Ameriketako medikua, abolizionista eta emakumeen eskubideen babeslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth Blackwell (1821eko otsailaren 3a - 1910eko maiatzaren 31) mediku lanbidean sartu zen Estatu Batuetako eta mundu osoko lehen emakumea izan zen.[1]
Elizabeth Blackwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1821eko otsailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Hastings, 1910eko maiatzaren 31 (89 urte) |
Hobiratze lekua | Kilmun |
Familia | |
Aita | Samuel Blackwell |
Ama | Hannah Blackwell |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Blackwell famila |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bedford College Geneva Medical College State University of New York Upstate Medical University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, medikuntza-idazlea, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bristolen (Ingalaterra) jaio zen, Samuel Blackwellen, azukre fingailu zena, eta Hannah Lanen bederatzi umeetako hirugarrena izanik. Horrela, nahiko gaitasun ekonomiko handidun familia batean hezi zen, seme-alaben heziketa ordaintzeko nahikoa zena, alegia. 1831n familiak Cincinnatira, AEB, emigratu zuen eta bere aitak New Yorken findegi bat ireki zuen. Elizabeth Blackwellek medikuntza ikasteari ekin zion aita hil ostean, medikuntza praktikoan lan egiteko asmoekin.
Abolizioaren aldeko estatubatuar mugimenduan parte hartu zuen.
Hamar unibertsitatek bere eskaerari uko egin zieten Gineran (New York) onartu zuten arte. 1849ko urtarrilaren 11n AEBko medikuntzako doktore titulua eskuratzen lehenengo emakumea bihurtuko litzateke.
Homeopatiako kurtsoak emateko eta ofizialak ez ziren medikuntza praktikoak ere emateko aholkua jaso zuen.
Hazi egin zen tokira joan zen. Sendabide batean, zornedun sekrezio batek bere ezkerreko begia zipriztindu zuen eta itsu bihurtu zuen.[2] Horrek bere kiurgialari karrerarekin akabatuko zuen. Zertxobait beranduago, Ingalaterrara joan zen eta han Florence Nightingale ezagutu zuen. Estatu Batuetara bueltatzean, bere ahizpa Emilyrekin emakumeentzako erizaintza eskola eraiki zuen. Sezesio-gerrako eztandak hauek ezagutarazi zituen, baita haien lehenengo dizipulu edo ikasleak ere. Gainera, tratatuak idatzi zituen populazioko emakumeen artean zabaltzeko, eta aholkuak eta gomendioak bere osasuna eta garbitasuna hobetzeko.
Gerra bukatuta zegoela, 1868an emakumeentzako Medikuntza Unibertsitatea eraiki zuen eta hurrengo urtean Ingalaterrara egin zuen alde non ginekologiako katedran jardun zuen bere erretiroa heldu arte, 1907.urtea, alegia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.