Medikuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Remove ads
Medikuntza gaixotasunak ezagutu, horien prebentzioa kudeatu eta pertsonak sendatzea helburu duen praxi[1] eta zientziari[2] deritzo. Medikuntzak hainbat jardute hartzen ditu barne, osasuna mantentzeko asmoarekin eritasunak zainduz eta sendatuz.[3] Medikuntza garaikideak zientzia eta ikerkuntza biomedikoak, genetika eta teknologia medikoa erabiltzen ditu lesioak eta eritasunak diagnostikatu, tratatu eta saihesteko; sendagaiez eta kirurgiaz baliatzen da, baita terapiaz ere,[4] hala nola psikoterapia, ferulak, osasun-produktuak eta erradioterapia[5].

Medikuntza historiaurretik praktikatzen da, eta, denbora horren zatirik handienean, arte bat izan zen (sormen eta trebetasun eremua), maiz tokiko kulturaren sinesmen erlijioso eta filosofikoekin loturak zituena. Adibidez, sendalari batek sendabelarrak aplikatzen zituen, eta, sendatzeko, otoitzak esaten, edo antzinako filosofo eta mediku batek odolustea aplikatzen zuen humoreen teoriei jarraituz. Azken mendeetan, zientzia modernoaren etorreraz geroztik, medikuntza gehiena artearen eta zientziaren konbinazio bihurtu da (medikuntza zientziaren aterkipean, oinarrizkoa zein aplikatua). Izan ere, suturen teknika praktikaren bidez ikasten den artea bada ere, josten diren ehunetan maila zelular eta molekularrean gertatzen denaren ezagutza zientziaren bidez jakiten da.
Medikuntzaren forma prezientifikoak, gaur egun medikuntza tradizional edo sasi-medikuntza izenez ezagutzen direnak, medikuntza zientifikorik ez dagoenean erabili ohi dira, eta, beraz, medikuntza alternatibo izenez ezagutzen dra. Medikuntza zientifikotik kanpoko tratamendu alternatiboei (kezka etiko, segurtasuneko eta eraginkortasunezkoak dituztenak) sendalaritza edo sasi-medikuntza deritzo.
Eginkizun horretan jarduten duten profesionalak mediku edo doktoreak dira.
Remove ads
Praktika klinikoa


Medikuntzaren eskuragarritasuna eta praktika klinikoa mundu osoan aldatzen dira kulturan eta teknologian dauden eskualde-desberdintasunen ondorioz. Medikuntza zientifiko modernoa oso garatuta dago Mendebaldean; garapen bidean dauden herrialdeetan, berriz (Afrikako edo Asiako zenbait tokitan), biztanleek medikuntza tradizionalaren mende egon daitezke, ebidentzia eta eraginkortasun mugatuagorekin eta profesionalei eskatzen zaien prestakuntza formalik gabe[6].
Mundu garatuan, ebidentzian oinarritutako medikuntza ez da unibertsalki erabiltzen praktika klinikoan; adibidez, berrikuspen bibliografikoei buruz 2007an egindako inkesta batek aurkitu zuen ebakuntzen % 49 inguruk ez zutela froga nahikorik haien onurak edo kalteak indartzeko[7].
Praktika kliniko modernoan, medikuek eta mediku laguntzaileek berek ebaluatzen dituzte pazienteak diagnostikatzeko, pronostikoa egiteko, tratatzeko, eta gaixotasunei aurrea hartzea irizpen klinikoa erabiliz. Mediku-paziente harremana, normalean, elkarren arteko harreman batekin hasten da, zeinak barne hartzen duen pazientearen historia medikoaren eta historia klinikoaren azterketa[8], elkarrizketa mediko eta Miaketa fisiko batekin jarraituz. Normalean, oinarrizko diagnostikorako gailu medikoak (estetoskopioa, mihi depresorea, adib.) erabiltzen dira. Seinaleak aztertu eta sintomak aurkitzeko elkarrizketatu ondoren, medikuak proba medikoak agindu ditzake (odol-analisiak, adib.) biopsia bat egin edo sendagaiak edo beste terapia batzuk agindu. Diagnostiko diferentzialeko metodoek, izan ere, emandako informazioan oinarritutako baldintzak baztertzen laguntzen dute. Kontsultan, gertakari garrantzitsu guztien berri behar den bezala ematea pazienteari, harremanaren eta konfiantzaren garapenaren zati garrantzitsua da. Ondoren, kontsulta medikoa historia klinikoan dokumentatzen da, jurisdikzio askotan legezko dokumentua dena[9]. Jarraipenak laburragoak izan daitezke, baina prozedura orokor bera jarraitzen dute, eta espezialistek antzeko prozesua jarraitzen dute. Diagnostikoak eta tratamenduak minutu gutxi batzuk edo aste batzuk iraun dezakete, gaiaren konplexutasuna zein den.
