Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) osasungintzan euskara sustatzea xede duen elkartea da. Usurbilen (Gipuzkoa) dauka egoitza ofiziala, idazkaritza Bilbon dagoen arren. Jabier Agirre lehendakaria izan da 20 urtez sorreratik bertatik 2011 arte. Ordutik aurrera Karlos Ibargurenek ordezkatu zuen.
Osasun jardunaldiak antolatzea eta Osagaiz euskarazko aldizkari akademikoa argitaratzea dira erakundearen jarduera publiko nagusiak.
Osagaiz aldizkaria
Elezgarai eta Furundarena Osagaiz aldizkariaren aurkezpenean 2017an.
2017an Osagaiz euskarazko aldizkari akademikoa sortu zuten lankidetzan Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna izan nahi du.