From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12– Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista, geologo eta biologo ingelesa izan zen.[1] Eboluzio biologikoaren ideia hautespen naturalaren bitartez proposatu zuelako ezaguna da, beste zientzialari batzuekin batera, hain zuzen, Alfred Russel Wallacekin. 1859. urtean Espezieen jatorria izeneko lana argitaratu zuen.[2] Darwinen esanetan, bizidun espezie guztiek arbaso komun batetik eboluzionatu zuten hautespen naturalari esker. Eboluzioak komunitate zientifikoaren onespena lortu zuen, baina aldi berean, eboluzioa hautespen naturalaren ondorioz gertatzen zela azaltzen zuen teoriak ez zuen onarpenik izan 1930[3]. urtera arte. Gaur egun, eboluzio modernoaren sintesiaren oinarriak jasotzen dira Darwinek idatzitako teorian.[4] Teoriak egokitze batzuk jasan dituen arren, Darwinen aurkikuntzak abiapuntutzat hartzen dira Biologian, biziaren dibertsitatearen[5] gainean egindako behaketen emaitzak azalpen logiko baten bitartez batzen dituelako.
Charles Darwin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Robert Darwin |
Jaiotza | The Mount (en) eta Shrewsbury, 1809ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | The Mount (en) |
Lehen hizkuntza | English language in England (en) |
Heriotza | Down House eta Shrewsbury, 1882ko apirilaren 19a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Familia | |
Aita | Robert Darwin |
Ama | Susannah Wedgwood |
Ezkontidea(k) | Emma Darwin (1839ko urtarrilaren 29a - 1882ko apirilaren 19a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's College (en) University of Edinburgh Medical School (en) Shrewsbury School (en) (1818 - 1825) Edinburgheko Unibertsitatea (1825eko urria - : medikuntza Cambridgeko Unibertsitatea (1828ko urtarrila - : Teologia |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Master of Arts (en) Legum Doctor (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Adam Sedgwick John Edmonstone (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, esploratzailea, bidaia idazlea, etologoa, naturalista, filosofoa, idazlea eta botanikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Royal Geographical Society |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Thomas Malthus, John Herschel, Herbert Spencer, Buffon Kondea, David Hume, Johann Wolfgang von Goethe, Alexander von Humboldt eta Charles Lyell |
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Hungariako Zientzien Akademia Kultura patriotikorako silesiar elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Linzeen Akademia Londresko Zoologia Elkartea Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Royal Geographical Society Zientzien Bavariar Akademia Accademia delle Scienze di Torino Plinian Society (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa agnostizismoa |
Darwin 16 urterekin Edimburgoko Unibertsitatera medikuntza ikastera joan zen. Hala ere, denbora pasa ahala, medikuntzako ikasketak baztertu zituen ornogabe itsastarrak aztertzeko. Darwin medikuntza ikasten zegoenean, birritan ebakuntza-gela batean aritzeko aurkeztu zuen bere burua, eta bietan ihes egin zuen hunkituta. “Hau izan zen kloroformoaren zorioneko egunak baino lehenago”, idatzi zuen haren autobiografian.[6] Geroago, Cambridgeo Unibertsitateak natur zientziekiko pasioa areagotzen lagundu zion. HMS Beagle-n egindako bost urteko bidaiak goi-mailako geologo moduan hartutako ospea sendotu zuen; haren behaketek eta teoriek Charles Lyel-ek proposatutakoapurkako aldaketa geologikoari buruzko ideiak babesten zituzten, eta Bidaiako egunerokoa izeneko liburua argitaratzeak idazle entzutetsu egin zuen.[7]
Bizitza basatiaren antolamenduari buruz eta bere bidaian jasotako fosilei esker piztutako jakin-mina dela eta, Darwinek espezieen transmutazioari buruz ikertzen hasi zen, eta 1838. urtean, hautespen naturalaren eztabaidak plazaratu zituen arren, denbora behar zuen ikerketa sakon bat egiteko, eta haren lan geologikoek lehentasuna zuten.[8] 1858. urtean bere teoria idazten zegoen bitartean, Alfred Russel Wallace-k antzeko ideia deskribatzen zuen saiakera bidali zion Darwin-i eta, horrela bien teorien baterako argitalpena egitera behartu zuen.[9]
Bere funtsezko lana, Espezieen jatorria hautaketa naturalaren bidez, edo arrazen kontserbazioa bizitzarako borrokan hobetuta, 1859an argitaratua, naturan behatutako aniztasunaren azalpena, belaunaldietan eboluzioaren ondorioz metatutako aldaketei zor zaiola ezarri zuen.[10] 1871an Gizakiaren bilakaera eta hautespen naturala Gizakiaren jatorria eta hautaketa sexuaren arabera liburuan landu zituen, eta ondoen baita Animalien eta gizakien emozioen adierazpena lanean (1872). Botanikari buruzko ikerketen azken lan batzuk ere argitaratu zituen, eta 1881an argitaratutako azken lanean Landare onddoen eraketa zizareen ekintzen bidez lurraren onddoak eta horien eragina lurraren eraketan jorratu zuen.[11]
Darwin gizakiaren historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat bezala deskribatua izan da,[12] eta bere lanaren aparteko izaera aitortuz, XIX. mendean erregetzakoa ez zen bost pertsonaietako bat izan zen estatu hiletekin saritua, eta Westminster Abadian lurperatu zuten, John Herschel eta Isaac Newtonen ondoan.[13]
Charles Robert Darwin Shrewsbury-n, Shropshire-n, Ingalaterran, jaio zen, 1809 otsailaren 12an.[14] Robert Darwin enpresari eta mediku aberatsak izandako sei seme-alabengatik bosgarrena izan zen.[15] Erasmus Darwin-en eta Josiah Wedgwood-en iloba zen. Bi familiek antzinako tradizio unitarista jarraitzen zuten. Dena den, Wedgood familiak anglikalismoa bereganatu zuen. Robert Darwin librepentsalaria zen eta eliza anglikano[16] batean bataiatu zuen haren semea, nahiz eta amarekin Charles eta bere anaiak ofizio unitaristetara joan. 8 urterekin, Charlesek, Historia Naturalarekiko eta espezie-eredu desberdinen bildumekiko zaletasuna handia zuen. Hori dela eta, 1817. urtean eguneko eskolan inskribatu zen. Urte horretako uztailean bere ama hil zen. 1818. urteko irailean, Shrewsburyko eskola anglikanoan inskribatu zen, bere anaia Erasmusekin batera.[17]
Darwinek 1825eko uda mediku ikastun bezala igaro zuen, aitari laguntzen Shropshireko behartsuak artatzen, Erasmusekin batera Edinburgheko Unibertsitatera joan aurretik. Han klaseak nazkagarriak iruditu zitzaion, eta kirurgia berriz jasanezina. Ondorioz, ez zen larregi saiatzen medikuntza ikasketetan. Taxidermia ikasi zuen John Edmonstonekin, Hego Amerikako oihanetan Charles Watertoni lagundu zion esklabo beltz askatuarekin. Eta maiz ikusi zitzaion "gizon adimentsu eta oso atsegina"rekin eserita.[18]
Edinburgon eman zuen bigarren urtean elkarte Plinianoan sartu zen.[19] Erakunde hori historia naturalaren ikasleek osatzen zuten eta bertan egindako debateak materialismo erradikalera bideratzen joan ziren. Darwinek Robert Edmundek egindako ornogabe itsastarren anatomia eta bizi-zikloen ikerketetan parte hartu zuen.
Darwin Robert Jamesonek emandako Historia Naturaleko kurtsoan asko aspertzen zen, geologiaren eta neptunismoaren eta plutonismoren inguruko edukiak lantzen baitzituen. Landareen sailkapena ikasi zuen eta unibertsitateko museoko bilduma-lanetan lagundu zuen[20].