Elkarrizketa eta kontsulta medikoaren osagaiak[8] hauek dira:
- Kontsulta nagusiaren arrazoiak (KN): Uneko kontsulta medikuaren arrazoia. Sintomak zeintzuk dira. Pazientearen beraren hitzetatik ateratzen dira, eta bakoitzaren iraupenarekin batera erregistratzen dira. Kezka nagusi edo kontsulta-arrazoi ere esaten zaio.
- Egungo jarduera: Zeregina, zaletasunak, pazienteak benetan zer egiten duen.
- Familiaren aurrekariak (FA): Gaixoari eragin dakiokeen familian izandako gaixotasunen zerrenda. Batzuetan, zuhaitz genealogikoa erabiltzen da.
- Uneko gaixotasunaren historia (UGH): Sintoma gertaeren ordena kronologikoa eta sintoma bakoitzaren argibide gehiago. Aurreko gaixotasunaren historiatik bereizten da, eta, askotan, iraganeko historia mediko (AHM) deitu izan zaio. Historia klinikoak barne hartzen ditu UGHa eta AMHa.
- Sendagaiak: Pazienteak hartzen dituen sendagaiak, aurretik agindutako sendagaiak barne, salmenta librekoak zein etxekoak, baita ordezko sendagai edo sendabelarrak ere. Alergiak ere erregistratzen dira.
- Iraganeko historia medikoa: Aldi bereko arazo medikoak, iragandako ospitaleratze eta ebakuntzak, lesioak, gaixotasun infekziosoak edo txertoak, alergia ezagunen aurrekariak.
- Sistemen berrikuspen edo sistemen azterketa: Egin beharreko galdera osagarrien multzoa, UGHn egin ez direnak: ikerketa orokor bat (nabaritu al duzu pisu-galerarik; loaren kalitatean aldaketarik; sukarrik; koskorrik edo kolperik? etab.); ondoren, gorputzaren organo sistema nagusiei buruzko galderak (bihotza, birikak, digestio-aparatua, gernu-aparatua, etab.).
- Gizarte-historia (SH): jaioterria, bizilekuak, bizitza zibila, estatus soziala eta ekonomikoa, ohiturak (dietak, sendagaiak, tabakoa eta alkohola barne).
Miaketa fisikoa gaixoak objektiboak eta behagarriak diren gaixotasunaren zantzu medikoak aztertzea da, gaixoak bere borondatez adierazten dituen eta nahitaez objektiboki behagarriak ez diren sintomen aurrean[10]. Osasun-profesionalak ikusmena, entzumena, ukimena eta, batzuetan, usaimena erabiltzen ditu (adibidez, infekzioan, uremian, zetoazidosi diabetikoan). Lau ekintza dira miaketa fisikoaren oinarria: ikuskatzea, haztatzea (sentitzea), perkusioa (erresonantzia-ezaugarriak zehazteko kolpea) eta auskultazioa (entzutea), oro har, ordena horretan, nahiz eta auskultazioa perkusioaren aurretik egiten den eta haztapena sabelaldeko ebaluazioetarako den[11].
Azterketa klinikoan honako hauek aztertu behar dira[12]:
- Abdomena eta ondestea.
- Zirkulazio-aparatua (bihotza eta odol-hodiak).
- Gaixoaren itxura orokorra eta gaixotasunaren adierazle espezifikoak (nutrizio-egoera, ikterizia agerpena, zurbiltasuna edo akropakia).
- Genitalak (eta haurdunaldia pazientea haurdun badago edo egon badaiteke).
- Burua, begia, belarria, sudurra eta eztarria[12].
- Lokomozio-aparatua (bizkarrezurra eta gorputz-adarrak barne)
- Neurologikoa (kontzientzia, pertzepzioa, garuna, ikusmena, nerbio kranialak, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak)
- Psikiatrikoa (orientazioa, egoera mentala, gogo-aldartea, pertzepzio edo pentsamendu anormalaren ebidentzia).
- Arnas aparatua (arnasbide handiak eta birikak).
