From Wikipedia, the free encyclopedia
Kirurgia orokorra espezialitate medikoa da, Kirurgiaren multzoko zabalena. Batez ere digestio-aparatuko eta sistema endokrinorekin lotutako gaixotasunak artatzen ditu, beti ere kirofanoan irtenbidea daukatenak.
Anestesiologia espezialitatearekin daukate harremanik handiena.
Kirurgia orokorrak hurrengoak hartzen ditu barne: traktu gastrointestinala, sistema endokrinoa eta sistema hepato-bilio-pankreatikoa; tiroideetako, paratiroideetako, bularretako, giltzurrun gaineko eta digestio-aparatuko bestelako guruinak. Era berean, horma abdominaleko herniak konpontzeaz ere arduratzen da. Kirurgiako eremu horietan espezialistarik behar ez den arren, zirujau orokorrak horietako batean espezializatzea erabaki dezake.
Kirurgia laparoskopikoaren agerpenetik, Kirurgia Orokorra abordatze-modu berrira egokitu behar izan da, non, kirurgia irekietan lortutako trebetasunek kirurgia-modu berria osatzen duten.
Ondesteko, bularretako eta tiroideetako prozedurek izan ezik, kirurgia orokorreko beste esku-hartzeek antzeko tresneria behar izaten dute. Interbentzio mota bakoitzerako zirujau eta tresneria zehatz eta egokiak erabiltzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.