Medikuntzako irakasgaiak alde batera utzi izanak bere aita nahigabetu zuen. Horren ondorioz, 1928an bere aitak Christ’s College de Cambridgera bidali zuen, gerora apaiz Anglikanoa bilakatzeko. Hala ere, Darwinek zaldiketa eta arku-tiroko klaseak nahiago zituen ikastea baino. Bere lehengusuak, William Fox-ek, kakalardo bilketen zaletasuna piztu zion. Darwin oso gogotsu aritu zen kakalardoen inguruko azterketak egiten eta hainbat kakalardo-eredu berri aurkitu zituen eta Illustrations of British entomology gidaliburuan argitaratu zituen. John Stevens Henslow botanika irakaslearen lagun mina bilakatu zen eta hainbat naturalista ospetsu ezagutu zituen.[21] Horiek “Henslowrekin ibiltzen den gizona” moduan ezagutzen zuten. 1831ko urtarrileko azken azterketa Darwin ondo gainditu zuen, hamargarren geratuz 178 ikasleren artean.[22]
Charles Darwin Cambridgen geratu behar izan zen 1831eko ekainera arte. Denbora horretan bere pentsamenduaren bilakaeran funtsezko eragina izango zuten hiru obra irakurri zituen[23]: Lehena Paleyren Teologia Naturala, egokitzapen biologikoaren defentsan tratatu klasikoetako bat, zuzenbide naturalaren bidez jainkozko diseinuaren frogagiria. Bigarrena John Herschelek argitaratu berria zuen Natur Filosofiaren azterketaren aurretiko diskurtsoa, non filosofia naturalaren azken xedea lege horiek arrazoibide induktiboarekin ulertzea zen, behaketan oinarrituta. Eta azkenik, Alexander von Humboldten Kontinente Berriko eskualde ekinokzioetara bidaia. Naturaren ezagutzan aurrera egiten sutsu lagundu nahi zuen, eta Darwinek ikaskide batzuekin Tenerife bisitatzea aurreikusi zuen, tropikoen historia naturala aztertzeko. Bidaia prestatzen ari zen bitartean, Adam Sedgwicken geologia ikastaroan matrikulatu zen, eta ondoren uda osoan zehar Galesen geruzak mapetan kokatzen lagundu zion.[24][25]
Sedgwick Galesen utzi ondoren, Darwinek astebete igaro zuen Barmoutheko ikasle kide ohiekin, eta abuztuaren 29an itzuli zen etxera. Bertan Henslowren eskutitza zuen, proposatuz HMS Beagle itsasontziko Robert FitzRoy kapitainak supernumerario autofinantzatu moduan joateko leku bat zuela, azpimarratuz jaun batentzat zela eta ez "biltzaile soil batentzat”. Itsasontziaren espedizio lau astetan abiatzekotan zen, Hego Amerikako kostaldea topografiatzeko helburuarekin.[26] Robert aitak ez zuen egoki ikusten semea bi urterako bidaian abiatzea, denbora galtzea zelakoan, baina Josiah Wedgwood bere koinatuak konbentzitu eta finantzatu zuen.[27] Charles Darwinek bere bildumaren kontrol pribatua mantentzeko ardura hartu zuen, itzuleran erakunde zientifiko garrantzitsu bati uzteko asmoz.[28]
Beagle ontziaren bidaiak bost urte iraun zuen. Plymouth badiatik abiatu zen 1831ko abenduaren 27an, eta Falmouthen porturatu zen 1836ko urriaren 2an.[29] Fitzroyk proposatukoari jarraiki, Darwin gazteak bere denbora gehiena ikerketa geologikoei eta bizidun aleen bilketari eskaini zion, Beagle ontziak kosta kartografiatu[30] eta korronte ozeanikoak aztertzen zituen bitartean. Darwinek ohar zehatzak hartu zituen bidaia osoan zehar, eta erregularki bidaltzen zituen haren aurkikuntzak Cambridge-ra, bere familiarentzako gutuneria luze batekin batera. Gerora, gutun horiek haren bidaia-egunerokoa bilakatuko ziren. Nahiz eta geologia, entomologia eta ornogabe itsastarren disekzioaren inguruko ezagutzak izan, ez zen aditua beste hainbat materia zientifikotan.[31] Hori dela eta, espezimen ugari bildu zituen, itzulitakoan beste aditu batzuek zehatzago azter zitzaten. Zorabioekin arazoak izaten zituen. Hala ere, bere ohar gehienak ornogabe itsastarren inguruan idatzi zituen, batutako plankton-bilduma zabalaren ingurukoak besteak beste.[29][32]
Cavo Verdeko Santiago uhartean eginiko lehen eskalan, arroka bolkanikoetako geruza zuri batek maskor-arrastoak zituela ikusi zuen Darrwinek. Fitzroyk aurretik utzia zion Charles Lyellen Geologiaren Printzipioak lana, non printzipio uniformeak ezartzen ziren, eta erliebea denboraren garai luzeetan zehar emandako hondoratzetan sortzen zen.[33] Darwinek fenomeno hori Lyellen ikuspuntutik ulertu zuen, eta etorkizunean geologiari buruzko lan bat idaztea ere pentsatu zuen.[34]Brasilen, liluraturik geratu zen baso tropikalarekin, baina esklabotza biziki gorrotatu zuen.[35]
Punta Altan eta Monte Hermosoko amildegietan, Bahía Blancatik gertu, Argentinan, lehen mailako aurkikuntza bat egin zuen. Muino batean, desagertutako ugaztun erraldoien fosilak aurkitu zituen, geroago iraungitako bibalbioen aztarna modernoekin batera. Hortz baten bidez, ordura arte gutxi ezagutzen zen megaterioa identifikatu zuen.[36] Aurkikuntza horiek espezieen aldakortasunaren inguruan aurkitu zituen lehen ebidentziak izan ziren, eta hautespen naturalaren inguruko lanketari eman zioten hasiera. Bestalde, interes handia piztu zuten Ingalaterrara itzulitakoan. Barnealdeko gautxoekin zaldiz ibiltzen zen bitartean, geologia aztertzen eta fosil gehiago biltzen aritu zen. Horrez gain, bertako natibo eta kriolloen arazo sozialez, politikoez eta antropologikoez jabetu zen. Bertako bi ñandu motak lurralde ezberdinetan bizi zirela ere ikusi zuen, nahiz eta gune batzuetan gainjarri.[37]
Harriduraz ikusi zuen leku desberdinen araberako faunaren eta floraren aniztasuna. Horrela ulertu ahal izan zuen, bereizketa geografikoa eta bizi baldintza desberdinak elkarrengandik aldatzen ziren populazioen kausa zirela. Hegoalderako bidaian jarraituz, harriz betetako lautada leunduak ikusi zituen, eta bertan maskorren hondarrak goragune txikiak sortzen zituztela. Lyell-en bigarren lana irakurtzen ari zenez, berak deskribatu zituen espezieen "sorkuntza zentroak" zirela suposatu zuen, nahiz eta lehenengo aldiz Lyellk defendatutako espezieen desagertzearen kontzeptuak zalantzan jartzen hasi.[38]
Suaren Lurraldean, Beaglen lehen espedizioan joandako bertako hiru yagan indigenen itzulera izan zen. Aurrekoan itsasontziratu egin zituzten prestakuntza jasotzeko, beren kideen aurrean misiolari gisa jarduteko. Darwinek pertsona atseginak eta zibilizatuak zirela ikusi zuen, nahiz eta bertako beste indigenak “basati miserableak eta degradatuak" iruditu, hango animalia basatienak ziren antzekoak. Baina Darwinentzat, bereizketa hori oinarri kulturalengatik zen, ez arrazagatik. Bere lankide zientifikoek ez bezala, animalien eta pertsonen artean ez zegoela desberdintasun gaindiezinik susmatzen hasi zen.[39] Urtebete pasa ondoren, misioa bertan behera utzia zuten, eta itzuli zen yaganetako bat, Jemmy Button izen kristaua eman ziotena, beste indigenekin bizi zen ezkonduta, eta Ingalaterrara itzultzeko ez zuela inongo asmorik adierazi zien.[40]
Txilen, Darwin lurrikararen lekuko izan zen Concepción herrian, eta lurraren altxaketa baten zantzuak ikusi zituen. Besteak beste, itsas muskuiluzko maskor metaketak, itsasgoraren marra baino altuago. Era berean, Andeetako mendietan maskorren hondarrak ere aurkitu zituen, eta baita hondartzan hazitako zuhaitz fosilizatuak.[41] Horrek pentsarazi zuen, lurraren mailak gora egin ahala, uharte ozeanikoak hondoratzen ari zirela, eta horrela eratu zirela koral arrezifeen atoloiak.[42]
Handik gutxira Galapagos uharteetan, geologikoko gazteak, Darwin antzinako "sorrera-zentro" baten frogak bilatzeari ekin zion, eta kontinenteko barietatearekin erlazionatutako negu-txorien barietateak aurkitu zituen, uhartetik uhartera aldatu egiten zirenak. Dortoka oskolak ere uharte batetik bestera apur bat aldatzen zirela jaso zuen txostenetan, horrela haien identifikazioa erraztuz.[43]
