From Wikipedia, the free encyclopedia
M edo eme euskal alfabetoko eta oinarrizko latindar alfabetoko hamahirugarren hizkia da; [m] hotsa adierazten duena. M (larriz) eta m (xehez) idazten da.
Euskal alfabetoa | |
---|---|
A a • B b • C c • (Ç ç)1 • D d E e • F f • G g • H h • I i • J j K k • L l • M m • N n • Ñ ñ • O o P p • Q q • R r • S s • T t • U u V v • W w • X x • Y y • Z z | |
Digramak: dd • tt • ts • tx • tz | |
Beste irudikapen batzuk | |
Bandera | |
Braille | ⠍ |
ASL | |
Kodeak | morse kodea: -- NATO alfabeto fonetikoa: Mike Braille ASCII (en) : M |
1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan. |
Erromatar zenbakeran, M hizkiak 1000 zenbakiaren balioa du.
Alfabeto zirilikoan ere erabiltzen da, baina xehez ezberdin idazten da: м; alfabeto horretan 40 zenbakiaren balioa du. Alfabeto glagolitikoan 60 zenbakiaren balioa du ().
Hizkia latindar alfabetora alfabeto grekotik eratorri zen — Μ, μ. Feniziar alfabetotik eratorri zen hara.[1]
Hizki grekoa egiptoko ikurretik eratorri zela uste da; ikur horrek «ur» esanahia eta uhin baten itxura zituen. Feniziarrek hartu zuten ikur hori eta beren idazketan mem izeneko hizkia bihurtu zen (). Hizkuntza semitikoen alfabeto askok ere badarabilte ikur hori, larriki aldatutakoa egiptoerarenarekin alderatuta.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.