From Wikipedia, the free encyclopedia
Argentinar Lurralde Antartikoa (gaztelaniaz: Antártida Argentina) Argentinak beretzat eskatzen duen Antartikaren zatia da, barnean Antartikako penintsula eta handik Hegoburuaraino hedatzen den hirukia dituena.[1] 965.597 km² dituen eskualdeak Britainiar eta Txiletar aldarrikapenak barnean hartzen ditu, hala ere, Itun Antartikoak aldarrikapen guztiak izoztu zituen.
Argentinar Lurralde Antartikoa | |
---|---|
Argentina | |
Administrazioa | |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Geografia | |
Koordenatuak | 75°00′S 49°30′W |
Azalera | 965.597 km² |
Demografia | |
dna.gov.ar |
Administratiboki, Argentinar Antartika Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak izeneko probintzian dago. Gobernadorea Ushuaian bizi da eta urtero ordezkari bat izendatzen du Antartikarako.
1902an José María Sobral Antartikan izateko lehendabiziko argentinarra izan zen, Otto Nordenskiölden suediar espediziorekin joan zena. Hala ere 1904rako, Orkadetan base iraunkorra zuten. Argentinako erroldaren arabera, 2010eko urrian, Lurraldeak 230 biztanle zituen, tartean 9 familia eta 16 haur[2]
Esperanza eta Marambio base nagusiak dira baina hona hemen zerrenda
(64 guztira)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.