Australian, arratoi marsupiala eta ornitorrinkoa hain arraroak iruditu zitzaizkion, Darwinek aldi berean "bi sortzailek" lan egin izan balute bezala pentsatu zuen. Australiako aborigenak "umore onez eta atseginak" zirela aurkitu zuen, eta beraien gainbehera europarren asentamenduak sortzen zutela.[44]
HMS Beagle itsasontziak, halaber Cocos uharteen atoloien eraketa ikertu zuen, Darwinen teoriak babesten zituzten emaitzekin. Garai hartan, Fitzroyk -espedizioaren "narrazio ofiziala" idazten ari zenak- Darwinen egunerokoak irakurri zituen eta baimena eskatu zion bere kroniketan txertatzeko. Beraz, Darwinen egunerokoa historia naturalari eskainitako hirugarren liburuki gisa idatzi zen.[45] Ciudad del Cabo hirian, munduko biraren azken geldialdietako bat, Darwinek eta Fitzroyk John Herschel ezagutu zuten. Honek duela gutxi Lyelli idatzi berri zion bere teoria uniformitarioa goraipatuz, "misterioen misterioa”ren inguruko espekulazioa egin zuelako: desagertutako espezieak beste batzuengatik ordezkatzea, prozesu natural bezala, miraria izan gabe. Plymouth bidean oharrak antolatuz, Darwinek idazten jarraitu zuen, Falkland uharteetako azeri eta dortokei buruz, negu-txoriak, etab, azpimarratuz “gertaera hauek frogatzen baziren espezieen egonkortasunaren teoria eten egiten zutela" (geroago, zuhurtziaz idatzi zuen "eten egin ditzaketela"). Denbora batera aitortu zuen garai hartan ikusitako gertakariek, "espezieen jatorriari buruzko argitasun handia" ematen zutela.[46]
Beagle isasontzia 1836ko urriaren 2an itzuli zenean, Darwin ospetsu bilakatua zen zirkulu zientifikoetan, 1835eko abenduan Henslowek bere dizipulu ohiaren erreputazio sustatu baitzuen, hautatutako naturalistei geologiari buruzko bere komunikazioen panfleto bat banatuz.[47] Darwin Shrewsburyko bere etxera joan zen, eta senideekin egon zuen. Baina berehala Cambridgera abiatu zen Henslow ikustera. Honek bildumak katalogatzeko naturalisten bila joatea gomendatu zion, eta ale botanikoak berak zaintzea adostu zuen. Darwinen aitak semea bere diru sarrerak lortzeko eta jaun zientifikoa izateko ahalbidetu zituen hainbat inbertsio, eta Londresko erakundeetara joateko gonbita egin zion bere ohorezko harrerak jasotzeko eta adituak ezagutzeko. Zoologoek lan izugarria zuten, eta espezimenak biltegietan geratzeko arriskua zegoen.[48]
1837ko uztailaren erdialdean Darwinek B koadernoa hasi zuen "Espezieen Transmutazioa"ri buruz, eta 36. orrialdean "Bizitzaren lehen zuhaitzean pentsatzen dut" idatzi zuen.[49]
Charles Lyellek hunkitu egin zen Darwinek urriaren 29an ezagutu zuen lehenengo aldian, eta laster aurkeztu zion Richard Owen anatomista, Ingalaterrako Zirujauen Royal College-eko instalazioak zituena, Darwinek bildutako fosildutako hezurrekin lan egiteko. Owenek sailkatu zituen ale harrigarrien artean, desagertutako nagi hatzbiko erraldoienak zeuden, Scelidotherium ezezagunaren hezurdura ia osoa, hipopotamo baten tamaina zuen karraskaria, kapibar erraldoi baten antzerakoa, eta Glyptodon armadilo erraldoi baten oskol zatiak, Darwinek hasieratik suposatu zuen bezala.[50] Desagertutako izaki horiek, Hego Amerikako espezie biziekin lotura handia zuten.[51]
Abenduaren erdialdean, Darwinek ostatua bilatu zuen Cambridgen bildumetako lana antolatzeko, eta "egunerokoa" berridazteko.[52] Idatzi zuen lehen artikuluan, Hego Amerikako lur kontinentalak poliki-poliki igotzen ari zirela argudiatzen zuen, Lyellen laguntzarekin Londresko Geologia Elkartean irakurri zuen 1837ko urtarrilaren 4an. Egun berean, ugaztun eta hegazti aleak Londresko Zoologia Elkartean aurkeztu zituen. John Gould ornitologoak laster ebatzi zuen Galapagos irletatik eramandako hegaztiak txonta espezie desberdinak zirela, eta ez birigarro, mokolodi eta txonten nahasketa, Darwinek uste zuen moduan. Otsailaren 17an, Darwin Elkarte Geografikoko kide aukeratu zuten, eta sarrerako hitzaldian, Lyellek bere lehendakari karguan eman zuena, Darwinen fosilen aurkikuntzak azaldu zituen, espezien jarraikortasun geografikoa azpimarratuz, bere ideia uniformitarioen alde.[53]
Martxoaren hasieran Darwin Londresera aldatu zen bizitzera, bere lanaren ondoan egoteko, Lyellen zientzialarien zirkulu sozialean sartuz, Charles Babbage bezalako jakintsuekin, Jainkoa lege diseinatzaile gisa deskribatu ziona.[54] John Herschelek idatzitako eskutitza espezie berrien "misterioen misterioak” sakonki eztabaidatu zen bileretan, naturaren legeetan bilatzen ziren azalpenak emanez, eta ez ad hoc mirarien inguruan. Beren aurkikuntza zehatzak eztabaidatzeko lehen bileran, Gouldek esan zuen Galapagos uhartean aurkitutako txontak espezie desberdinak zirela. Eta bi ñanduak ere espezie desberdinak zirela, baina martxoaren 14an Darwinek argitaratu zuen banaketa aldatu egin zela hegoaldera mugitu zirelako.[55][56]
Martxoaren erdi aldera, Darwinek bere koaderno gorrian "espezie bat beste batera eraldatzeko" aukera ba ote zegoen hausnartzen zuen,[57] bizidunen banaketa geografikoa argitzeko ñanduekin gertatzen zen bezala, edo desagertutako espezieen artean, guanako erraldoia adibidez, Macrauchenia izenekoa.[53]
Bizitza-luzeraz zituen ideiak, eta erreprodukzio asexuala zein erreprodukzio sexualari buruzkoak, garatu zituen bere B koadernoan, ondorengoen aldaerak aztertuz "mundu aldakor baten arraza moldatzeko eta aldatzeko", Galapagoko dortoketan, txontetan eta ñanduen gertatu zenaren azalpen bezala. Zirriborro bat egin zuen, ondorengoak zuhaitz ebolutibo baten adar gisa irudikatzen zituela. Bertan, "absurdoa da animalia bat eboluzionatuago dagoela beste bat baino" esatea, eta horrela Lamarcken teoria baztertu zuen, hots, ildo ebolutibo independenteek aurrera egiten zutela forma eboluzionatuagoetara.[58]
Erresuma Batura itzuli zenean, Darwinek Beagleko bidaiaren egunerokoa liburua argitaratu zuen. Fitzroyren "kronikak" 1839ko maiatzean argitaratu zirenean, Darwinen egunerokoek halako arrakasta izan zuten Fitzroyk berak ordaindu zuela hirugarren argitalpena. Hamarkada baino gehiagoz, animalien gurutze probak egiten aritu zen eta landareekin esperimentu ugari. Aurkitu zituen zantzuen bidez, espezieak ez zirela errealitate aldaezinak egiaztatui zuen, bere teoriaren ondorioak baieztatuz. Hamarkada baino gehiagoko lan horiek, bere ikerketa nagusiaren oinarria osatu zuten, eta "Beaglen bidaiaren" emaitza zientifikoak argitaratzea ahalbideratu zuten.[59]
1842ko hasieran, Darwinek gutun bat idatzi zion Lyellei, bere ideiak azalduz. Hau ohartu zen "uko egin ziola antzeko espezie talde bakoitzari jatorri bat ikusteari". Hiru urteko lanaren ondoren, Darwinek maiatzean koralezko arrezifeei buruzko ikerketak argitaratu zituen, eta bere teoria mamitzen hasi zen.[60] Hiriburuko presioetatik ihes egiteko, Darwin bikotea Down Landetxera joan zen irailean.[61] 1844ko urtarrilean Darwinek Joseph Dalton Hooker botanikariarekin eztabaidatu zituen bere espekulazioak, umorez onartuz "hilketa erruduna aitortzea bezalakoa zela".[62][63] Hookerrek erantzun zion bere iritziz "ekoizpen serieak puntu desberdinetan zeudela, eta baita espezieak pixkanaka aldatzen zirela", eta gaineratu zion “aldaketa horiek nola gerta daitezkeen bere azalpena entzutea nahi zuela, gai horri buruzko iritziak ez zutelako asetzen"[63]