- Giza azala.
- Bizi-zeinuak, besteak beste, altuera, pisua, gorputzaren tenperatura, odol-presioa, pultsua, arnasketa-erritmoa eta hemoglobinaren oxigenoaren asetasuna[12].
Tratamendu-planak barne har ditzake: laborategi medikoko proba osagarriak eta irudi medikoko azterketak, terapia hastea, espezialista batengana bidaltzea edo behaketa zaintzailea. Jarraipena egitea aholka daiteke. Osasun-aseguruaren planaren eta kudeatutako asistentzia-sistemaren arabera, erabilera berrikuspeneko hainbat moduk, hala nola aldez aurretik probak baimentzeak, oztopoak sor daitezke zerbitzu garestiak eskuratzerakoan[13].
Erabaki medikoak hartzeko prozesuan, aurreko datu guztiak aztertu eta laburtu behar dira diagnostiko posibleen zerrenda osatzeko (diagnostiko diferentzialak), pazientearen arazoa azalduko lukeen behin betiko diagnostikoa lortzeko egin beharrekoaren ideia batekin batera.
Ondorengo bisitetan, prozesua modu laburtuan errepika daiteke edozein aurrekari berri, sintoma, aurkikuntza fisiko, laborategiko edo irudi-emaitza, edo espezialisten kontsultak lortzeko.
Remove ads
Erakundeak

Medikuntza garaikidea, oro har, osasun-laguntza sistemen barruan egiten da. Lege-, kredentzializazio- eta finantzaketa-esparruak gobernu indibidualek ezartzen dituzte, batzuetan nazioarteko erakundeen gehigarriekin, hala nola elizek. Osasun sistema jakin baten ezaugarriek eragin nabarmena dute arreta medikoa emateko moduan.
Antzinatik, karitatean ezarritako kristau enfasiak erizaintza sistematikoaren eta ospitaleen garapena eragin zuen, eta Eliza katolikoa, gaur egun, gobernuetatik kanpoko munduko zerbitzu medikoen hornitzaile handiena izaten jarraitzen du[14]. Herrialde industrial aurreratuak (Estatu Batuak izan ezik)[15][16] eta garapen-bidean dauden herrialde askok osasun-arreta unibertsaleko sistema baten bidez ematen dituzte mediku-zerbitzuak, eta sistema horren helburua da denentzako arreta bermatzea osasun-arreta eskainiz ordaintzaile bakarreko sistema baten bidez edo nahitaezko osasun-aseguru pribatu edo kooperatibo baten bidez. Horrekin lortu nahi dena da herritar guztiek arreta medikoa jasotzeko aukera izatea beharrizanaren arabera eta ez ordaintzeko gaitasunaren arabera. Zerbitzua mediko pribatuen bidez, estatuko ospitale eta kliniken bidez edo ongintzako erakundeen bidez egin daiteke, normalean, hala ere, hiruren konbinazioa baten bidez.
Gizarte tribal gehienek ez dute bermatzen herritar guztientzako osasun-sistema. Gizarte horietan, osasun-sistema eskura dago: ordaindu dezaketenentzako edo beren kasa aseguratu (zuzenean edo lan-kontratu baten zati gisa) dituztenentzako, edo estalita egon daiteke gobernuak edo tribuak zuzenean finantzatutako arretarekin.

Informazioaren gardentasuna da osasun-sistema bat definitzen duen beste faktore bat. Baldintzei, tratamenduei, kalitateari eta prezioei buruzko informazioa eskuratzeak eragin handia du pazienteen/kontsumitzaileen aukeraketan, eta, beraz, profesional medikoen pizgarrietan. Nahiz eta AEBko osasun sistema kritikatua izan den bere irekitasun faltagatik[17], legedi berri batek irekitasun handiagoa bultza dezake. Tentsioa sumatzen da, alde batetik, gardentasunaren beharraren eta, bestetik, pazientearen konfidentzialtasunaren eta irabazi komertzialerako informazioa saltzearen aukeraren artean.
Medikuntza arreta ematen duten osasun-profesionalek lanbide anitz hartzen ditu bere baitan, hala nola medikuak, erizainak, fisioterapeutak eta psikologoak. Lanbide horiek beren arau etikoak, lanbide-heziketa eta erakunde dituzte. Medikuntzaren lanbidea ikuspegi soziologikotik kontzeptualizatu da[18].
