Andeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Andeak[1] Venezuelatik Patagoniaraino hedatzen den mendikatea da, Hego Amerika osoa zeharkatuz. Argentina, Txile, Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan zehar hedatzen da, zehazki. Azken bi herrialde haietan, mendikatea zabaldu eta ia Kariberaino iristen da. Hegoaldean, Txile eta Argentina arteko muga naturala zehazten du. Erdialdean, berriro zabaldu eta Altiplano izenez ezagutzen den goilautada sortzen du, Peru, Bolivia eta Txile artean. mendikatea berriro estutzen da Perun eta berriz ere zabaldu Kolonbian.
Andeak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aconcagua |
Garaiera | 6.962 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 7.000 km |
Zabalera | 500 km |
Azalera | 3.300.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°39′12″S 70°00′42″W |
Mendikatea | Amerikar mendikatea |
Leku geografikoa | Hego Amerika |
Mendizaletasuna | |
Geologia | |
Garaia | Mesozoiko |
Andeak Mesozoiko-Paleogeno garaian sortutako gerriko orogenikoa dira. Andeak plaken tektonikak sortutako prozesuen emaitza dira, Hego Amerikako kontinente-litosferaren azpitik Nazca plaka ozeanikoaren subdukzioak eragindakoa[2]. Hego Ameriketako mendebaldeko kostaldean zehar luzatzen dira 9.000 km-tan zehar, Venezuelatik Patagoniaraino, eta mendikatearen batez besteko zabalera 500 km ingurukoa da.
Gaur egungo Andeen eraketa Triasiko eta Jurasiko garaietan emandako gertaerekin hasi zen, Pangea apurtzen hasi zen eta hainbat haustura garatu ziren.
Morfologiari dagokionez, eremu goratuz eta goi lautadez gain, mendikatea beste zenbait ingurune geologikotan bana daiteke: Peru-Txileko fosa ozeanikoa eta subdukzio eremu aktiboa,hau da, mendikatearen morfología garatzen duena, subdukzioaren eraginez garatutako arku bolkaniko aktiboa, eta mendikatearen ekialdean toles eta zamalkadurak nagusi direneko xingola edo banda deformatua.
Garaiera handiena Aconcaguaren 7.000 m-ak dira, baina goi-ordoki guztian zehar ere 5.000 m-ak erraz gainditzen dira. Mendikatearen ezaugarri nagusietariko bat goi-ordokiaren azpitik kontinente lurrazalak duen lodiera nabarmena da, 70 km ingurukoa. Deformazioa, batez ere, fosaren inguruan eta arro subandetarraren gaineko zamalkadura-frontean pilatzen da. Ekialdeko zamalkadura lurraldeak 100 km inguruko zabalera du eta bertako datu geofisikoek erakusten dute material hauetako basamentua Brasilgo kratoiari dagokiola.
Andeetako egitura argitzen hasi zenetik arazo deigarrienetariko bat izan da nola azaldu kontinente-lurrazalaren lodiera nabarmena. Lodiera nabarmenenak Andeetako erdiko aldean neurtzen dira; iparraldeko eremuetan, ostera, lodierak askoz motelagoak dira.
Jurasikoaz geroztik ez du lurralde exotikoen akreziorik pairatu. Era berean, ingurune horretako zenbait esparrutan 15 bolkan zenbatu dira kilometro kuadroko, munduko bolkan-dentsitate handienetarikoa. Bestalde, lurralde honetako jarduera sismikoagarrantzitsua izateaz gain, oso sakona da, 80 eta 200 km artean gertatutako lurrikarak arruntak dira. Goi-ordoki izenaz ezagutzen den eremu geografikoaren azpitik neurtu dira mendikate guztiko lurrazalaren lodiera handienak (70-75 km).
Hasieran, lodiera izugarri hauek azaltzeko arku magmatikoaren jarduera bortitzari lotutako sakoneko magma-bolumen kopuru handien pilaketa iradoki zen. Ikerketa berriagoek, aldiz, magma-pilaketak lurrazalaren loditze-kopuruaren portzentai txiki bat baino ezin duela azaldu erakutsi dute
Mendikatearen iparraldeko eremuaren ezaugarriak guztiz ezberdinak dira: gaur egungo arkuaurrea eta arku magmatikoa Mesozoikoan eta Paleogenoan zehar agregatutako lurralde ozeaniko exotikoz eratuta daude; mendikatearen lodiera eta bataz besteko garaiera txikiagoak dira.
