From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, gorputzaren azal guztian datzana baina bereziki esku, mihi eta ezpainetan kokatzen dena, gauzakien ukipena eta gauzen gogortasuna eta tenperatura sumarazten dituena. Eragilearen nolakotasunaren eta indarraren arabera, ezberdina da ukimenak jasotzen duen sentipena. Horrela, hasieran ukipen hutsa baino ez denak, eragilearen indarra areagotuz gero, presio sentipena, bai eta oinazea ere, eragin ditzake. Ezberdina da, era berean, ukimenaren zorroztasuna, gorputz atalen arabera: oso zorrotza da mihiarena, ezpainena, esku ahurrena eta hatz muturrena. Larruazalaren egoerak ere zorroztasuna baldintzatzen du; hiperkeratosiak (larruazal lodituak), hotzak eta anemiak gutxiagotzen dute. Ukimenarekin lotutako gaixotasunetaz neurologoak arduratzen dira.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.