Txonta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txonta zenbait hegazti paseriformeren izen arrunta da, Fringillidae familiako Fringilla edo Passeridae familiako Montifringilla generoetakoak. Txolarrearen tamainako txori intsektujale kantaria da.[1] Fringilla generokoak benetako txontak dira; txonta arrunta (Fringilla coelebs), negu-txonta Fringilla montifringilla eta txonta urdina (Fringilla teydea) ezagunenak dira. Montifringilla generokoak, berriz, elur-txontak dira.

Euskal Herrian oso hegazti arrunta da, txonta ez ezik, beste izen asko ere dituena, besteak beste, pinpina, elurtxori, artatxori, txintxin...[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.