas Maximus Indicus (Indiako elefantea)
  • Elephas Maximus Sumatranus (Sumatrako elefantea)
  • Elephas Maximus Borneensis (Borneako elefantea) eta Elephas Maximus Irsutus (Malasiakoa) gaur egun Elephas Maximus Indicus -ren barruan klasifikatzen dira.

Ezaugarriak

Sudurreko gaitasun oso garatua dute, proboszide (tronpa) izenekoa, muskulatura garatuari esker (150.000 gihar), mugikortasuna eta sentsibilitatea ematen die. Arnasa hartzeko eta usaintzeko balio izateaz gain, beste erabilera batzuk ere baditu:

  • Zerbait ukitzean, formak eta testurak bereiz ditzake.
  • Hainbat motatako soinuak (barritxoak) igortzen ditu.
  • Horrekin, janaria biltzen du, lurretik edo 6 edo 7 m arteko altuerakoa.
  • Edateko edo gorputzera botatzeko erabiltzen dute.
  • Tronpan zehar sudur-kanala doa, airean altxatzen dute urruneko usainak hautemateko.
  • Elefanteek ere letaginak dituzte. Beren lurraldea markatzeko eta defendatzeko balio diete. Elefante letaginak, bolizko iturri handi bat dira, ia trafiko guztia orain ilegala da. Elefante letagin batek 120 kg pisatzen dau eta 3 m arteko luzera euki ahal dau, baina ohikoena metro bat baino gutxiago izatea da.

Elefanteen beste ezaugarri bat entzumena oso aurreratua dutela da (hobeto elefante afrikarrean asiarrean baino). Belarrien beste funtzio bat termoregulazioa da. Soinu infrasonikoak ere hautemateko gai da.

5 kg-ko pisuarekin, elefantearen burmuin lurreko animalien artean handiena da. Adimenarekin lotutako portaerak lotzen zaizkio, hala nola dolua, adopzioa, jolasa eta tresnen erabilera. Burmuineko zatirik handienak entzumenaz, dastamenaz eta mugikortasunaz arduratzen dira.

Belarrez, zuhaitz-azalez eta zuhaixka batzuez elikatzen dira ia beti. Gaur egun, lehorreko ugaztunik handienak dira, beren neurriari eta pisuari dagokionez. Afrikako elefante heldu batek 7500 kg-ko pisua izan dezake, eta 3 metro altueraz. Berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urte bitartean bizi dira, gutxi gorabehera. Elefante afrikarra umealdi luzeena duen ugaztuna da, hogeita bi hilabete ingurukoa, eta 115 kg inguruko pisua du jaiotzean.

Errealitateak eta mitoak

Jende askok uste du elefanteak saguen beldur direla. Gertatzen dena da elefanteek ikusmen txarra dutela: begiak buruaren alboetan dituzte eta ondorioz, ezin dute argi eta garbi bereizi haien aurrean mugitzen den edozein gauza txikia. Horrek urduri sentiarazten ditu.[1]

Thumb
sagua

Elefanteen hilerriak daudela uste da, eremu berean elefanteen arrastoak aurkitu direlako, bata bestetik oso gertu, eta hori mito bat da. Gertatzen dena da elefanteak hil aurretik ura bilatzen dabiltza, orduan, asko handik hurbil eta elkarrengandik hurbil hiltzen dira.[2]

Taxonomia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.