Uztaila aldera, Darwinek 230 orrialdeko saiakera bukatu zuen, gainontzeko ikerketekin osatzeko heriotza goiztiarra gertatuko balitz.[3] Azaroan iritzi publikoak polemika batekin erreakzionatu zuen era anonimoan argitaratu berri zen Sorkuntzako historia naturalaren aztarnak artikuluari, Robert Chambersek idatzia. Ondo idatzitako lana zen, transmutazioaren gaia aipatzen zuena. Darwinek zentsuratu egin zuen geologian eta zoologian zuen eskarmentu faltagatik, baina eboluzioaren defentsa horrek jaso zituen kritikek, bere argudioak arretaz berrikustea eragin zuen.[64][65]
1846. urtean Darwinek geologiari buruzko bere hirugarren liburua osatu zuen. Itsas ornogabeekiko lilura berreskuratu zuen, bere ikasle garaian Robert Edmond Grantekin egindako bidaian bildutako lanpernak disekzionatzen eta katalogatzen zituenean, atsegin handiz behatuz beraien egitura konplexuak, eta antzeko egiturekin analogiak jarriz.[3] 1847an, Hookerrek "saiakera" jaso zuenean, ohar kritiko batzuk bidali zizkion Darwini. Horrek lagundu egin zion bere lana urruntze zientifikoaz aztertzeko, kreazionismoaren aurka zegoela zalantzan jarriz.[1]
Gaixotasun kronikoaz kezkatuta, 1849an James Manby Gully doktorearen bainuetxera joan zen, eta hidroterapiaren bertuteak harrituta aurkitu zituen.[66] Handik bi urtera, Anne hamar urteko alaba maitea gaixotu zenean, bere gaitza hereditarioa izan zitekeen susmoak areagotu egin zitzaizkion Darwini. Zenbait krisiren ondoren, neska zendu egin zen.[21]
Zirripedioekin zortzi urtetan lanean aritu ondoren, Darwinen teoriak homologiak aurkitzen lagundu zion, non alterazio morfologiko minimoek, organismoei funtzio berriak betetzea ahalbidetzen zieten baldintza berrietan. Eta parasito ar txikiak organismo hermafroditetan aurkitzeak, izaki sexualen garapenean bitarteko aurrerapen bat izan zen.[61]1853an lan honekin Royal Societyk emandako Errege Domina eskuratu zuen, biologo bezala ere ospetsu bilakatuz.[67] 1854an espezien teoriaren inguruan jarraitu zuen lanean, eta azaroan idatzi ondorengoen karakteren desberdintasunak, ekonomia naturalaren "hainbat ingurunetara" egokitzea izan zitekeela.[1]
Transmutazioari buruzko ikerketa intentsibo hau garatzen ari zen bitartean, Darwinek lan gehiago ere egin zuen. Oraindik bere egunerokoa berridazten zebilela, adituen txostenak editatzen eta argitaratzen jarraitu zuen, eta Henslowren laguntzarekin 1.000 Librako (2018ko 92.000 Libra inguruko baliokidea)[68] beka lortu zuen H.M.S. Beagleren Bidaiako Zoologia liburu anitzeko bilduma editatu eta argitaratzeko. Finantzaketa luzatu egin zuen aurreikusitako geologia liburuak sartzeko, baina argitaratzailearekin bete ezinezko datak adostu zituen.[69] Viktoriar garaia hasi zenean, Darwinek bere egunerkoa idazten jarraitu zuen, eta 1837ko abuztuan inprimagailuaren frogak zuzentzen hasi zen.[70]
Darwinek presiopean lan egitea zuenez, osasuna txartzen hasi zitzaion. Irailaren 20an "bihotzaren palpitazio deseroso bat" izan zuen, eta ondorioz sendagileek "lan guztia uzteko" eta aste batzuetan landetxean bizitzeko eskatu zioten. Shrewsbury bisitatu ondoren, Wedgwood senideengana jo zuen, Maer Hallen, Staffordshire. Baina bidaien kontuak entzuteko irrikaz aurkitu zituen, eta hori ez zen egoera onena atsedena hartzeko. Etxean bertan, Darwin baino bederatzi hilabete zaharragoa zen Emma Wedgwood lehengusina xarmant, adimentsu eta kulturadunak, izeba ezindua zaintzen zuen.[71] Osaba Josiahk errautsak lurraren azpian desagertu ziren lur eremua adierazi zion, zizareen lana izan zitekeela aditzera emanaz. Horrek Darwini teoria berri eta garrantzitsu bat inspiratu zion lurraren eraketaz, eta Elkarte Geologikoan aurkeztu zuen 1837ko azaroan.[72]
William Whewellek Darwin bultzatu zuen Geologia Elkarteko idazkaria izatera. Hasieran lanari uko egin ondoren, 1838ko martxoan kargua onartu zuen. Beagleeko txostenak idazteko eta editatzeko grinaz jarraitzeaz gain, Darwinek aurrerapen nabarmenak egin zituen transmutazioan, aukera guztiak aprobetxatuz naturalista adituei galdetzeko. Eta konbentzioetatik kanpo, hazkuntza selektiboan esperientzia praktikoa zuten pertsonei, esaterako nekazariak eta uso haztegietako arduradunei.[3][1] Denborarekin, bere ikerketen informazioa senide eta seme-alabei zabaldu zien, familiako maiordomoari, bizilagunei, baserritarrei eta itsasontziko kide ohiei.[73] Gizaki osoa sartu zuen hasieratik bere espekulazioetan, eta 1838ko martxoan zoologikoan orangutan bat ikustean, haur baten portaera nabaritu zuen.[1]
Tentsioak gaixotu egin zuen, eta ekainean egunetan egon zen ohean urdaileko eta buruko mineko arazoekin, eta bihotzeko sintomak zituela. Aurrerantzean, bizitza osoan izan zituen behin eta berriz urdaileko minak, gorakoak, erlakaizten minkorrak, palpitazioak, dardarak eta bestelako sintomak, bereziki estres garaietan, esate baterako, bileretan edo bisita sozialetan zegoenean. Darwinen gaixotasunaren zergatia ezezaguna zen, eta tratamendu saiakerek arrakasta laburra izaten zituzten.[74]
Ekainaren 23an atseden hartu zuen, eta Eskoziara "geologizatzera" joan zen. Glen Roy bisitatu zuen eguraldi bikainarekin, muinoetan hiru alturatan moztuta zeuden “errepideak” ikusteko. Itzuleran bere iritzia argitaratu zuen esanaz jasotako itsas hondartzak zirela, baina urte batzuetara onartu behar izan zuen aintzira proglaziar baten ertzak zirela.[21]
Erabat errekuperatuta, uztailean Shrewsburyra itzuli zen. Ohituta zegoen egunero animalien hazkuntzaren inguruko oharrak idazten, eta zehaztasunik gabeko zirriborro bat hasi zuen paper baten, "Ezkonduta” eta “Ezkondu gabe” bi zutabe marraztuz, ezkontza, karrera eta etorkizuneko pentsamenduekin betetzeko. "Ezkondu" azpian zeuden abantailak "etengabeko laguna eta lagun bat zahartzaroan, ... txakur bat baino hobeto edozein modutan", eta beste aldean "diru gutxiago liburutarako" eta "denbora galera izugarria" bezalako puntuak.[18] Ezkontzaren alde erabakita, lehenengo bere aitarekin komentatu zuen, eta gero Emma lehengusina bisitatzera joan zen uztailaren 29an. Ez zion proposamenik egin, baina aitaren aholkuaren aurka, transmutazioari buruzko ideiak aipatu zizkion.[75]
Ondoren Londresera joan zen bere ikerketak jarraitzea, bereziki hautespen naturala eta Malthusen teoriak. Azaroaren 11n Maerera itzuli zen eta oraingoan Emmari proposamena luzatu zion, baina beste behin bere ideiak kontatuz. Emmak onartu egin zuen eta, elkarri idatzitako maitasun eskutitzetan, garbi erakutsi zuen nola baloratzen zuen bien arteko ezberdintasunak partekatzerakoan zuen irekitasuna. Halaber, bere sinesmen unitarioak azaltzen zizkion, eta ondoriozko kezka zintzoak aitortu, beste munduko bizitzan bananduta egotea egokituko zitzaielako.[76] Londresen etxe bila ari zen bitartean, gaixotasun arazoak jarraitu zuten, eta Emmak idatzi egin zion atsedena hartzeko eskatuz, era ia profetikoan aipatuz: "Ez zaitez gaixorik egon, nire Charles maitea, neu zurekin egon arte zaintzeko." "Macaw Borda" deitzen zuten (barnealde deigarriak zituelako) etxea aurkitu zuen Gower kalean, eta Gabonetan zehar bere "museoa" lekuz aldatu zuen. Bestalde, 1839ko urtarrilaren 24an, Darwin Royal Societyko kide aukeratu zuten.[77]
Urtarrilaren 29an, Darwin eta Emma Wedgwood Maeren ezkondu ziren unitarioei egokitutako zeremonia anglikano baten, eta berehala hartu zuten trena Londresera, etxe berrira joateko.[78]
