Leioa
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Leioa Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. 1526an sortua, Leioa ezaguna da bertan daudelako Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza. Udalerriak 8,6 km2 ditu, eta 2016. urtean 30.793 biztanle zituen.
Leioa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Leioako udaletxea. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Bilbo Handia | ||||||||||
Izen ofiziala | Leioa | ||||||||||
Alkatea | Iban Rodríguez Etxebarria (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48940 | ||||||||||
INE kodea | 48054 | ||||||||||
Herritarra | leioar, leioaztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′44″N 2°59′05″W | ||||||||||
Azalera | 8,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 50 metro | ||||||||||
Distantzia | 10 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 32.491 (2023) 319 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 3.561,16 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,04 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,32 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,88 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,8 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 10,27 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,44 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,83 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 12.3 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1526ko urriak 31. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.leioa.net |
Udalak 1979an Leioa izena udalerriaren izen bakar eta ofizialtzat onartu zuen -ordu arte "Lejona" zen-, Euskal Autonomia Erkidegoan beste hainbat udalerrik egin zuten bezalaxe. "Leioa" eta "Lejona" izen bera izanda, izen horren bilakaera bikoitza ofiziala izateak alferrikako bikoizketa eta nahasmena ekar zezakeela ikusita, Udalak, nazioarteko usadioei jarraituz, leku bat izen bat, izen bakarra hautatu zuen, eta jatorrizko hizkuntzari, euskarari alegia, eman zion lehentasuna.
Toponimoaren jatorrizko forma osoa, *Leiona izango zen eta handik sortu zen gaztelaniaz erabili izan den Lejona, hastapenetan Lexona idatzita, eta euskarazko Leioa, Lujua eta Loiu izenekin gertatu bezala.
Era berean, gogoratu beharra dugu euskararen ibilbide diakronikoan eta fonetika historikoan normala izan dela lenis deituriko bokal arteko -n- sudurkariaren galera, berezko joera naturala da eta hainbat latinezko maileguetan nahi leku-izenetan topatzen dugu: katea (catena), bolua (molinum); Buia (Bujana), Galdakao (Galdácano), Lemoa (Lemona), Lemoiz (Lemóniz) eta Sopela (Sopelana).
Jakina, euskarak izan duen bazterketa administrazioan eta idatziz erabilia ez izateak euskarazko forma horren dokumentaziorik eza edo dokumentazio urria ekarri du. Hala ere, Leioaren kasuan toponimia historikoaren ikerketak agerian utzi du bertako herritarrek euskarazko forma erabili ohi zutela, eta horrela erakusten dute Leioako Udal Agiritegian 1865ean eta 1899an toponimia txikian topatutako forma hauek: Leyoa solo eta Leyoasolo.
Etimologiari dagokionez, Juan Ramón Iturrizaren arabera, «Leioa» leiho ona esaerari legokioke; hala ere, dokumentazioak argi erakusten du etimologia horrek ez daukala oinarririk. Antonio Truebaren iritziz, ostera, elexa ona herriaren izenaren sorburua izango litzateke. Julio Caro Barojaren ustez, izen honetan ezagutzen ez den pertsona-izena eta Lemoa eta Sopela izenetan dugun -ana atzizkia daude. Horrelako izenak Erromatar Garai berantiarrean eta Goi Erdi Aroan etxalde edo fundus izendatzean sortu ziren.[4]
Herriaren erliebea nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude. Kurkudi (126 m), Bolunburu eta Ikea (mendi) dira udaleko tokirik altuenak[5].
Mendebaldean Erandiorekin egiten du muga, ekialdean Getxorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Ibaizabal mugaren beste aldean, mugakide Sestao du. Portugalete dago Getxoren aurrean Ibaizabalen beste aldean, eta eztabaidatu egiten da ea egoera horretan Portugalete mugakide ote den.
Batzuek uste dute Berango mugakidea dela, baina metro gutxigatik bada ere, ez da[6].
Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre etorbideak zeharkatzen du, Bizkaian trafikorik handiena duten errepideetako bat. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Leioako beste irudimenezko ardatz bat Ibaizabal ibaitik hurbil dagoen Metro Bilbaoko geltokitik Leioako Campusera igotzen den bidea litzateke. Bide hori tranbia batek egitea proiektaturik dago.
Sakabanaturiko beste hainbat auzo daude, ofizialak hauexek:[7]
Leioako auzo izan ziren[7] Arara, Aretxabaleta, Arostegi eta Ubeda; azken hori, gaur egun Sarriena deitua.
