Antartikako penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antartikako penintsula[1] edo Antartikar penintsula[1] Mendebaldeko Antartikan dagoen "S" itxura duen penintsula da. Penintsulak aurrean kontinente amerikarra du eta mendebaldean Bellingshausen itsasoa eta ekialdean Weddell itsasoa ditu.
Antartikako penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 69°S 66°W |
Honen parte da | Antartika |
Kokapena | Mendebaldeko Antartika |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Ur-gorputza | Ozeano Australa |
Antzinan, penintsula osoari Erresuma Batuak Grahamen Lurra zeritzon eta Estatu Batuek Palmerren lurra. Baina 1964an, herrialde biek adostu zuten Graham lurra iparraldea eta Palmerren lurra hegoaldea izango zirela. Muga Jeremy eta Agassiz lurmuturretan kokatu zuten.
Txilek O'Higginsen lurra deritzo, Bernardo O'Higgins libertadorearen omenez, eta Argentinak San Martin lurra deritzo, José de San Martín libertadorearen omenez.
Penintsulan zehar Antartandes mendilerroa dago. Mendilerroaren lekurik altuena 4.190 metroko Jackson mendia da, beste mendi nagusiak 3.657 metroko Coman mendia eta 2.860 metroko Esperanza mendia dira. Mendilerroa Andeen jarraipena baino ez da, Scotiako dortsalaren bidez.
Penintsula antartikoaren ondoan badaude zenbait uhartedi eta uharte, batez ere iparraldeko eta ekialdeko kostetan:
Argentina, Txile eta Erresuma Batuak penintsularen jabetza aldarrikatzen dute: Argentinar Antartikoa, Txiletar Antartikoa eta Britainiar Antartikoa, hurrenez hurren. Aldarrikapen guztiak Itun Antartikoa dela eta geldituta daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.