Altamirako leizea (gaztelaniaz: Cueva de Altamira) Kantabriako Santillana del Mar herriko ingurumarietan dagoen leizea da. Bertan, Historiaurreko labar-margo multzorik garrantzitsuenetakoak daude.[1]

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Altamirako leizea
Cueva de Altamira
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Kantabriako udalerriSantillana del Mar
Koordenatuak43°22′37″N 4°07′11″W
Thumb
Altitudea95 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. XIII. milurtekoa
Arkitektura
Dimentsioak22,5 (altuera) × 11 (zabalera) m
Azalera0,32 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia310 eta 310-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1985 (IX. bilkura)
BICRI-51-0000266
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Itxi

1868an Modesto Cubillasek aurkitu zuen leizea eta 1879 Marcelino Sanz de Sautuolak eta bere alabak margoak. aurkikuntzaren egiazkotasunaren onarpena lortzeko zailtasun handiak izan zituen (24 urte igaro ziren adituen erabateko onarpena lortu arte).[2] Behin Goi Paleolito garaiko margoak zirela frogatu ostean, historiaurreko ikertzaile nagusiek ikertu dute.

Edukiak

Leizeko margoketa eta grabatu gehienak Madelein aldikoak eta Solutrear garaikoak dira, nahiz eta Gravettiar[3] eta Aurignac aldietakoak ere badauden. Azken hauen data uranioa erabiliz frogatu da. Era honetan, leizea hainbat garai ezberdinetan erabili zela baieztatu daiteke, gutxienez 22.000 urteetan zehar, duela 35.600 urtetik duela 13.000 urtetara. Orduan kobazuloaren sarrera nagusia lurjauzi baten ondorioz estalia geratu zen.[4][5]

Bertako obra gehienen estiloa eskola frantziar-kantabriarra deiturikoa da, adierazitako figuren errealismoa ezaugarri duena. Pintura polikromatuak, grabatuak, animaliak (bisonteak, zaldiak, oreinak) adierazten dituzten margo beltz, gorri eta okreak, figura antropomorfoak, marrazki abstraktuak eta ez figuratiboak daude.[6]

Leizeko sabai polikromatuak hainbat izendapen eta laudorio jaso ditu: labar artearen «Kapera Sixtinoa»[6][7][8], «... Paleolitikoko artearen adierazpen ikusgarriena......»[9],​ «... aurkitu zen lehenengo leize margotua, gaur egun ere ederrena izaten jarraitzen duena»[1]​ eta «...[paleolitikoko] labar-artea gaitasun artistiko handi baten erakusgarria bada, Altamirako leizea bere obrarik bikainena da»[10]. Esaldi hauek erakusten dute gizaki magdalenienarrak esparru honetan egindako lanaren kalitate eta edertasuna.

Unescok 1985ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[11] 2008. urtean izendapen hau Kantabriako, Asturiasko eta Euskal Herriko beste 17 leizetara hedatu zen, eta Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea izena jasoz. Euskal Herriko kobazuloak Santimamiñe, Ekain (leizea) eta Altxerri dira.[6][12]

Aurkikuntza eta onarpena

Altamirako leizea Modesto Cubillas (asturianoz, Modesto Cobielles Pérez[13]) asturiarrak aurkitu zuen 1868an. Ehizan zebilela, bere txakurra arroka batzuen arteko arrailetan geratu zen harrapatuta, eta askatzen saiatzen ari zela leizeko sarrera aurkitu zuen.[14] Momentu hartan, leizearen aurkikuntzak ez zuen inolako garrantzirik izan zonaldeko bizilagunen artean. Izan ere, ingurune karstiko bat da eta milaka leize daude bertan.[15]

Thumb
Marcelino Sanz de Sautuola

Cubillasek Marcelino Sanz de Sautuolari, zonaldeko aberats eta paleontologia «zale hutsa» (oh1), esan zion. Dena den, honek ez zuen gutxienez 1875eraino eta ziurrenik 1876raino bisitatu. (oh2). Leizea bere osotasunean zeharkatu zuen eta hainbat zeinu abstraktu ikusi zituen, errepikatutako marra beltzak kasu, baina ez izen garrantzirik eman ez zuelako uste gizakiak eginak zirenik. Hiru edo lau urte geroago, 1879ko udan, Sautuola bigarren aldiz itzuli zen Altamirara, kasu honetan bere 8 urtetako alaba María Sanz de Sautuola y Escalanterekin batera.[16] Leizearen sarreran indusketak egitea zen bere helburua, hezur eta sukarri aztarnak topatzeko asmoz, 1878ko Parisko Erakusketa Unibertsalean ikusi zituenen antzerakoak.[17] (oh3)

Thumb
Margolanak ikusterakoan, Mariak “Begira aita, idiak!” oihukatu zuen.[18]

Aurkikuntza, egiazki, alabak egin zuen. Bere aita leizearen ahoan zegoen bitartean, bera barrurantz sartu zen alboko areto batera iritsi arte. Bertako sabaian hainbat margolan ikusi zituen eta bere aitari esan zion. Sautuola harrituta geratu zen ganga ia guztian zehar zeuden animali arraroen margolan horiek ikustean.[15]

Hurrengo urtean, 1880an, Sautuolak opuskulu motz bat argitaratu zuen, “Breves apuntes sobre algunos objetos prehistóricos de la provincia de Santander” izenekoa. Bertan, labar-margoen jatorria Historiaurrea zela baieztatzen zen eta erreprodukzio grafiko bat aurkezten zen. Bere tesia Juan Vilanovari, Madrilgo Unibertsitateko Geologia katedradunari, aurkeztu zion eta honek bere egin zuen. Hala ere, Sautuolaren iritzia Émile Cartailhac, Gabriel de Mortillet eta Édouard Harlé frantsesek ez zuten onartu. Hiru hauek ziren garaian Europako paleontologiako ikertzaile famatuenak.[19]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.