From Wikipedia, the free encyclopedia
Azeria, edo mendebaldeko hizkera batzuetan lukia, Canidae familiako hainbat ugaztun orojaleren izen arrunta da. Familia bereko beste animaliekin konparatuz, azeriek tamaina txikia edo ertaina dute, 3-8 kg artean. Burezur hanpatua dute[1], belarriak hiruki formarekin eta gorantz zuzenduak, puntadun muturra eta isats iletsua.
Azeri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | beltz, laranja, hori eta arre |
Hamabi espezie Vulpes genero monofiletikoaren kide dira. Beste 25 espezie, horietako batzuk galduak, azeritzat hartzen dira, baina guztiak talde berean sartzea sailkapen parafiletikoa izango litzateke. Vulpini leinuaren barruan, Urocyon eta Otocyon generoak ere aurki daitezke. Canini leinuan, Dusicyon cultridens, Lycalopex generoa eta Cerdocyon thous espezie galduak ere daude[2].
Espezierik ezagunena eta ugariena azeri gorria da, Vulpes vulpes, 47 azpiespezie ezagunekin[3]. Mundu osoan aurki daitezke, Antartikan izan ezik, eta horregatik folklore eta kultura askotan agertzen da, zuhurra eta argia den animalia gisa. Europan, eta bereziki Britania Handian, ehizarako erabiltzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.