Espainiar estatuko babeserako figura juridikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Kultura Intereseko Ondasun (KIO)[1] (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural, BIC) Espainiako figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten kultura ondasunak babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.
2022. urtea 17.819 ondasun higiezin zeuden inskribatutako Interes Kulturaleko Ondasun gisa. Inskribatutako ondasun higigarria, bestalde, 22.354 ondasun izendatu zifren KIO (BIC)[2].
Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakunde askok garatu dute legedia euren kultura ondarea babesteko. UNESCOk, adibidez, Gizateriaren ondare izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.