From Wikipedia, the free encyclopedia
Hipokrates Koskoa (antzinako grezieraz: Ἱπποκράτης; Kos uhartea, K.a. 460 – Larisa, Tesalia, c. K.a. 377) greziar medikua izan zen, medikuntza modernoaren aita titulua duena. Antzinako Grezian jaio eta bizi izan zen. Besteak beste, Corpus hippocraticum, Pronostikoaren tratatua eta Aforismoak lanen egilea da. Bere meritu nagusia izan zen gaixotasunen ikerketan "metodo arrazionala" garatu izana, behaketa eta esperientzian oinarritua. Bere arabera, jaungoikoen ondorioz baino, gaixotasunak gertatzen ziren eragile naturalengatik. Sendagileen etika arautegi ezaguna den Zin hipokratikoaren asmatzailetzat hartzen da.
Asklepio jainkoaren ondorengo omen ziren Asklepiadeen mediku-leinukoa zen. Demokrito eta Gorgiasekin ikasi ondoren, Grezia, Egipto eta Asian zehar bidaiari ibili zen eta gero Kosen hartu zuen egoitza. Bere garaiko medikuntza ongi ezagutzen zuen. Eritasunaren eta sendagintzaren erlijiozko ikuspegia alde batera utzi zuen. Izadiak berak dituen sendabideei bere lana egiten uztearen aldekoa zen eta tratamendu sinpleak zituen gogoko. Kirurgia zen greziar medikuntzaren atal aurreratuenetarikoa, eta hartan ere saiatu zen. Hipokratesen fisiologiak lau humoreen teoria (odola, linfa, behazun horia eta behazun beltza) du oinarri: humoreen arteko oreka edo proportzio egokiak (eukrasis) osasuna dakar; desorekak (diskrasis), berriz, eritasuna. Corpus Hyppocraticum izeneko idazki multzo handian bilduriko guztiak berarenak ez badira ere, eskola berekoak dira dudarik gabe. Haietan ezagunenak hauek dira: Aire, ur eta lekuen tratatua; Aforismoak; Pronostikoaren tratatua; Hausteen tratatua.
Hipokratesek erabateko eragina izan zuen antzinako medikuntzan eta gerora ere, Galenoren bitartez, Erdi Aroko medikuntzaraino iritsi zen haren itzala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipokrates |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.