Sabino Bilbao

futbolari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Sabino Bilbao Líbano (Leioa, 1897ko abenduaren 11 Getxo, 1983ko urtarrilaren 20a) bizkaitar futbolaria zen, Athleticen erdilari moduan jokatu zuena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Sabino Bilbao
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSabino Bilbao Líbano
JaiotzaLeioa, 1897ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo, 1983ko urtarrilaren 20a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1916 / 1925
Espainiako futbol selekzio nazionala1920 / 192020
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Itxi

Biografia

Sabino Athleticen beheko mailetan trebatu zen 1916an lehen taldera igo arte. Zuri-gorriekin zelai erdian 9 denboraldiz jokatu zuen, Errege Kopako hiru finalean arituz eta 2 txapelketa irabazi zituelarik, 1921ean eta 1923an hain zuzen ere.[1]

Espainiar futbolaren historiografian, Sabino, nagusiki, historiako lehen konbinatu espainiarreko partaideetako bat izateagatik gogoratzen dute,[2] 1920ko Anberesko Olinpiar Jokoak jokatu zituena eta zilarrezko domina lortu zuena.

Espainiako selekzioan txapelketa hartako bi partida jokatu zituen, 1920ko irailaren 1ean Suediaren aurkako partidan debutatuz (txapelketako hirugarrena) eta hurrengo partida Italiaren aurka ere jokatuz. Suediarren aurkako partidan izandako anekdota ospetsu batengatik gogoratzen da, bere taldekideak (bai selekzioan, bai Athleticen), Jose Maria Belaustek «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[3][4] Orduan espainiar amorruaren (gaztelaniaz: la furia española) mitoa jaio omen zen.[5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]

Ibilbidea

Informazio gehiago Kluba, Urtea(k) ...
Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1916-1925
Itxi

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

Errege Kopak

Informazio gehiago Titulua, Kluba ...
Itxi

Nazioarteko tituluak

Informazio gehiago Titulua, Kluba ...
Itxi

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.