Zerbitzuak
Atentzio medikoaren prestazioa honela sailkatzen da: lehen mailako atentzioa, bigarren mailakoa eta hirugarren mailakoa[19].

Lehen mailako arretako zerbitzu medikoak ematen dituzte: medikuek, mediku-laguntzaileek, erizainek edo tratamendu edo arreta medikoa eskatzen duen paziente batekin lehen harremana duten beste osasun-profesional batzuek[20]. Zerbitzu horiek medikuen kontsultetan, kliniketan, zaharren egoitzetan, eskoletan, etxez etxeko bisitetan eta gaixoen gertuko beste leku batzuetan ematen dira. Medikuen bisiten % 90 inguru lehen mailako arretako profesionalak arta ditzake. Zerbitzu horiek barne hartzen dute, besteak beste, gaixotasun akutuen eta kronikoen tratamendua, prebentziozko arreta eta adin guztietarako eta bi sexuetarako osasun-hezkuntza.
Bigarren mailako arretako zerbitzu medikoak mediku espezialistek ematen dituzte beren kontsulta edo kliniketan edo tokiko ospitale komunitarioetan, lehen mailako arretako profesional batek lehen aldiz diagnostikatu edo tratatutako paziente batentzat[21]. Deribazioak espezialistek egindako trebezia edo prozedurak behar dituzten pazienteentzat egiten dira. Horien artean daude, besteak beste, anbulatorioko arreta zein ospitaleratze zerbitzuak, larrialdiak, medikuntza intentsiboa, kirurgia zerbitzuak, fisioterapia, erditze, endoskopia unitateak, diagnostiko laborategia eta irudi medikoko zerbitzuak, ospitaleak eta abar. Lehen mailako arretako profesional batzuek ospitaleratutako pazienteak ere arta ditzakete, eta erditze-laguntza eman dezakete bigarren mailako arretako esparru batean.
Hirugarren mailako arretako zerbitzu medikoak ospitale espezializatuek edo eskualdeko zentroek ematen dituzte, tokiko ospitaleetan, oro har, eskuragarri ez dauden diagnostiko- eta tratamendu-instalazioekin. Horiek bere baitan hartzen dituzte, besteak beste, traumatologia-zentroak, erredurak tratatzeko zentroak, neonatologia-unitateko zerbitzu aurreratuak, organo-transplanteak, arrisku handiko haurdunaldia, onkologia, erradioterapia eta abar.
Arreta mediko modernoa informazioaren mende ere dago, zeina oraindik osasun-ingurune askotan paperezko erregistroetan ematen den, baina, gaur egun, gero eta gehiago baliabide elektronikoen bidez ematen da.
Diru-sarrera txikiko herrialdeetan, osasun-laguntza modernoa garestiegia izan ohi da batez besteko pertsonarentzat. Nazioarteko osasun-politikako ikertzaileek eremu horietan erabiltzaileen tasak kentzearen alde daude sarbidea bermatzeko, nahiz eta kendu ondoren ere kostu eta oztopo handiak mantentzen diren[22].
Preskripzioa eta zabalpena bereiztea medikuntzan eta farmazian egiten den praktika bat da, non errezeta ematen duen medikua eta errezetatutako medikamentua ematen duen farmazialaria independenteak diren. Mendebaldean, mendeetako tradizioa du farmazialarien eta medikuen bereizketa. Asiako zenbait herrialdetan, ohikoa da medikuek sendagaiak ematea ere[23].
Remove ads
Historia
Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historia»
Kronologia
Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historiaren kronologia»
- Mesopotamian, jakituria farmakologiko zabala, eta, Egipton, momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten, eta, Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeenez, antzinako Egipton, anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak, eta bertan hasi zen medikuntza sineskerietatik aldentzen. Greziar eta erromatar medikuak egiptoarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
- Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, eta abarren bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
- Grezian, Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazoiketa kliniko eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
- Erdi Aroan, Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak hartu zuen bere kontrolpean.
- Pizkundeak ezagutza anatomiko eta esperimentalaren hasiera ekarri zuen. Vesaliok, disekzioak ikertuz, obra itzela paratu zuen, Paré-k egungo kirurgiaren zimentarriak ezarri zituen, eta Harveyk odol-zirkulazioa aurkitu zuen, eta, horren ondotik, aurkikuntza-segida nabarmena gertatu zen.
- Hala ere, XVI. mendean, medikuntza kirurgia baino atzerago zegoen artean.
- XIX. mendean anestesia aurkitzearekin eta Pasteurren eta Koch-en lanen bitartez, medikuntza aro garaikidean sartu zen.
- XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa, diagnosi eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.
Antzinaroa
Munduan ezagutzen diren lehen testu medikoak gaur egungo Siriako Ebla hiri zaharrean aurkitu ziren, eta K.a. 2500. urtekoak dira.[24][25]
Egipton, Imhotep (K.a. XXVII. mendea) da izenaz ezagutzen den lehen medikua historian. Egiptoko testu medikorik zaharrena K.a. 2000. urte inguruko Kahun-eko Papiro Ginekologikoa da, gaixotasun ginekologikoak deskribatzen dituena. Edwin Smith Papiroa, K.a. 1600ekoa, kirurgian lan goiztiarra da, eta Ebers Papiroa, K.a. 1500ekoa, medikuntzari buruzko testuliburu baten antzekoa da.[26]
Txinan, medikuntza txinatarraren ebidentzia arkeologikoak Brontze Aroko Shang dinastiakoak dira, fitoterapiarako hazietan eta ustez kirurgiarako erabiltzen diren tresnetan oinarrituta.[27] Huangdi Neijing, medikuntza txinatarraren gurasoa, K.a. II. mendetik aurrera idatzitako eta III. mendean bildutako testu medikoa da.[28]
Ospitaleen lehen erregistroak Mihintale-n daude, Sri Lankan, pazienteentzako tratamendu medikoak egiteko instalazioak egon izanaren frogak aurkitu baitira.[29]
Grezian, Hipokrates medikuak, «medikuntza modernoaren aitak»,[30][31] medikuntzaren ikuspegi arrazional baten oinarriak ezarri zituen. Hipokratesek medikuentzako zin hipokratikoa aurkeztu zuen, gaur egun ere garrantzitsua eta indarrean dagoena, eta lehenengoa izan zen gaixotasunak akutu, kroniko, endemiko eta epidemiko gisa kategorizatzen, larriagotzea, birgaixotzea, erresoluzioa, krisia, paroxismoa, gailurra eta susperraldia gisako terminoak erabiliz.[32][33]
Remove ads
Biografia interesgarriak
Sakontzeko, irakurri: «Historiako medikuen zerrenda»
Klasikoen artean, Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.
Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.
Adarrak
Espezialitateak
Sakontzeko, irakurri: «Espezialitate mediko»
Espezialitate medikoak hiru multzotan bana ditzakegu: medikoak, kirurgikoak eta osagarriak.
Lehenengoak, barne medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina, denborarekin, banantzen joan dira, besteak beste endokrinologia, hematologia, kardiologia, nefrologia, pneumologia eta neurologia.
Kirurgikoen artean, kirurgia orokorra, obstetrizia, oftalmologia, otorrinolaringologia eta traumatologia ditugu, beste batzuen artean.
Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, anatomia patologikoa, erradiologia eta mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, medikuntzaren historia, medikuntza legala eta medikuntza prebentiboa tartean.
- Alergologia
- Anestesiologia
- Analisi klinikoak
- Anatomia patologikoa
- Kirurgia
- Kirurgia kardiobaskularra
- Kirurgia orokorra eta digestio aparatukoa
- Kirurgia maxilofaziala
- Kirurgia pediatrikoa
- Kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailea
- Kirurgia torazikoa
- Neurokirurgia
- Dermatologia mediko-kirurgiko eta benereologia
- Elektrorradiologia
- Geriatria
- Hidrologia
- Histopatologia
- Immunologia
- Lan medikuntza
- Medikuntza estetikoa
- Kirol medikuntza
- Familia medikuntza
- Medikuntza intentsiboa
- Barne medikuntza
- Lege eta auzitegi medikuntza
- Medikuntza nuklearra
- Medikuntza prebentibo eta osasun publikoa
- Neurofisiologia klinikoa
- Neurologia
- Obstetrizia eta ginekologia
- Odontoestomatologia
- Oftalmologia
- Otorrinolaringologia
- Pediatria
- Psikiatria
- Erradiodiagnosia
- Berriz heztea
- Sexologia medikuntza
- Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa
- Urologia eta andrologia
Remove ads
Hiztegi medikoa
B
D
E
G
- Gaixotasun
- Gutxiegitasun
L
M
P
S
T
Z
Osasun erakundeak
Euskal Herrian
Munduan
Ikasketak
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako campusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean ere.
XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, horren eskaintza izan zen Oñatiko Unibertsitatean.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads