From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego Shetlandak[1] Hego Ozeanoan dagoen uhartedia da. Penintsula antartikotik 120 kilometrotara dago, Hego Amerikako hegoaldean, Drake pasabidea iparraldean eta Bransfieldeko itsasartea hegoaldean dituenak. 3.687 km² area dute. Lekurik altuena Smith uhartean dagoen 2.105 metroko Foster mendia da.
1818an Juan Pedro de Aguirrek Argentinako gobernuari eskatu zion berak deitutako Decepción edo Etsipen uhartedian arrantza egitea; 1819an William Smithek uhartedia aurkitu eta gaur egungo izena jarri zion.
Argentinak 1943tik Argentinar Antartikoaren zati bat direla aldarrikatzen du, Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteak probintzian; Txilek 1940tik Txiletar Antartikoaren zatia direla aldarrikatzen du, Erresuma Batuak 1908tik Britainiar Antartikoan kokatzen du. Galdapen guztiak, ostera, eten daude 1959ko Itun Antartikoa dela eta. Itunaren arabera, uhartediaren jabetza ez da auzitua ezta onartua ere.
Hego Shetland uharteetan hamaika uharte daude:
Lurraldearen %80 glaziarez beteta dago.
Uhartedian 12 herrialdeen 17 kanpamentu zientifikoak daude. Haietatik hamar George erregearen uhartean, Txileko Eduardo Frei aeroportua hortxe baitago.
Hauek dira kanpamentuak:
George erregearen uhartea:
Greenwich uhartea:
Livingston uhartea:
Deception uhartea:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.