From Wikipedia, the free encyclopedia
Laburdura, gramatikan, hizkuntza baten hitz arruntak laburtuta emateko modua da: gehienak hizkuntza batetik bestera aldatu egiten dira, baina guztiek amaieran puntua daramate eta marrarik gabe deklinatzen dira beti. Esaldietan sartzea ez da komenigarria; aldiz, tauletan eta eskemetan oso lagungarriak dira.
Jarraian laburdurak idazteko arauakː
Laburdurak letra arruntez idazten dira. Oso laburdura gutxi erabili behar da testu arruntetan, helbideetan izan ezik:
Baina ez da laburdurarik erabili behar helbideak esaldi barruan txertatzean:
Esanahi jakina eta oso ezaguna duten laburdurak bakarrik erabiliko dira (bai euskarazkoak eta bai erdal jatorrikoak):
Testu berezietan, alorrean alorreko laburdurak ere idatz daitezke; baina sarreran agertu beharko da erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitzen zerrenda eta horietako bakoitzaren esanahia.
Laburdurak puntu eta guzti idatzi behar dira (siglak, akronimoak eta neurri-izenak ez bezala); gehienak letra xehez idazten dira:
Asteko egunen eta urteko hilen izenen laburdurak ere letra xehez eta puntu eta guzti idatzi behar dira:
Laburdurari ez zaio atzizkirik erantsi behar; beraz, laburduraren bukaerako puntuaren ondoren hutsune zuria besterik ez da onartzen (ez marratxorik eta ez besterik, testu berezietan izan ezik).
Ahal dela, esaldia ez da laburduraz hasi behar, ezta laburdura bera letra larriz hasten bada ere.
Laburdura ahoskatzean, laburtutako hitza irakurri behar da: hitz osoa, eta ez laburdura bera.
Bihar zuz.arekin dut hitzordua.
Janaria, edaria, motxila, etab.
Artikulu honen zati bat euskaljakintza webgunetik txertatua izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.