Epigravettiarra (Grezieraz: epi goi eta gravettiar[1]) Europako Goi Paleolitoko industria arkeologikoen azkenetariko bat izan zen. Kultura hau sortu zen Azken Glaziazioko Maximoaren ondoren ~21.000 urte[2] BP (Before Present), gravettiar kulturako eratorritakoa da. Hasieran, 1964an, Georges Laplacek Gravettiar berantiarra deitu zion[3], Italian industria litikoa ugari agertu zelako, baina beranduago, izen aldaketaz kultura honen izaera independentea azpimarratu nahi zuten[4]. Epigravettiarrean hiru azpifase ezarri dira: Hasierako Epigravettiarra (20.000tik 16.000ra BP); Epigravettiar Garatua (16.000tik 14.000ra BP) eta Amaierako Epigravettiarra (14.000tik 8.000ra BP), nahiz eta beste azpisailkapen gehiago egon[5][6][7]. Azken finean, Epigravettiara ~21.000 BP-ko gravettiarra da, Solutre aldiak aurrekoa ordezkatu zuenean Frantzia eta Espainiako toki gehienetan. Epigravettiarreko gune kultural asko garatu ziren Europan 22.000 BP urteen ondoren. Hori gertatu zen: Europako hegoaldean, erdialdean eta ekialdean, Frantziako hego-mendebaldea barne; Italian; Balkanetan; Kaukason; Ukrainan; Errusiako mendebaldean eta Volgako ibaiertzetan. Horren industria litikoa Italiako toki askotan dokumentatu da. Faziesak anitzak izan arren, toki guztietan mikrolitoak ugariak dira, hala nola, xaflak, puntak eta amaieran ukitutako xaflak[8]. Goi Paleolitoko Epigravettiarraren ostean, Mesolitoko kulturak garatu ziren 10.000 BP[9].
Würm glaziazioko klimak guztiz baldintzatu zuen giza-habitata. Glaziazioaren unerik gorenena orain dela 20.000 urte gertatu zen, eta honetan zenbait fenomeno nabaritu ziren:
- Giza-populazioa zatitu zen eta arriskuan jarri zen ehiztari taldeen arteko harremanak, Aurignac kulturan hasitakoak eta gravettiarrera arte garatu zirenak. Azken Glaziazioko II. Maximoaren ostean, kulturen arteko diferentziak gauzatu ziren: mendebaldeko Atlantikoan Solutre aldia eta Madaleine aldia garatu ziren; Mediterraneoko mendebaldean, berriz, gravettiarra eta, handik, hegoaldeko Epigravettiarreko kulturaketa erdialde-ekialdeko gravettiarra sortu ziren . Azken honek hasiera eman zien ekialdeko Epigravettiarreko konplexuei.
- Eskualde askotan, klimak populazioaren bizi-baldintzak oztopatzen zituen. Orokorrean, inlandsis eta alpetar glaziarren arteko eskualdeak despopulatzean, ehiztariak tundrara eta ekialdeko Europako estepetara emigratu ziren. Beste horrenbeste gertatu zen Alpeetako hegoaldean, non kokalekuak nekez agertzen diren, penintsulako ehiztarien behin-behineko etxebizitzak izan ezik.
- Giza-taldeak zenbait eskualdetan ezartzea, elikagaiak ugariak zirelako, adibidez mendebaldeko Atlantikoan eta Mediterraneoko eskualdeetan.
- Europako ekialdeko tundran, mamut-ehiztarien sorrera, baina banandurik haien artean.
