Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Indigenak edo herri indigenak estatu modernoak sortu eta muga politikoak ezarri baino lehen, lurralde batean bizi ziren herriei deritze. Horretaz gainera, herri indigenek beste zenbait ezaugarri ere badituzte, nazio edo estatu bati erreferentzia eginez definitzen diren herriek askotan betetzen ez dituztenak, hala nola, herri indigenak berak bere burua talde kultural bereizi moduan ikustea eta inguruko herriek ere izaera berezi hori onartzea, hizkuntza eta egitura sozial eta politiko bereziak izatea, ekoizpen-modu nagusiari (kapitalismoari, kasu) jarraitzen ez dioten ekonomia izatea eta ingurumen naturalarekiko atxikimendu tradizional bat izatea. Indigena izendapenaz gainera, ohikoa da herri eta herri hauetako kideei aborigen, natibo, autoktono edo besterik gabe bertakoa deitzea.
Ez dira herri indigena eta etnia kontzeptuak nahastu behar. Herri indigenak lurralde bati atxikiak agertzen dira beti, etniak ez bezala. Horrela, herri indigenak etniak dira baina badira etniak herri indigenak ez direnak. Adibidez, afroamerikarrek etnia ezberdinak osatzen dituzte Amerikan, baina ez dira herri indigenak, Ameriketako indigenak amerindiarrak baitira.
Nazio-estatuen zabalkuntzak, kapitalismoaren garapenak eta globalizazioak herri hauetako askoren desagerpena ekarri du. Adibidez, Amerikako amerindiar herri asko desagertu ziren espainiar kolonizazio eta Estatu Batuen zabalkuntzaren ondorioz. Egun, badira Gobernuz Kanpoko Erakundeak herri indigena eta hauen habitataren aldeko defentsa bultzatzen dutenak, hala nola Survival International.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indigena |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.