From Wikipedia, the free encyclopedia
Antropologia Feminista emakumearengan oinarritutako antropologiaren ikuspegia da, 1960ko hamarkadaren amaieran edo 1970koaren hasieran sortua. Garai honetan, eta feminismoak eraginda, antropologo asko, gehienbat emakumeak, kezkatzen hasten dira emakumeen egoeren inguruan. Androzentrismoaren arazoa mahai gainean jarri, hau ikertu eta salatzen hasi ziren garai honetan antropologo feministak.
Antropologia Feministak ordea izan zituen aitzindari batzuk. Zenbait antropologok aurretik aztertu zituzten gizon eta emakumeen ezberdintasunak, horietako bat Margaret Mead izan zen. Sexo y Temperamento (1982) lanean gizartearen eta kulturak generoaren eraikuntzan duten garrantziaz aritu zen, gai hau jorratzen zuen lehenetarikoa izan zelarik.
Antropologia feministak izen ezberdinak izan ditu, izenaz ere eztabaida dago. Antropologiaren korronte honen barnean gizon eta emakumeak aritu izan dira lanean.
Hego Amerikako antropologa feminista ezagunak dira Marcela Lagarde, María Dolores Juliano eta Rita Segato.
Euskal Herriko testuinguruan aitzindaria da Teresa del Valle, bere eskolaren parte dira Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandez, Amaia Agirre Miguelez, Maialen Altuna Etxeberria, Jaime Altuna Ramirez, Margaret Bullen, Irantzu Fernandez Rodriguez, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina, Carlos García-Grados, Olatz González-Abrisketa, Miren Guillo Arakistain, Itxaso Martin Zapirain, Maria Ruiz Torrado, Miren Urquijo Arregi eta María Zapata Hidalgo.[1]
Eboluzionistek antzinako egora aztertu zuten, unean zituzten ezberdintasunak azaltzeko. Honela estadioak asmatu eta matriarkatua bezalako gaiak ikertu zituzten. Antropologo eboluzionistak gizartearen kezkaren inguruan aritzen ziren, horien artean emakumeei loturikoak.
XX. mendearen erdialdean, krisia eman zen antropologian eta momentu honetan mendebaldeko kultura ikertzen hasi zen. Krisi honen barnean emakumeak antropologian zer gertatuko den ikertzen hasi ziren eta etnografiak berrikusi zituzten. Matriarkatuaren teoria aztertu zuten eta androzentrismo terminoa asmatu (andros, gizona erdigunea izatea), eta honekin batera emakumeen ikusezintasuna salatu zuten. Hau da, ez da emakumeak ez direla existitzen, ama bezala baino ez zirela ikusten baizik).
Jarrera androzentristen barnean hiru maila bereizten dira:
Eboluzionistek gizakiaren historia egiterakoan, sexuaren banaketaren inguruan hiru teoria sortu ziren:
Ideologia burgesaren barnean kokatu gizarteak, emakumea etxearen barnean egon behar duela eta hau gizartearen zibilizazioa erakusgarria dela esaten du, hezkuntza emakumearen zeregina izanik. Sozialista eta feminista batzuk ideia hauen aurka agertzen dira.
Ideologia burgesa eta eboluzionismoaren teoriak agintzen zuten une honetan Matriarkatuaren teoria J. J. Bachofen-ek sortu zuen 1861-ean egindako “El Derecho Materno” liburuan. Lan honetan, eskura zituen elementuak (mitoak, kondairak, etab. ) erabilita emakumearen egoera eta senidetasuna aztertu zituen. Zuzenbide Erromatarrak ez duela historia guzietan tokia izan, antzina amaren zuzenbidea izan zela zioen Bachofen-ek, oinarritzat Greziako poesia eta literaturaren iturri historikoetan oinarritu zituelarik bere arrazoiak. Matriarkatua “amaren domeinua familia eta estatuaren gainean” bezala definitu zuen. Maine izan ezik gainerako eboluzionista guztien amaren zuzenbidea egon zela aitortzen zuten.
Mitotik errealitatera jaitsiz, bizitza sozial eta familiarraren hiru estadio egon zirela ondorioztatu zuen Bachofen-ek: Hetairismoa, Matriarkatua eta Patriarkatua.
Hiru etapa hauetan gizonen boteretik emakumeen boterera igarotzen da eta azkenik berriro ere gizonek boterea edukitzera. Matriarkatua egon zen garai horretan boterea emakumearen eskuetan egon zela uste zuen, hau da, ginekokrazia zorrotza izan zela.
Morgan-ek ere matriarkatua bere zentzu indartsuenean ulertzen zuen, ondorio hauetara iristeko datu etnografikoak erabiliko ditu eta senidetasun terminologiak hartuko ditu oinarritzat, berandu eman diren isla moduan hartzen zuelarik ( hondar linguistiko moduan, senidetasun harreman pasatuak azaltzen zituena).
Morgan-ek produkzioa nola garatuko den aztertu zuen. Historia hiru arotan banatuz:
Teoria hauetan honakoa ageri da:
XX. mendean feminismoak matriarkaturen teoria berreskuratzen du. Feministen artean bi ikuspegi sortzen dira, ondorioz feministak bi taldetan banatzen direlarik.:
Lehenengo jarrera: matriarkatu mitologiakoari dagokienez, mitoa eta historia bereiztu behar direla azpimarratzen du. Talde/kulturean ideologiaren historia da mitoa. Mitoa espazioa eta denboratik kanpo dago. Mitoa gizonen artean edo gizon-emakumeen artean kontatzen dira. Mitoak funtzio kultural bat dauka eta gizon eta emakumeen rolak bereizten ditu; mitoak daudenean gizarte horretan gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna dago.
Mitoen hurrenkera gertakizunen ordena bi fase:
Mitoak gizonen boterearen justifikazio bilakatzen dira, unibertso mitikoa da, ez da errealitatea. Mitoek taldea hezteko balio du, funtzio pedagogikoa du.
Emakumeen erruz boterea galdu eta menperatu bihurtu. Bamberg-entzat mitoak honako funtzioak betetzen ditu:
Bachofen eta Morgan-en lanak Engels-en oinarri bihurtuko dira. Egile honek eboluzio ekonomikoarekin erlazionatzen du familiaren eboluzioa, matriarkatua garai historiko zehatz bateko ezaugarriekin egokitzen saiatuz edo egokituz. Matriarkatutik patriarkatura barbareria gorenean bakarrik emango da, alfabeto idazkera, burdina urtzea eta gens-aren propietate pribatuak eragindako soberakinekin bat eginez.
Gizadiaren garapena honela sailkatu zuen:
Familia sindiasmikoa sortzen denean:
Bere teorien oinarrian lanaren banaketa “naturala” eta produkzioa eta erreprodukzioaren bereizketa daude. Feministek kritika egin zizkioten. Momentu historiko batzuetan ikusten da emakumearen egoerak txarrera egiten duela, hori eragiten duten faktoreak honakoak direlarik:
Ez da historia egin nahi, eta froga daitezkeen egoerak dira.
Gizarte baten aberastasunak hasten denean gizonak hartzen dute boterea eta emakumeak menpekoagoak dira. Elizak (fundamentalistak) emakumea menpeko egiten dute. Sistema politikoaren berritze batek egoera okertu egiten du. Matrilinealitatea dagoenean egoera berdintsuagoa da, patrilinealitateak egoera txartzea dakar.
XX. mendean Eboluzionismoa alde batera utzi eta partikularismo historiko sortu. Tokian tokiko lanak hasten direlarik.
Teoria antropologiakoetan emakumea ikergai moduan alde batera uzten dute funtzionalistek eta 1960ko hamarkada arte emakumea alde batera utzi eta lan banaketa “naturaltzat” hartzen da.
Funtzionalistek instituzioak ikertzen dituzte, baina gizonen instituzioak bakarrik.
Sexutzat zera ulertu behar dugu: ezaugarri fisiko ezberdinak izateagatik pertsonen artean egiten den bereizketa. Gizon eta emakumea, ar eta eme moduan bereizten dena. Generoa hitzak berriz zera adierazi nahi du: sexu bakoitzari dagokion espektatiba.
Antropologo feministek sexua eta generoa bereizi zituzten, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak erabat biologiakoak zirela esaten baitzen. Idei hauek determinismo biologikoaren aurka egiten zioten.
Sexua aurrekulturala da eta generoa kulturak eraikitako ezberdintasuna da, generoa egituratzailea da botere asimetriari dagokionez. Generoa aldakorra da. Baina gerora sexua bera ere eraikuntza kulturala dela ikusiko da. Sexua ez da estatikoa, kultura batetik bestera aldatu egiten da.
Antropologia Feministarentzat genero-sistema zien den jakitea oso garrantzitsua da; boterea, lana nola batzen diren jakitea. Genero sistemaren bidez sexua aztertuko da eta definizio biologista bat emango da.
