Gordon Lightfoot •
Ludwig Büchner •
Niccolò Tommaseo •
Jacques Delille •
Henri-Marie Ducrotay de Blainville •
Princess Margaret of Connaught •
Gabriel Lamé •
André Gill •
Seaska egutegia:
Amane, Andion, Estibalitz/Estitxu, Lanaitz eta Langilena.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
1909–Donostian bandera gorria jarri zen lehen aldiz. Langile Elkarteen Federazioak bandera gorria ikusgai izan zuen Gipuzkoako hiriburuko bere egoitzan egun osoan zehar.
1966–ETAren komando batek, Xabier Zumalde "el cabra" militantea buru zuela, Bizkaiko Garai herria, armaz, ordu batzutarako kontrolpean hartu zuen.
2011–Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautesle zerrendak bertan behera utzi zituen.
Mundua
524–Sigismundo BurgundiakoakOrléansen exekutatu zuten 8 urteko erregetza eta gero, eta bere anaia Gundemaro II.a jarri zuten errege. Burgundiako armadaren lidertza hartuta, Frankoen lurraldea txikiago bilakatzen hasi zen.
1968– Nazioarteko uretan eraikitako plataforma artifizial bat errepublika independente aldarrikatu zuten Italiako kostan. 400 metro koadro zituen eta Arrosen Uharteko Errepublika Esperantista izena jarri zioten.
1941–Citizen Kane ("Kane Hiritarra") filma estreinatu zen, Orson Wellesek zuzendu eta ekoiztu, eta berak, Joseph Cotten, Dorothy Comingore, Everett Sloane, Ray Collins, George Coulouris, Agnes Moorehead, Paul Stewart, Ruth Warrick eta Erskine Sanford aktoreek antzeztu zutelarik.