Lurrikaren hedapenak iradokitzen du Nazca plaka okerdura ezberdineko zenbait segmentutan zatituta dagoela. Zatiketa horrek mendikatearen geometria zein jarduera bolkanikoa baldintzatzen ditu.
Hondoratutako plakaren zati bat, mantuaren tenperatura altuengatik, galdatu eta magma-poltsak eratzen dira. Azpiratutako plakak egiten duen presio handiaren ondorioz, era berean plaka kontinentala loditu egiten da eta magma hauek igotzerakoan plaka kontinentalaren ertzean orogeno edo bulkanismoa aktiboa duten mendikateak sortzen dira.
Andeetako gerriko bolkanikoak aktibo diren 200 bolkanetik gora eta gutxienez 12 galdara erraldoi sistema hartzen ditu barne. Sumendiak banatuta dauden lau segmentutan daude kokatuta Andeetan; lau segmentu hauek Iparraldeko eremu bolkanikoa, Erdiko eremu bolkanikoa, Hegoaldeko eremu bolkanikoa eta Eremu bolkaniko australa bezala ezagutzen dira. Bolkanismo aktiboko lau segmentuak subdukzio-angelua 25° baino handiagoa den lekuetan kokatzen dira.
Gainera, bolkan gehienak glaziar handiz estalita egon ohi dira, erupzio bolkanikoek glaziarrak urtu egiten dirtuzte ur eta lohi fluxuak sortuz eta bolkanen magalean dauden herriak suntsituta amaitzen dute.
Andeetako mendikatea sailkapena denboraren poderioz aldatu da. Lehen, banaketa politiko-administratiboa zen nagusia (horrela, bazeuden Ande venezuelarrak, kolonbiarrak, ekuatoriarrak eta abar); baina 1973an, Augusto Gansser geologoak ezaugarri morfologikoen araberako sailkapena proposatu zuen:
Geologiak ere antzeko sailkapena proposatzen du.
Kolonbiako hegoaldean eta Ekuadorreko mugan, Andeak sumendizko mendikate bakarra dira baina iparralderantz, mendikatea bitan zatitzen da: Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroa (horretatik Ekialdeko mendilerroa deritzona sortu da).
Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroaren arteko tartea 400 kilometrokoa da. Hiru mendilerroek 4.000 metrotik gorako muturrak dituzte. Eskualdeko hiri nagusiak Bogota, Cali eta Medellin (Kolonbian), Quito (Ekuadorren) eta San Cristóbal eta Mérida (Venezuelan) dira.
Pascoko korapilotik Tres Cruceseko mendigunera hedatzen dira. Bi lerrok osatzen dute eta tartean goilautada bat dago. Ingurune hartako gailurrik altuenak Huascaran (6.768 m) eta Ojos del Salado (6.891 m) dira. Han sortzen dira Titicaca eta Poopo lakuak. Barnealdeko lautadak pampeano boliviarrak dira. Klima lehorra eta beroa da eta bioma nagusia, basamortukoa.
Hegoaldeko Andeak Hego Amerikako muturrerantz doaz. Eskualdeak ia bioma guztiak ditu. Hala ere, honela azpibana daiteke:
Handik aurrera, Andeak itsasora iristen dira.
Andeetako mendikateak Tierra del Fuego eta gero segitzen du: uren azpian, haren gailurrak Hegoaldeko Georgiak, Hego Sandwich, Orkadak eta Hego Shetland uharteak sortu eta berriro Antartikako penintsulan igotzen dira.
Andeetako mendikateak zenbait paralelo zeharkatzen dituenez, hainbat eskualde klimatikotatik pasatzen da. Bai itxura eta bai landaretza ezberdina da oso. Gailurretan, hala ere, elurra ohikoa da baina Tropikotik hurbil, klima epelagoa da.
Mendirik altuenak Txile eta Argentinako iparraldean daude, baita Peruko Cordillera Blancan, Boliviako Cordillera Realen eta Ekuadorreko Andeetan ere.
Gailurrik altuena Aconcagua (6.959 metro) da, Amerikako punturik altuena, Txile eta Argentinaren arteko mugatik gertu.