Italiako Epigravettiarra
Mediterraneoko eskualdeetan Gravettiarraren tradizioa garatzen da Azken Glaziazioaren II. Maximoan eta Azken Glaziazioaren Bukaeran, azkenean, epigravettiarreko guneak sortuz. Hauek gravettiarreko kulturaren ondorengoak dira, teknikak eta tresna litikoak erreproduzitzen dituztelako, zenbait elementu aloktono agertzen badira ere. Iberiar penintsulan mendebaldeko Solutre eta Madeleine aldiko kulturan sartzean, Kantauri-Pirinioetako eskualdean Solutre-gravettiar eta Madaleine aldiko guneak sortu ziren, mendebaldeko Atlantikoaren eragina Rodano haranean geratu bazen ere. Italiako Epigravettiarraren sekuentzian antzinako fase bat bereiz dezakegu; Azken Glaziazioko Maximorena, eta beste berriago bat; Azken Glaziazioko Bukaerarena. Lehenak bi maila ditu punta lauekin eta puntak “cran” itxurakoak. Punta lauak punta Solutre aldikoaren antzekoak dira: xaflak hauek gehienbat alde batetik landu zituzten. Hauekin, jaurtitzeko armak egiten ziren. Antzinako Epigravettiarreko elementu hauek, lehenbizi, iparraldean agertutakoak, gerora, penintsulako hegoaldera hedatu ziren, beste eskualdetatik ekarritakoak.
Zenbait gertakari agertzen dira Amaierako Epigravettiarrean, azken glaziazioaren etapa epelekin erlazionatutakoak:
- Guneen ustiaketa intentsiboak, hondar txikiak uzten dituena.
- Aurrealdeko karrakailuen laburpena, azazkal eta abaniko itxurakoak, erdizirkularrak eta zirkularrak.
- Atzealde kurbatutako marrazak.
- Grabetak eta mikrograbeten gutxitzea, eta atzealdeko beste punta batzuen agerpena.
- Atzealde ebakitako xaflen eta punten hedapena.
- Mikroberanezko sistemarekin lortutako segmentu eta triangelu batzuen agerpena eta hainbat pieza bi ebakidurazkoak.
Zenbait industria mota ez dira agertzen aldi berean eskualde guztietan, baina behin agertuta, ohikoa bilakatzen da. Alpeetako hegoaldean, II. Glaziazioaren goreneko momentuan, Würmeko morrenetaraino heldu zen. Honekin elur iraunkorrak 1.500-1.400 metrotaraino murriztu ziren. Alpeetan, izotz-mihi handiak lautadetaraino jaitsi ziren. Itsasoaren atzerapenak Goi Adriatikoa sortu zuen, gaur egungo Padaniako haranaren zati bat. Penintsulako tirreniar eskualdeetan klima ozeanikoa zen nagusi, pinondozko esteparekin, baina babestutako tokietan mediterraneoko landaredia garatu zen. Adriatikoren aldean, kontinenteko eragina nabaria zenez, mendiko zelaiak eta tundra eragin ziren, nahiz eta idorrago eta hotzago lekuetan, Asiaren antzeko estepa sortu zen. Calabriak eta Siziliak klima mediterraneoa zuten. Ezaguturiko kokalekuak harkaitzen azpiko babeslekuak eta kobetako sarrerak dira. Tirreniar eskualdeetan ehizatutako ugaztun ohikoenak ibex eta rupricapra ziren fase gogor eta idorretan, baina epeletan, cervusa. Adriatikoko eskualdeetan alpetar basahuntza, zaldiak, astoak eta uroa. Klima-egoera horiek iraun zuten II. Glazialdiaren Gorenean eta Glazialdiaren Amaierarako lehenengo etapa arte. Gero, bitarteko epel aldiak etorri ziren, giroa aldatu zutenak. Alpeetan izotza urtzean, landaredia eta fauna mendietan hedatu ziren. Alpeetako aurreko eskualdeetatik hainbat animaliek alpetar larretara emigratu zuten, baina beste batzuek haranetara joan ziren. Estepetan eta basoetan oreinak, orkatzak eta basurdeak ugaritu ziren. Epigravettiarreko ehiztariak harrapakin berrietara egokitu ziren haranetan baita Alpeetan, ohiko ehizakiak jazarri zituzten. Garai honetakoak dira 1.000-1.400 metrora dauden mendiko babeslekuak, non ehiztariak udazkenean joaten baitziren alpetar basahuntza harrapatzeko. Penintsulako kostaldean, itsasoa plataforma kontinentaleraino erretiratu zen. Joniar kostan barrena urmaelak ugaritzean, arrantza ahalbideratu zen, moluskoak biltzea eta hegaztien eta ugaztunen ehiza. Kostaldeko toki askotan molusku-bilketa jarduera nagusia izan zen.