Generoa: Gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dituzten sineskera, ezaugarri pertsonal, jarrera sentimendu, blai, portaera eta ekitaldi multzoa, ezaugarri ezberdinak dituen eraikuntza sozial prozesu (bilakaera) baten bitartez. Lehenik, prozesu historiko da maila ezberdinetan garatzen dena, estatuan, lan merkatuan, eskolan, komunikabideetan, legean, familian eta harreman pertsonaletan. Bigarrenik, prozesu honek ezaugarri eta jarduera horien hierarkizazioa ekartzen du, maskulinotzat hartzen direnei balio handiagoa emanez.
Generoak hierarkizatzeko funtzioa du, boterearen espazioen eta jardueren bereizketa inplikatzen duten gizonen eta emakumeen inguruko ideia eta jarduera soziala.
Genero terminoak bi akats planteatzen ditu, batetik sexua eta generoa bereizteko zailtasuna, eta bestetik generoaz hitz egiten dugunean emakumearekin lotzea.
Generoa erabiltzen dugunean, ez dugu gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna azaltzeko bakarrik erabiltzen. Gizonen eta emakumeen artera ere ematen diren ezberdintasunak ere aztertzen dira. Sexua eta generoa eraikuntza kulturalak dira.
Kontzeptu hauek XVIII. mendetik aurrera sortzen dira, eta mendebaldeko kontzeptuak dira. Mendebaldean sexua, gizon-emakumeak erlazionatzeko moduarekin erlazionatzen dugu.
Sexuaren berrikuspena feminismotik dator, baina baita historiatik eginda ere. Thomas Laguer historialariak “Sexuaren eraikuntza” liburua egin zuen. Gizarte antropologiak egin duena ere garrantzitsua izan da. Antropologoak tokian tokiko lanak egitera joan zirenean hirugarren sexu bat topatu zuten.
Lau erabilera dituzte sexu eta genero kontzeptuek:
Genero kontzeptuaren barnean dimentsioak daude; Joan Scott-ek emandako dimentsioak honakoak dira:
Faktore hauek aldatzen ari dira; batzuk alda daitezke besteak ez, adibidez: lanaren banaketan berdintasuna ematen da baina emozioetan ez edo, sexualitatean aldaketa baina boterean ez. Honako kritikak jaso ditu teoria honek:
Sherry Ortner-ek Planteamendu unibertsala egin zuen 1975. urtearen inguruan, hiru ikertzeko modu mahairatuz:
Unibertsaltasuna hartzen du premiazkotzat. Emakume eta gizon izatea zer den ikertzen du ideologia aldetik. Horretarako Lekukoen adierazpena, nola hitz egiten duten, sinbolo nagusiak, arau sozio-kulturalak aztertu behar direla dio.
Natura/ kulturaren mendetasuna justifikatzeko erabilitako ikuspegi biologizista alde batera uztea proposatzen da, teoria honek emakumearen zapalketa justifikatzeko balio dezakeelako, natura emakumearekin lotzen da mundu guztian, beraz, gizonak emakumea menperatu dezake, baina ez da gogo txarrez; kulturak horrela esaten duelako baizik.Emakumearen naturarekiko hurbiltasuna hiru mailatan ematen da:
Michelle Rosaldo-k 1975. urtearen inguruan landutako teorian domestiko/ publiko dikotomiak mendekotasuna adierazten duela proposatu zuen. Domestikoa: ama bat edo gehiago eta hauen seme-alaben inguruan sorturiko jarduera, erakunde eta antolaketa moduak biltzen dituen eremua.
Emakumeei normalean domestikoa egokitzen zaie eta gizonei publikoa. Emakumeak gertuko gauzak egingo dituzte eta gionek distantzia bat hartuko dute, abstraktuagoak izango dira. Urrunketa egin behar dutenez normalagoa da boterea izatea, errazagoa egiten zaie.
Emakumeen estatusa naturala da gizonena lortu egin behar dute, ez datorkie berez.Emakumeek boterea izateko beharrezkoa da arlo publikora pasatzea (emakumeak subjektibotasunarekin lotu dira; gizonak objektibotasunarekin emakumeak emozionalak)
Abantaila mahairatzen dituzte teoria hauek; batetik gizon eta emakumeak zer diren kulturalki azaltzeko oso onak dira, eta bestetik orokorrean gizartea nolakoa den ikertzen lagunduko dute.
Kritikak ere jaso dituzte ordea:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.