Altuera | Izena | Mendilerroa | Kokapena | Herrialdea |
---|---|---|---|---|
6.962 | Aconcagua | Las Heras - Mendoza | ||
6.891 | Ojos del Salado | Catamarca | --- | |
6.792 | Pissis mendia | La Rioja - Catamarca | ||
6.770 | Cerro Mercedario | Ramadako mendilerroa | Barreal - San Juan | |
6.768 | Huascaran | Mendilerro zuria | Huaraz - Ancash | |
6.759 | Bonete Chico | Vinchina | ||
6.758 | Tres Cruces | Tinogasta | --- | |
6.739 | Llullaillaco | Los Andes - Salta | --- | |
6.658 | Walther Penck | Tinogasta - Catamarca | ||
6.638 | Incahuasi | Tinogasta - Catamarca | --- | |
6.634 | Yerupaja | Mendilerro zuria | Huaraz - Ancash | |
6.615 | Coropuna | Arequipa | ||
6.550 | Tupungato | Tupungato - Mendoza | --- | |
6.542 | Nevado Sajama | Mendebaldeko mendilerroa | Oruro | |
6.500 | Ramada Norte | Ramadako mendilerroa | Barreal - San Juan | |
6.488 | El Muerto | Catamarca | ||
6.471 | Del Veladero | La Rioja | ||
6.462 | Illimani | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.421 | Illampu | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.400 | Alma Negra | Ramadako mendilerroa | Barreal - San Juan | |
6.395 | Huandoy | Mendilerro zuria | Huaraz - Ancash | |
6.380 | Ancohuma | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.380 | Ausangate | |||
6.380 | Nevado de Cachi | Cachi - Salta | ||
6.362 | Volcán Parinacota | Mendebaldeko mendilerroa | Oruro | --- |
6.320 | Solimana | Arequipa | ||
6.310 | Ampato | Arequipa | ||
6.310 | Chimborazo | Mendebaldeko mendilerroa | ||
6.300 | El Condor | Catamarca | ||
6.271 | Salcantay | |||
6.240 | Pomerape | Mendebaldeko mendilerroa | Oruro | --- |
6.200 | Nevado de Chañi | Salta-Jujuy | ||
6.172 | Nevado de Palermo | Salta | ||
6.152 | Cumbre del Laudo | Catamarca | ||
6.130 | Nevado Queva | Salta | ||
6.127 | Chiaraco | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.100 | Pico Polacos | Ramadako mendilerroa | Barreal - San Juan | |
6.088 | Huayna Potosi | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.086 | Aracar | Salta | ||
6.075 | Chachani | Arequipa | ||
6.074 | Chachacomani | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.052 | Acotango | Potosi | --- | |
6.052 | Copiapo | Erdialdeko mendilerroa | ||
6.051 | Socompa | Los Andes - Salta | --- | |
6.046 | Acamarachi | |||
6.040 | Chaupi Orco | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
6.030 | Cienaga Grande | Salta | ||
6.025 | Hualca Hualca | Arequipa | ||
6.022 | Salin | Salta | --- | |
6.016 | San Fransisco | Catamarca | --- | |
6.008 | Uturuncu | Potosi | ||
5.976 | Sabancaya | Arequipa | ||
5.920 | Volcán Licancabur | Potosi | --- | |
5.897 | Cotopaxi | |||
5.869 | Mururata | Erdialdeko mendilerroa | La Paz | |
5.856 | San Jose sumendia | --- | ||
5.821 | Misti | Arequipa | ||
5.790 | Cayambe | |||
5.775 | Sierra Nevada de Santa Marta | |||
5.767 | Nevado Ilinizas | |||
5.704 | Nevado de Antisana | |||
5.664 | Pichu Pichu | Arequipa | ||
5.616 | Nevado del Tolima | Erdialdeko mendilerroa | ||
5.648 | Zapaleri | Erdialdeko mendilerroa | Jujuy | --- --- |
5.421 | Chacaltaya | La Paz | ||
5.410 | Ritacuba Blanco eta Ritacuba Negro | Ekialdeko mendilerroa | ||
5.389 | Nevado del Ruiz | Erdialdeko mendilerroa | ||
5.364 | Nevado del Huila | Erdialdeko mendilerroa | ||
5.330 | Sierra Nevada del Cocuy | Ekialdeko mendilerroa | ||
5.320 | Nevado Altaaar | |||
5.230 | Sangay | |||
5.150 | Nevado de Santa Isabel | Erdialdeko mendilerroa | ||
5.033 | Tungurahua | |||
5.020 | Carihuairazo | |||
5.007 | Pico Bolívar | |||
4.787 | Pichincha | |||
4.100 | Farallones de Cali | Mendebaldeko mendilerroa | ||
4.058 | San Valentin mendia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.