Ornitorrinkidoen familiako ugaztun monotrematua; isats zabal eta zapala barne, 50-60 cm inguruko luzera du. Ahoan ahatearenaren antzeko mokoa eta oin palmatuak dauzka. Obiparoa da eta Australia eta Tasmanian bizi da From Wikipedia, the free encyclopedia
Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) erdi urtarra den ugaztun espeziea da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak erruten dituen ugaztun bakarrenetakoa da, beste 4 espezierekin batera. Ahatearen antzeko mokoa du, kastorearenaren antzeko isatsa eta igarabarenaren antzeko hankak.
Ornitorrinko | |
---|---|
Kretazeo Berantiar-gaur egun | |
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Monotremata |
Familia | Ornithorhynchidae |
Generoa | Ornithorhynchus |
Espeziea | Ornithorhynchus anatinus Shaw, 1799
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | platypus venom (en) |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Edoskitzea | 4 hilabete |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) |
Errute denbora | 10 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Arrek hanketan pozoia dute. Pozoi horrengatik eta bere tamainagatik gizakiari min bizia eragin diezaiokete. Australian oso sartuta dago kulturan: 20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat ageri da.
Kolorez marroia da, baina sabel grisa ala errubia dute. Isatsa kastorearena bezalakoa da, baina kastoreak uretan bere gorputza bultzatzeko erabiltzen du eta ornitorrinkoak, aldiz, biratzeko eta gantza gordetzeko. Muturrak eta hankek ahate batenak dirudite, baina hegaztien mokoa bi partetan banatzen da, goikoan eta behekoan, eta erdian ahoa dute; ornitorrinkoaren mokoa ez da zabaltzen, ordea eta azpian ahoa du, besterik gabe. Gainontzeko ugaztunekin konparatuta, usaimenaren jasotzaile erdia du, besterik ez, baina aldean urpean usaintzeko gaitasuna du. Karenaren barruan jaiotzen diren ugaztun gehienak 38 gradu inguru izaten dute; ornitorrinkoak, berriz, 31-32 aldera.
Arrek kilo 1etik 2,4 kilora bitarteko pisua dute; gorputza 45-60 cm arte luze da, buztana 10,5-15,5 cm bitartekoa eta muturra 5,8 cm-koa; emeek, berriz, 0,7-1,6 kg bitarteko pisua dute, eta 39-55 cm bitarteko gorputza; buztana 8-12 cm luze da eta 5,2 cm-ko muturra dute.
Ornitorrinkoa aldi berean hegaztia, ugaztuna eta narrastia zela pentsatu zuten ikusi zuten lehenek.
Animalia ugaztun bakarrak dira: monotremak elektrodetekzioa daukatenak. Harrapakinak erraz aski aurkitzen ditu, zelai elektrikoen detekzioren bidez. Badirudi harrapakinak mugitzen direnean giharretan bultzada elektroniko txiki txikiak sortzen direla. Elektrodetekzioa dituzten animaliek horrelako inpultsoak detekta ditzakete. Ornitorrinkoek muturrean daramate gaitasun bitxi hau. Marrazoek ere gaitasun hau dute.
Arrek pozoia ezproi batean gordetzen dute. Bere sistema immunitarioak sortzen du pozoia eta animalia txikiak hiltzeko gai da, txakur bat agian, baina ez da gizaki bat hiltzeko gauza. Hala ere, eragindako zauriaren alboan edema (likido poltsa) bat sortzen da eta gorputzetik min bizia zabaltzen da, morfinaz ere arindu ezin dena. Pozoi kopurua ernaltze garaian nabarmenki handitzen da eta erasorako armatzat erabiltzen dute.
Animalia erdi urtarra denez, erreketan bizi da. 30 segundo iraun dezakete ur-azpian ugaztunak direlako eta ugaztunak arnas egin behar dutelako; igerilari ona da eta uretan bilatzen du bere elikagai gehiena: anelidoak, larbak, errekako karramarroak, izkirak eta abar. Masailezurreko poltsa moduko batzuetan harrapakinak biltzen ditu urpean dagoen bitartean eta beteta daudenean uretatik ateratzen da jan ahal izateko. Harrapakinen artean harritxoak biltzen ditu halaber, murtxikaketan lagun diezaioten.
Bere harrapariak sugeak, hontzak, Australiako ur arratoia, arranoak eta belatzak izan ohi dira. Orokorrean, gaueko animalia da, hala ere zerua estalia bada aktibitatean aurki daiteke. Gordelekua erreketako areetan egiten du. Zulo horietan arrautzak errun eta babesten da.
Ar bakoitzak 7 kilometroko zonaldea hartzen du beretzat. Lurralde horretan 3 edo 4 eme bizi ohi dira. Estalketa baino lehenagoko gorteiatzea oso konplexua izaten da, uretan bien gorputza elkarturik biribilak astiro astiro egiten jartzen dira, bitartean arrak mokoaren emearen buztana eusten du. Estalketa uztaila eta urria artean burutzen da. Estalketaren ostean, emeak 20 metroko gordeleku bat zulatzen du eta habiaren ohea hosto eta adar txikitxoekin eraikitzen du. Normalean 11 zentimetroko 2 arrautza jartzen ditu. Emeak erruten dutenean kumeak bere esnea edaten dute, baina emeek titibururik ez dutenez, sabelean dituzten errape moduko poltsa batzuetan esnea biltzen dute eta azaleko poroetatik ateratzen da. Modu horretan, kumeak haren azala miazkatuz elikatzen dira. Lau hilabeteekin gordelekutik ateratzeko prest daude.
"Phineas eta Ferb" Disney Channeleko telesaioan agertzen da Perry Ornitorrinkoa
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.