Londreseko ikerketekin jarraituz, Darwinen irakurketa zabalaren artean Thomas Malthusen Biztanleriaren Printzipioaren Saiakeraren seigarren edizioa zegoen. 1838ko irailean azpimarratu zuen "biztanleria, kontrolik gabe zegoenean, hogeita bost urtetik behin bikoizten jarraitzen zuela, edo proportzio geometrikoan handitzen zela". Progresio geometriko horretan, populazioak laster elikagai-hornidura gainditu egingo zuen, Hondamendi Malthusiano bezala ezagutzen zena. Darwin ondo prestatuta zegoen de Candolle idatzitako landareen "espezieen gerlarekin" eta basa faunaren existentziaren aurkako borrokarekin konparatzeko, espezie batzuen kopurua gutxi gorabehera egonkor mantentzen zela azalduz. Espezieek baliabide erabilgarrietatik haratago ugaltzen direnez, aldeko aldakuntzek hobeak egingo lituzke organismoak bizirik daudenean, eta aldakuntza horiek beren ondorengoei igaroko lieke. Eta kontrako aldakuntzekin, galdu egingo lirateke. Idatzi zuen "gorabehera guztien azken arrazoia, egitura egokia ordenatzea eta aldaketetara egokitzea" izan behar zela, beraz "Ehun mila gorabeheren indarra bezalakoa dagoela esan daiteke, hutsune egokitu guztietan sartzeko naturaren ekonomia, edo hutsune ahulagoak baztertzeko."[7][79] Honek espezie berriak eratzea ekarriko luke,[7][80] geroago bere Autobiografian idatzi zuen moduan:
Darwinentzat orain "selekzio naturalaren" teoria "zaletasun nagusia"[81] zen lanean jarraitzeko. Ikerlanak landare eta animalien hazkuntza selektibo esperimentala zabala zuen,[82] espezieak finkatuta ez zeuden frogak aurkituz, eta bere ideiak zehatz aztertuz teoria oinarritzeko.[3] Hamabost urtez lan hau eginbehar funtsezkoena bezala kokatu zuen, eta bitartean geologiaz idatzi eta txosten adituak argitaratzen zituen Beagleko bildumetan, eta bereziki lanpernei buruz.[83]
1856. urtearen hasieran, Darwin ikertzen ari zen arrautzak eta haziek itsasoko uretan zehar bidaiatu ote zezaketen espezieak ozeanoetan zehar hedatzeko. Hookerrek gero eta gehiago jartzen zuen zalantzan espezieak finkatuta zeuden ikuspegi tradizionala, baina Thomas Henry Huxley bere lagun gaztea oraindik ere tinko zegoen espezien transmutazioaren aurka. Lyelli Darwinen espekulazioek jakin-mina sortu zioten, eta ez zen jabetu haien hedaduraz. Alfred Russel Wallaceren artikulu bat irakurri zuenean, "Espezie Berrien Sarrera Arautzen duen Legearen inguruan", Darwinen pentsamenduekin antzekotasunak ikusi zituen, eta argitaratzen lehentasuna hartzeko eskatu zion. Darwinek mehatxurik ikusi ez arren, 1856ko maiatzean artikulu labur bat idazten hasi zen.[84] Galdera zailen erantzunak topatzeak behin eta berriz geratu zion, eta bere planak "Hautespen naturala" izeneko "espeziei buruzko liburu handi" batera zabaldu zituen. Bere ikerketekin jarraitu zuen, mundu osoko naturalisten informazioa eta aleak eskuratuz, Borneon lanean ari zen Wallacenak barne. 1857ko erdialdean atal bat gehitu zuen; "Gizakien arrazei buruzko teoria" izenburuarekin, baina ez zuen gai honi buruzko testua gehitu. 1857ko irailean, Darwinek Asa Gray botanikari estatubatuarrari bere ideien laburpen zehatza bidali zion, besteak beste, Hautespen Naturalaren laburpena, baina gizakiaren jatorria eta sexu aukeraketa alde batera utziz. Abenduan, Darwinek Wallaceren eskutizta jaso zuen, liburuak gizakien jatorria aztertuko ote zuen galdetzeko. Gai hori saihestu egingo zuela erantzun zion, "aurreiritziz hain inguratuta" zegoelako, baina Wallacen teorizazioa bultzatuz eta "zu baino askoz urrutiago joaten naiz" gaineratuz.[85]
Darwinen liburua erdiraino iritsia zen, 1858ko ekainaren 18an Wallaceren gutuna jaso zuenean. Bertan, Wallacek berrikusi beharreko eskuizkribua erantsi zuen, bilakaera hautaketa naturalaren bidez defendatzen zuena. Egilearen eskariz, Darwinek eskuizkribua Lyelleri bidali zioen, bere teoriekin aparteko kointzidentziak zituelako harrituta geratu baitzen. Eta Wallaceren artikulua nahi zuen aldizkariren baten argitaratzea proposatuz. Darwinen familia krisian zegoen eta bere herriko haurrak eskarlatinaz hiltzen ari ziren, eta horregatik kontua Lyell eta Hookerren esku utzi zuen. Azkenean, uztailaren 1ean Londresko Linnear Elkartean aurkezpen bateratu bat egitea erabaki zuten, honako izenburuarekin: "Espezieak aldaerak sortzeko joera, eta barietateen eta espezieen betikotzeaz hautespen naturalaren bidez”. Bi artikulu independente izan ziren: Wallaceren eskuizkribua, eta 1844an Darwinen idatzitako Saiakera argitaratu gabearen laburpena, Darwinek Asa Grayri idatzitako eskutitzaren laburpenarekin batera. Dena den, Darwinen alaba laster hil zen eskarlatinagatik, eta etsipen handiegia zuen bertaratzeko.[86]
Hautaketa naturalaren teoriaren aurkezpenak Linnear Elkartean ez zuen arreta handirik jaso. Artikulua abuztuan elkartearen egunkarian argitaratu ondoren, hainbat aldizkaritan inprimatu zen eta zenbait kritika eta gutun jaso zituen, baina Linnear Elkarteko presidenteak, 1858ko maiatzean komentatu zuen urte horretan ez zela aurkikuntza iraultzailerik egon.[87] Berrikuspen bakar bat iruditu zitzaion Darwini gerora kontutan hartu ahal izateko: Dublingo Samuel Haughton irakasleak esaten zuen "artikuluko berrikuntza guztia faltsua zela, eta egia zena aurretik esanda zegoela."[88] Darwin hamahiru hilabetetan saiatu zen bere "liburu handiaren" laburpena egiten, bihotzeko gaixotasunak jasaten zuen bitartean, baina era berean adiskide zientifikoen etengabeko animoak jasoz. Lyellek dena antolatu zuen John Murrayk argitaratzeko.[10]
Espezieen jatorria hautaketa naturalaren bidez, edo arraza hobetuen kontserbazioa bizitzako borrokan liburuak (normalean Espezieen jatorriaz izenburu laburtuarekin ezagutzen da) ezohiko ospea jaso zuen, eta 1.250 aleko inprimaketa osoak harpidedun gehiago zituen liburu dendetara 1859.eko azaroaren 22an ailegatu zenean.[10] Darwinek "argudio zabalak" azaltzen ditu behaketa eta inferentzia zehatzetatik, eta aldez aurretik aintzat hartzen ditu bere teoriarekiko objekzioak. Gizakiaren bilakaerari buruz aipamen bakarra eta moderatua jasotzen du, esanez "gizakiaren jatorriari eta gaineko historiari argia emango dio".[89] Bere teoria era errazean formulatu zuen Sarreran:
“Espezie bakoitzetik biziraun dezaketenak baino izaki gehiago jaiotzen denez, eta ondorioz, maiz errepikatzen den bizitzarako borroka dagoenez, izaki bakoitza aldatu egiten bada, era ahulean izanda ere, bizitzako baldintza konplexu eta batzuetan aldakorretan nolabait errentagarria izango zaio berarentzat, bizirauteko aukera hobea izango duelako eta, hala izanez gero, modu naturalean hautatua izango da. Herentziaren printzipio indartsuaren arabera, hautatutako edozein barietatek bere forma berria eta aldatua hedatzeko joera izango du.”[90]
Darwinek sutsu argudiatu zuen espezieen jatorri komunaren alde, baina "eboluzio" termino eztabaidagarria saihestu egin zuen, eta "Espezieen jatorriaz" liburuaren bigarren edizioan, honako hau ondorioztatzen zuen amaieran:
“Kontzepzio horretan handitasuna dago, zeinaren arabera bizitza, bere indar ezberdinekin, jatorriz forma berrietan edo bakar baten erauzi den, eta planeta hau grabitatearen lege etengabearen arabera biraka ari den bitartean, garatu egin dira eta garatzen daude, printzipio sinple horretatik abiatuta, ezin konta ahalako forma eder eta zoragarriak.”[90]
Liburuak nazioarteko interesa piztu zuen, Sorkuntzaren Historia Naturalaren Aztarnak liburu ezagun eta zientifikotasun gutxiago zuenak baino eztabaida gutxiagorekin.[91] Darwinen gaixotasunak eztabaida publikoetatik urrundu bazuen ere, erantzun zientifikoak irrikaz aztertu zituen, prentsa-zatiak, iritziak, artikuluak, satirak eta karikaturak komentatuz, eta mundu osoko lankideekin korrespondentzia mantenduz.[87] Liburuak ez zuen esplizituki eztabaidatu gizakiaren jatorria, baina zenbait inferentzia egin zezakeen gizakien eta animalien arbasoei buruz.[92] Lehenengo kritikak galdetu zuen: "Tximinoa gizona bihurtu bada, zer ez da gizon bat bihurtuko?" eta esan zuen teologoei utzi behar zitzaiela, irakurle arruntentzat oso arriskutsua zelako.[93] Lehen erantzun aldekoen artean, Huxleyren berrikuspenek Richard Owenengana zuzendu ziren, establezimendu zientifikoko buruzagia zena eta Huxleyk kanporatzeko asmotan zebilena.[94] Apirilean, Owenen berrikuspenak Darwinen lagunak eraso zituen eta bere ideiak atzera bota, Darwin haserretuz. Owen eta beste batzuk naturaz gaindik gidatutako bilakaeraren ideiak sustatzen hasi ziren.[95]