Ekialdeko eta Erdialdeko Europako Epigravettiarra
Ekialdeko eta Erdialdeko Europan, II. Glazialdi Gorenean espezializatutako ehiztariak antolatu ziren. Fase hotzenetan, inlandisak tamainarik handiena izan zuenean, klima ezin gogorragoa bilakatu zen, non prezipitazioak eta elur geruza urriak baitziren, intsolazio handia eta haize gogorra. Halako egoeran, bakarrik espezializatutako ehiztariak moldatzen ziren, Errusiako lautadatik eta Danubioko erdiko ibilgutik zabaldu zirenak. Errusiar estepetan tokiko populazioak eta Europa erdialdetik emigratutako taldeak zebilen, baina industria litiko eta animalien lehengaiekin trataeraren arabera, taldeak bereizi ziren hainbat milurtekoetan. Arteari dagokionez, taldeen estiloak ezberdinak ziren. Erdialdeko eta Ekialdeko Europako mamuten ehiztarien bizimodua, kokalekua eta ekonomia Europako Goi Paleolitoko fenomeno berria da. Tundra eta estepa-tundran kanpalekuak agertu dira, hala nola, Kostienki, Errusiako Don arroan, non 100-150 biztanle inguru baitzeuden. Kanpamentu haietan, etxebizitzak, haragia gordetzeko zuloak eta hezur edukigailuen tokiak bizitegi-guneetan kokaatuta zeuden. Herrixka eta horren mugak homogeneotasunagatik nabaritzen da.
Mamuta gehien ehizatutako animalia zen eta horren hezurrek anitz erabilera zuten: txabolak, erregaia, tresnak, armak, apaingarriak eta irudiak. Mamutez gain, beste animalia batzuk harrapatzen ziren, adibidez, azeri artikoa eta otsoa, larrua erabiltzeko. Beste toki batzuetako ekonomia hegaztiak harrapatzean eta landare-bilketan zetzan. Arkeologiaren arabera, herrixka bakoitzak lurralde bat kontrolatzen zuen, muga naturalak bereizten zuena beste ehiza eskualdetatik.
Honako hauek ziren etxebizitzen egiturak:
- Harri-ilara batez eta depresio txiki batean zedarritutako etxebizitzak.
- Zirkularrak edo obalatuak, lurzoruan induskatutakoak, estalki bat egonkorragorekin.
- Erdi lurperatutako txabolak, teilatu batekin mamuten defentsetan oinarriturik zegoena.
- Txabola egonkorrak, lurzoruko mailan eraikiak, mamuten hezurrekin.
Etxebizitzetan beti tresna litikoak aurkitu dira. Horrek esan nahi du talde bakoitzak oinarrizko jarduera berdinak egiten zituela. Bakarrik harria eta animalien materialak lantzeko tailerrek tresna litiko ezberdinak dituzte. Zenbait tokitan (Kostienki), terrakotazko irudiak aurkitu dira, Moraviako Gravettiar tokien tradizioa jarraitzen dutena (Dolní Věstonice, Pavlov (Břeclaveko barrutia), non sukaldatzeko labeak aurkitu diren. Talde hauek urrutitik hornitzen ziren, bai baliagarriak ziren harriez edo Itsaso Beltzako maskorrez. Holako produktuak lortzen ziren elkartruke-sare egonkor baten bidez.
Alemaniako Epigravettiarra
Aurretiko kultura: Gravettiar K.a. 27.000 c.a. K.a. 20.000 c.a. |
Orduko kultura: Epigravettiarra K.a. 20.000 c.a. K.a. 13.500 c.a. |
Hurrengo kultura: Hanburgoko kultura K.a. 13.500 c.a. K.a. 11.200 c.a. |
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.