Auzo ofizialak ez direnak baina herrian auzotzat hartzen diren leku-izenak: Begoñako Andra Maria auzunea, Estartetxe, Gaztelueta, Iturribide auzunea, Kandelazubieta, Landabarri, Larrakoetxea auzunea, Las Vegas, Mardoena, Negurigana, Sakoneta, Torresolo, Zarrageta...
1526ko urriaren 31n Leioa Erandiotik banantzeko epaia eman zen,[8] hamarrenak kobratzearen gaineko auzi luze baten ostean: batetik, Erandioko Santa Mariako nagusi Juan Alonso de Mujika, Butroeko jauna, eta hango kabildoko onuradunak, eta, bestetik, Leioako eta Leioagoitiako auzotar eta biztanleak.
Leioaztarrak kosta ahala kosta ahalegindu ziren bertako eta hurbileko parrokia lortzen, antza denez honako arrazoi hauengatik: Leioako biztanleria nabarmen hazi zen (XV. mendearen erdialdetik XVI. mendearen erdialdera Bizkaian gertatu zen susperraldi eta demografiaren hazkundearekin bat), biztanleak alde garaietatik haranetara jaitsi ziren hango lur emankorrak landu eta ibaiko errota-jarduera hasi berrian aritzeko, eta mezatara entzuten Erandioraino joan behar izatea saihesteko. Dena dela, erandiotarrek ez zuten etsi egin, eta hainbat baldintza ezarri zizkieten leioaztarrei, besteak beste, Leioako biztanleak Erandion lurperatzea eta erlijio-jaiegun jakin batzuetan, meza entzuten hara joatea. Denboraren poderioz, betebehar hori, erlijio-mendekotasunaren ezaugarri, galduz joan zen.
Gainera, herriko parrokia izan zuten unetik bertatik, elizate lokabe gisa antolatu ziren, eta Diego de Aretxabaleta hautatu zuten errejidore fidel (gaur egungo alkatea). Diego de Aretxabaleta Bizkaiko Batzar Nagusietarako ahalduna ere izan zen. Harrezkero, Leioak 36. jarlekua (eta 46.a gero) eskuratu zuen batzarretan. Eta hori guztia ez zen indarrez lortu, negoziatuz baino. Erakundearen burujabetza sendotu eta Leioak sarritan eduki zituen auziak ondoko elizateekin, baina Leioa Getxo eta Erandioren aurrean lurralde osoari eusten tematu zen. Haiek Artatzako hareatzak eta Santi Mamiko alde batzuk, hurrenez hurren, eskuratu gura baitzituzten.[9]
Herriko ekonomia sektore nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairugintza, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.
Leioak 30793 biztanle zituen 2016. urtean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, herriaren hazkunde nagusia ez zen gertatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan; izan ere, aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilboko eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, etxebizitzak merkeago zituelako batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.
Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.
Leioako biztanleria |
---|
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Leioako alkatea EAJko Maria Carmen Urbieta da.
Leioako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 9 / 21 |
9 / 21 |
|||
Euskal Herria Bildu | 3 / 21 |
4 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 3 / 21 |
4 / 21 |
|||
Esnatu Leioa Despierta -> Ahal Dugu | 4 / 21 |
3 / 21 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 21 |
1 / 21 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Leioa, Getxo eta Bilbo populatuen erdian, egunero milaka autoren pasabide bihurtu da. Autoen ardatz nagusiak Ibaizabal ibaiaren paraleloak dira, eta horietan, ardatz nagusia BI-637 errepidea da, hau da, La Avanzada / Iparragirre etorbidea. EHUko Leioa-Erandio Campusetik doan errepidetik eta Ibaizabal ondotik ere auto asko igarotzen dira egunero, baina BI-637 hori Euskal Herriko errepideetan trafikorik handiena duena izan da denbora luzean. Beste ardatz bat metro geltokitik EHUko Leioa-Erandio Campusera doana da.
Bere garaian Leioan tranbia zerbitzu bat jartzeko asmoa egon zen, aretoak eraiki ziren trenak gordetzeko eta guzti, baina azkenean, Lejoan izeneko autobus txikietako zerbitzu xumeago bat ezarri zen, Bizkaibus zerbitzuaren osagarri.
Bilboko metroaren 1. lineak Leioa zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Udalerrian Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa dago, unibertsitatearen Campus nagusia, alegia. Errektoregoaren Egoitza jasotzeaz gain hurrengo Fakultate eta eskolak biltzen ditu:
Leioako hizkera ("Leyoáko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera da. Leioako hizkera Uribe Kostako eta Txorierri sartaldeko aldaeren tarteko berbeta da, Getxo eta Berangokoenen antzekoa.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.