Ingalaterrako Elizaren erantzuna mistoa izan zen. Darwinek Cambridgen izan zituen Sedgwick eta Henslow irakasle zaharrek baztertu egin zituzten ideiak, baina apezpiku liberalek hautaketa naturala Jainkoaren diseinuko tresna bezala interpretatu zuten.[96] Charles Kingsley apaizak "Jainkoaren ikuskera bezain noblea" bezala onartu zuen. 1860an, zazpi teologo liberal anglikanok Saioak eta Berrikusteak argitalpena kaleratu zuten, Darwinen arreta baztertuz, bere ideiak elizako agintarien kritikatzat hartuz eta heresia zirela aitortuz. Baden Powellek argudiatu zuen mirariak Jainkoaren legeak hausten zituela, eta haiengan sinestea ateoa zenez, "Darwin jaunaren bolumen magistralak babestu egiten du naturaren auto-eboluzioaren ahalmenen printzipio handia".[10] Asa Grayk teleologiaz eztabaidatu zuen Darwinekin. Greyren bilakaera teista-ri buruzko “Hautespen naturala trinkoa da teologia naturalarekin” liburuxka, inportatu eta banatu egin zuen.[97][98] Konfrontazio ezagunena 1860ko Oxfordeko bilakaerari buruzko mahai-inguru publikoan izan zen, Zientziaren Aurrerapenerako Britainiar Elkartean. Bertan, Samuel Wilberforce Oxfordeko gotzainak, espezieen transmisioaren aurkakoa ez bazen ere, Darwinen azalpena eta gizakia tximinoen ondorengoa izatearen aurka agertu zen. Joseph Hookerrek Darwinen alde argudiatu zuen, eta Thomas Huxleyren erantzun legendarioa esanaz, nahiago zuela tximino baten ondorengoa izan, bere ahalmenak gaizki erabili zituen gizon batetik baino, erlijioarekiko zientziaren garaipena sinbolizatzera iritsi zen.[97][99]
Grey, Hooker, Huxley eta Lyell gertuko lagunek Darwini hainbat erreserba adierazi arren, babes handia eman zioten, beste askok bezala, batez ere naturalista gazteagoek. Grey eta Lyellek fedearekin adiskidantza bilatu zuten, eta Huxleyk berriz erlijioaren eta zientziaren arteko polarizazioa. Hezkuntzan kleroaren agintearen aurka gogor egin zuen kanpaina, Owen-pean zegoen klero eta aristokraten nagusitasuna iraultzeko helburuarekin.[97] Eta ordez, zientzialari profesionalen belaunaldi berri baten alde egin zuen. Owenek arrazoibidean, burmuinaren anatomiak frogatzen zuela gizakiek tximinoetatik hurrenkera biologiko bereizia zutela. Baina Huxleyk gezurra zela zioen Kingsleyrekin izan zuen eztabaida luzean, "Hipokanpoaren Galdera Handia" izenarekin ezaguna egin zena, Oweni ospea kenduz.[100]
Espezieen Jatorriaz hizkuntza askotara itzuli zen. Testu zientifiko ezin hobea bihurtu zen bizitzako esparru guztietatik arreta handiz erakartzeko, Huxleyren hitzaldietara bildu ziren "gizon langileak" barne.[101] Darwinen teoriak garai hartan hainbat mugimenduetan izan zituen oihartzuna, eta herri kulturaren funtsezko osagaia bihurtu ziren. Karikaturagileek animalien arbasoak tradizio zahar bat jarraituz parodiatu zituzten, gizakiek animalien ezaugarriak dituztela erakusteko. Eta Britainia Handian, irudi barregarri hauek Darwinen teoria modu adiskidetsuan ezagutarazteko balio izan zuten.1862an gaixorik zegoela, Darwinek bizarra hazten utzi zuen, eta 1866an jendaurrean agertu zenean berriro, tximino irudikatuta agertzen zen karikaturek, eboluzionismo mota guztiak Darwinismoarekin identifikatzen lagundu zuten.[101]
Bere bizitzako azken hogeita bi urteetan gaixotasun ugari errepikatu bazitzaion ere, Darwinen lanak aurrera jarraitu zuten. Espezieen Jatorriaz bere teoriaren laburpen gisa argitaratu ondoren, bere "liburu handiaren" esperimentuak, ikerketak eta idazketak egin zituen. Lehenagoko animalien ondorengoa zela gizakiaren bilakaera jasotzen zuen, gaitasun mentala eta gizartearena barne hartuz. Eta baita faunako apainduren edertasuna azaltzen zuen, eta landareen ikasketa berritzaileetan dibertsifikatzen zituen lanak.[102]
Intsektuen polinizazioari buruzko azterketak, 1861ean orkidea basatiei buruzko lan berriak egitera bultzatu zion, loreen egokitzapena espezie bakoitzerako sits espezifikoak erakartzeko eta zeharkako ernalketa ziurtatzeko erakutsiz. 1862an Orkideen ernalketak bere lehen azalpen zehatza eman zuen, harreman ekologiko konplexuak hautaketa naturalaren ahalmena dela eta, iragarpen probagarriak egiteko aukeraz. Osasunak behera egin ahala, landare eskalatzaileen mugimenduak arrastatzeko asmakizunez jositako gela batan egoten zen.[102] Txunditutako bisitarien artean Ernst Haeckel zegoen, Darwinismoaren bultzatzaile sutsua izan zen, Lamarkismoa eta Goetheren idealismoa gehituz.[103] Wallace ere alde izan zuen, nahiz eta espiritualtasunera gero eta gehiago jo.[104]
Darwinen Animalien eta landareen aldaketak otzandu ondoren liburua (1868) izan zen bere aurreikusitako "liburu handiaren" atala, eta oinordetzaren hipotesi arrakastatsua barneratu zuen. Berehala saldu zen, tamaina handia izan arren, eta hizkuntza askotara itzuli zen. Bigarren zatiaren gehiena idatzi zuen, hautespen naturalaren inguruan, baina bizi zen bitartean argitaratu gabe geratu zen.[105]
Lyellek gizakiaren historiaurrea ezagutarazia zuen jadanik, eta Huxleyk frogatu zuen anatomikoki gizakiak tximinoak zirela.[101] 1871an argitaratutako Gizakiaren jatorria eta hautaketa sexuaren arabera liburuarekin, Darwinek iturri ugarietatik frogatu zuen gizakiak animaliak zirela, ezaugarri fisiko eta mentalen jarraitutasuna erakusten zutela. Eta sexu aukeraketa aurkeztu zuen praktikoak ez diren animalien ezaugarri batuz, esaterako indioilarren lumak. Eta baita gizakiaren kulturaren bilakaera, sexuen arteko desberdintasunak, eta arrazen sailkapen fisiko eta kulturala ere, gizakiak espezie bakarrekoak zirela azpimarratuz.[106] Irudiak erabiliz egindako ikerketa 1872an argitaratutako Gizakiaren eta animalien emozioen adierazpenak-en agertu zen, inprimatutako argazkiak agertzen zituen lehen liburuetako bat. Bertan, gizakiaren psikologiaren bilakaera eta animalien portaerarekin zuen jarraipena eztabaidatzen zituen. Bi liburuak oso ezagunak egin ziren, eta Darwin harrituta geratu zen bere iritziak jasotako adostasun orokorrarekin, esanez "mundu guztiak harritu gabe hitz egiten du gaiaz".[107] Ondoriotzat honakoa esan zen: "Gizakia bere kualitate noble guztiekin, ahulenentzat sentitzen duen sinpatiarekin, onginahia nahi duena ez soilik beste pertsonentzat baizik eta izaki bizidun apalenarentzat, eguzki-sistemaren mugimenduetan eta konstituzioan barneratu den jainkoaren antzeko adimenarekin; botere guzti horiekin, gizakiak oraindik ere bere gorputz barnean bere jatorri apaleko zigilu ezabaezina darama.”[106]
1882an "angina pectoris" deituriko gaitza diagnostikatu zioten, orduan tronboi koronarioa eta bihotzaren gaixotasuna suposatzen zuena. Heriotzaren unean, medikuek "angina erasoak" eta "bihotz-gutxiegitasuna" diagnostikatu zituzten.[108] Darwinek Chagas gaixotasun kronikoa jasan zuela ere espekulatu zen.[109] Iritzi honen oinarrian Darwinek idatzi zuen egunerokoaren sarrera baten oinarritzen da, 1835ean Argentinako Mendozan "Musuen zomorroak" ziztatu zuela deskribatzen zuelako,[110] hain zuzen Chagas gaixotasun kronikoaren bereizgarria.
Down Housen hil zen 1882ko apirilaren 19an. Bere azken hitzak familiari eskaini zizkion, Emmari esanaz "ez diot inongo beldurrik heriotzari. Gogoan izan zein emazte ona izan zaren nirekin. Esan seme-alaba guztiei gogoratzeko zein onak izan diren nirekin". Eta atseden hartzen zuen bitartean, behin eta berriz esan zien Henrietta eta Francis-i" Ia merezi du gaixorik egotea, zuengandik hain ondo zainduta egoteko".[111] Downeko St Mary elizako lurretan lurperatzea espero zuen, baina Darwinen lankideek hala eskatuta, publikoki eta parlamentuan eskaera egin ondoren, Royal Societyko William Spottiswood lehendakariak lortu egin zuen Darwin Westminster Abadian lurperatua izateko ohorea jasotzea, John Herschel eta Isaac Newtonen aldamenean. Hileta elizkizuna apirilaren 26an egin zen, eta milaka lagunek parte hartu zuten, familiakoak, lagunak, zientzialariak, filosofoak eta agintariak barne.[13][71]
Heriotzaren unean, Darwinek eta bere lankideek zientzialari gehienek konbentzitu zituzten eboluzioa aldaketen arabera teoria zuzena zela, eta uste zuten ideiak irauli zituen zientzialari handi bat zela. 1909ko ekainean, garai hartan oraindik gutxi batzuk egon arren ados bere iritziarekin "hautespen naturala izan da aldaketetarako bide nagusia, baina ez da esklusiboa", Cambridgen biltzarra egin zuten mundu osoko 400 politiko eta zientzialarik bere mendeurrena ospatzeko, eta Espezien Jatorria-ren berrogeita hamargarren urteurrena.[112] Hala ere, hogeigarren mendearen hasierari nolabaiteko "darwinismoaren eklipsea" deitu izan zaio, zientzialari batzuk eboluzio mekanismo alternatibo ezberdinak proposatu zituztelako, azkenean frogatu ez zirenak. Bestalde, Ronald Fisher estatistikari britainiarrak, Mendelen genetika batu egin zuen Hautespen naturalarekin, 1930ean argitaratutako Hautespen naturalaren teoria genetikoa liburuan.[113] Oinarri matematikoa eman zion teoriari, eta adostasun zientifiko zabalak ekarri zituen, hautespen naturala eboluzioaren oinarrizko mekanismoa zela. Horrela, populazioen genetikaren oinarria eta sintesi ebolutibo modernoa aurkitu zituen. Eta J.B.S. Haldane eta Sewall Wrightek, teoria modernoaren eztabaidetarako eta hobetzeetarako erreferentzia markoa ezarri zuten.[8]
Darwinen bizitzan zehar, ezaugarri edo leku geografiko askori eman zitzaion bere izena. Beagle kanalarekin lotzen den ur-uholde batek Darwin Sound izendatu zuen Robert FitzRoyk. Izan ere, Darwin beste hiru gizonekin batera, azkar erreakzionatuz, glaziarrak erortzean sortutako olatu handi batek txalupak itsasoan urrun eramatea saihestu zuten.[114] Halaber, gertu zeuden Andeetan mendi bati Darwin izena ipini zioten, bere 25. urtebetetzea ospatzeko.[115] Beagle itsasontzia 1839an Australia topografiatzen ari zenean, Darwinen lagun John Lort Stokesek ikusi zuen portu natural bat Port Darwin izendatu zuen, eta gertu zegoen kokapen bati 1911an Darwin deitu zitzaion.[116]
120 espezie eta bederatzi genero baino gehiagori eman diote Darwin izena.[117] Adibidez, Galapago uharteetan Darwinek aurkitu zituen tangara taldeei 1947an "Darwinen negu-txoriak" izenarekin egin ziren ezagunak, hainbat elezahar asmatuz gerora bere lanean izan zuten garrantziaz.[118]
Darwinek egindako lanen omenez, argitalpen eta ekitaldi ugarik jarraitu dituzte ospatzen. Londresko Linnean Elkarteak Darwinen lorpenak oroitu ditu 1908. urtetik hona, Darwin-Wallace ikerkuntza domina sarituz. Darwin Eguna urteroko ospakizun bihurtu da. Eta 2009an hainbat ekitaldi antolatu ziren mundu osoan, Darwinen jaiotzaren bigarren mendeurrena eta Espezieen jatorriaren argitalpenaren 150. urteurrena ospatzeko.[119]
Espezie botanikoak (105 + 11 + 5 IPNI erregistro):
- (Asteraceae) Acmella darwinii (D.M.Porter) R.K.Jansen
- (Cactaceae) Maihueniopsis darwinii (Hensl.) F.Ritter
- (Coleóptera) Orunipus darwini Bréthes
- (Clusiaceae) Garcinia darwiniana Kesh.Murthy, Yogan. & K.V.Nair
- (Lycopodiaceae) Phlegmariurus darwinianus (Herter ex Nessel) B.Øllg.
- (Orchidaceae) Catasetum darwinianum Rolfe
- (1991) Darwin, gerriko nagusiko asteroidea.
- Darwin irla, Galapagoetan, Ecuador.
- Botanikan:• Darwin laburdura Charles Darwin barazkien deskribapen eta sailkapen zientifikoan autoritate bezala adierazteko erabiltzen da.
- Zoologian: Darwin laburdura Charles Darwin zoologian eta taxonomiaren deskribapen gaineko autoritate bezala adierazteko erabiltzen da
Darwintarrak hamar seme-alaba izan zituzten: bi haurtzaroan zendu ziren, eta Annieren heriotzak hamar urterekin ikaragarrizko eragina izan zuen gurasoengan. Charles aita saiatua eta arretatsua zen seme-alabekin.[115] Eta baten bat gaixotzen zenean, beldurra izaten zuen gaixotasun ahuleziak ez ote ziren emaztea Emma Wedgwood lehengusina eta leinu berekoa zelako.
Idazlanetan endogamia aztertu zuen, espezie askotan gurutzaketak egitearen abantailekin kontrastatuz.[10] Bere beldurrak gorabehera, bizirik jarraitu zuten seme-alaba gehienak eta ondorengo askok, karrera bereizgarriak egin zituzten. Horrela, George astronomo,[120] Francis botaniko eta Horace ingeniari zibil bezala nabarmendu ziren, Royal Societyko kide izatera ailegatuz.[121] Hirurak “Sir” izateko ohorea jaso zuten.[122] Beste seme bat, Leonard, militar, politikari, ekonomialari, eugenista eta Ronald Fisher biologo estatistikoaren tutorea izan zen.[123]
Darwinen familiaren tradizioa unitarismo ez-konformista zen. Aita eta aitona librepentsalariak ziren arren, bere bataioa eta barnetegia Ingalaterrako elizan izan ziren.[18] Cambridgera joan zenean apaiz anglicano egiteko ikastera, ez zuen zalantzarik Bibliako egiaz hitzez hitz.[55] John Herschelen zientzia ikasi zuen, William Paleyren teologia naturala bezala, naturaren legeen azalpenak bilatzen zituen mirariak baino, eta espezieen egokitzapena froga bezala ikusi zuen.[124][24] HMS Beagle itsasontzian, Darwin nahiko ortodoxa zen eta Biblia moralaren gaineko agintari bezala aipatuko luke. Banaketa azaltzeko "sorrerako zentroak" bilatzen zituen, eta proposatu zuen Australia eta Ingalaterran aurkitutako oso antzerakoak ziren mariorratzak edo antlioiak, jainkoaren eskuaren frogak zirela.[125]
Itzuleran berriz, Bibliaren historiarekin kritikoa zen, eta bere buruari galdetzen zion ea zergatik erlijio guztiek ez ziren baliagarri berdin izango.[126] Hurrengo urteetan, geologiari eta espezieen transmutazioari buruz azterketa ugari egin ondoren, asko pentsatu zuen erlijioaz eta modu irekian eztabaidatzen zuen Emma emaztearekin, haren sinesmenak ere azterketa eta galdeketa intentsibotik zetoztelako.[76] Paley eta Thomas Malthusen teodiziak, gosea bezalako gaitzak aldarrikatu zituen, sortzailearen legeen ondorioz zetozenak, eta horrek orokorrean eragin ona izaten zuen. Darwinentzat, hautatze naturalak egokitzapen ona sortzen zuen, baina ez zuen diseinuaren beharra sumatzen,[124] eta ezin zuen ikusi jainko ahalguztidunaren lana mina eta sufrimendu guztietan, adibidez themonon liztorrak beldarrak geldiarazten zituen bezala janari bizia emateko bere arrautzei.[127] Erlijioa gizartearen biziraupenerako estrategia zela pentsatzen zuen arren, Darwinek ez zuen gogoz utzi nahi Jainkoaren ideia azken legegile gisa. Gero eta gehiago kezkatuta zegoen gaizkiaren arazoaz.[128]
Darwin John Brodie Innes Downeko parrokoarekin lagun izaten jarraitzen zuen, eta elizako anetan buru-belarri jarraitu zuen, baina 1849. urtetik aurrera igandetan paseatzera joango zen, bere familia elizara joaten zen bitartean.[129] "Zentzugabekotzat jotzen zuen zalantzan jartzea gizon bat teista sutsua eta eboluzionista izan zitekeenik",[130][131] eta bere erlijio ikuspegiekin errezeloak bazituen ere, 1879an honakoa idatzi zuen "ez naiz sekula ateoa izan Jainko baten existentzia ukatzeko zentzuan. Uste dut, oro har, ... nire pentsaera egoeraren deskribapen zuzenena agnostikoarena izango litzatekela."[132]
"Lady Hope Story" 1915ean argitaratuko liburuan baieztatzen zen, Darwin bere ohean gaixo zegoenean kristautasunera itzuli zela. Baieztapen hauek Darwinen ondorengoek arbuiatu egin zituzten, eta historialariek faltsutzat jo zituzten.[133]
Darwinek gizarte eta politika gaiei buruzko iritziak bere denbora eta jarrera soziala islatzen zituzten. Whig erreformatzaileen familia batean hazi zen, eta bere osaba Josiah Wedgwood bezala, hauteskunde-erreforma eta esklaboen emantzipazioa babesten zituen. Darwin sutsuki agertu zen esklabutzaren aurka, ingeles fabriketako langileen edo zerbitzarien lanen baldintzetan arazorik ikusi ez arren. 1826an egin zuen taxidermia ikasgaiak John Edmonston esklabo askeari esker, "gizon oso atsegina eta adimentsua" zela gogoratu zuen, beltzekin sentimendu berak partekatzen genituela uste zuen, eta beste arraza batzuetako jendea bezain adimentsua izan zitekeela. Beagle bidaian ezagutu zituen jatorrizko indigenekin jarrera bera hartu zuen.[52] Jarrera horiek ez ziren ezohikoak 1820ko hamarkadan Britainia Handian, bisitan zihoazen amerikarrak harritzen baziren ere. Mende erdialdean britainiar gizartea arrazistagoa bilakatu zen,[61] baina Darwin esklabutzaren aurka mantendu zuen, "gizakien arraza espezie desberdinak sailkatzearen aurka” eta indigenenganako tratu txarren aurka.[134]
Darwinen harremanak Yaghansekin (Suaren lurraldetarrak), esaterako Jemmy Buttonekin HMS Beagleren bidaian, eragin sakona izan zuen herri primitiboengan zuen ikuspegian. Suaren Lurraldera iritsi zenean "Fuegiar basatien" deskribapen koloretsua egin zuen.[135] Ikuspegi hau aldatu egin zuen Yaghan jendea zehatzago ezagutu zuenean. Eta azterketetatik ondorioztatu zuen giza talde desberdinen oinarrizko emozioak berdinak zirela, eta beraien gaitasun mentalak gutxi gora behera europearren berdinak zirela. Yaghan kulturaz interesatu zenean, Darwin ohartu zen huts egin zuela haien ezagutza ekologiko sakona gutxietsiz. Eta 1850. hamarkada arte ez zen konturatu zuten kosmologia landuaz, Yaghanen 32 mila hitzezko hiztegia ikuskatu zuenean. Aitortu zuen Europako kolonizazioak askotan zibilizazio autoktonoak desagertzea ekarri zuela.[136]
Uste zuen gizonezkoen gailentasuna emakumeenganako sexu aukeraketaren emaitza zela, Antoinette Brown Blackwellek 1875an Sexuak naturan zehar liburuan eztabaidatu zuen ikuspegia.[137]
Darwin bere lehengusua zen Francis Galtonek 1865an aurkeztutako argumentuak erakarri zuen, herentziaren azterketa estatistikoek erakutsi zutelako giza ezaugarri moralak eta mentalak heredatu zitezkeela, eta animalien hazkuntzarako printzipioak gizakiei aplika zitzaizkietelako. Gizonaren jatorrian, Darwinek adierazi zuen ahulak bizirik irauten laguntzea eta familiak osatzeak, aukeraketa naturalaren onurak galtzea zekarrela, baina konturatu zen laguntza hori ez emateak sinpatia-instintua arriskuan jarriko lukeela, "gure naturaren alderdirik nobleena", eta hezkuntza bezalako faktoreak garrantzi handiagoa izan dezaketela. Galtonek zioenean ikerketak argitaratzeak "modu naturalean dohainduak" izan zirenak "kasta" baten barruan ezkontzea sustatu zezakeela, Darwinek zailtasun praktikoak aurreikusten zituen. Eta uste zuen "bideragarria zen prozedura bakarra zela giza arraza hobetzeko”, baina utopikotzat jo zuen. Herentziaren garrantzia argitaratzea eta erabakiak gizabanakoen esku uztea nahiago zuen.[138] Francis Galtonek, 1883. urtean azterketa-eremu honi "eugenesia" deitu zion. Darwin hil ondoren, bere teoriak aipatzen ziren politika eugenesikoak sustatzeko, zituen printzipio humanitarioen aurka joan arren.[136]
Darwinen ospea eta bere izenaren famak, batzuetan zeharkako harremanak izan zituen ideiekin eta idatziekin lotzen ziren, eta bestetan zuzenean bere baieztapenen aurka joaten zirenekin.
Thomas Malthusek argudiatzen zuen Jainkoak agindu zuela baliabideez haratagoko biztanleria haztea, pertsonak era produktiboan lan egin zezaten, eta familiak osatzeko zailtasunak izateko. Teoria hori erabili zen 1830eko hamarkadan fabriketako lan baldintzak eta laissez-faire ekonomia justifikatzeko.[139] Orduan, eboluzioak gizarte ondorioak zituela ikusi zen, eta Herbert Spencerek 1851 argitaratutako Gizarte Estatikoak liburua gizartearen eta pertsona indibidualen askatasunaren ideietan oinarritu zuen, eboluzioaren teoria jarraituz.[140]
Espezieen Jatorriaz 1859an argitaratu zenetik gutxira, kritikariek garai hartako ingeles kapitalismo industrialaren justifikazio maltzur bezala erabili zuten, existentziarako borroka baten deskribapena zelakoan. Darwinismo hitza beste batzuen ideia ebolutiboetarako ere erabili zen, besteak beste, Spencerrek "egokienaren biziraupena" merkatu libreko aurrerapen bezala hartzen zuenean. Eta Ernst Haeckelek, gizakiaren garapen poligenistikorako. Hainbat idazlek hautespen naturala erabili zuten, askotan kontraesankorrak diren ideologiak argudiatzeko, esate baterako, laissez-faire, txakurrak txakurra jaten duen kapitalismoa, kolonialismoa eta inperialismoa. Hala ere, Darwinen izaeraren ikuspegi holistikoa "bata bestearenganako menpekotasunean" oinarritzen zen. Eta beraz, bakezaleek, sozialistek, liberal erreformatzaile sozialek, eta Peter Kropotkin bezalako anarkistek, azpimarratu egiten zuten espezie baten barruan lankidetzaren balioa borrokaren gainetik zegoela.[141] Darwinek berak garbi utzi zuen, politika soziala ez zela soilik naturako borroka eta hautaketa kontzeptuetatik gidatu behar.[142]
1880ko hamarkadaren ondoren, herentzia biologikoko ideien inguruan eugenesiaren mugimendu bat garatu zen, eta ideien justifikazio zientifikorako Darwinismoaren kontzeptu batzuetara jo zuten. Britainia Handian, pertsona gehienak Darwinen borondatezko hobekuntzari buruzko ikuspegi zuhurrak partekatu zituen, eta "eugenesia positiboan" ezaugarri onak zituztenak animatu nahi zituen. "Darwinismoaren beherakada" garaian, eugenesiaren oinarri zientifikoa Mendelen genetikak eman zuen. Burutik ahulak ziren pertsonak eliminatzeko eugenesia negatiboak ezagunak ziren Ameriketan, Kanadan eta Australian, eta Estatu Batuetako eugenesikoek derrigorrezko esterilizazio legeak sartu zituzten, ondoren beste hainbat herrialdek jarraituz. Baina gerora, Nazien eugenesiak ospe txarra eman zion gaiari.
"Gizarte-darwinismo" terminoa 1890. hamarkadatik aurrera oso gutxitan erabili zen. Baina 1940ko hamarkadan ezaguna bihurtu zen, Richard Hofstadterrek mespretxuzko kontzeptu bezala erabili zuelako laissez-faire kontserbadorea erasotzeko, bereziki William Graham Sumner eta bere jarraitzaileek erreformaren eta sozialismoaren aurka agertu zirenean. Orduz geroztik, gehiegikeria bezala erabili dute, eboluzioaren ondorio moralak txarrak direla uste dutenak.[143][144]
Darwin idazle oparoa izan zen. Bilakaerari buruzko lanak argitaratu gabe ere, Beagleren Bidaiak autorea izateak ospe handia eman zion. Halaber, geologo bezala Hego Amerikari buruz artikulu ugari argitaratu zituen, eta koralen atoloien eraketaren puzzlea konpondu zuen. Eta biologo lanetan, lanpernei buruzko behin betiko lana argitaratu zuen. Espezieen jatorriaz iburuaren pertzepzioa nagusitzen bazen ere, Gizonaren jatorria eta Gizakiaren eta animalien emozioak eragin handia izan zuten. Eta landareei buruzko Mugimenduaren indarra landareetan liburuak azterketa berritzaile garrantzitsuak ekarri zituen, eta baita bere azken lanak, Lizun begetalaren eraketa zizareen ekintzen bidez.[145][146]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.