madrildar kazetaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Victoria Prego de Oliver eta Tolivar (Madril, 1948ko azaroaren 11 - ibidem, 2024ko maiatzaren 1a) madrildar kazetaria izan zen. 2015eko azarotik 2019ko azarora arte Madrilgo Prentsa Elkarteko presidentea izan zen.[1]
Victoria Prego | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||
2015eko azaroaren 20a - 2019ko azaroaren 20a ← Carmen del Riego
2005 - 2015 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | María Victoria Prego de Oliver y Tolívar | ||||
Jaiotza | Madril, 1948ko azaroaren 11 | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Heriotza | Madril, 2024ko maiatzaren 1a (75 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||||
Familia | |||||
Aita | Adolfo Prego | ||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Escola del CIC (en) kazetaritzan lizentziatura bachelors degree in political science (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | telebista aurkezlea, kazetaria, idazlea, zutabegilea, dokumentalgilea, Esataria, Irrati-telebista solaskidea eta film-zuzendaria | ||||
Enplegatzailea(k) | El Alcázar Vocento Interviú Hachette Filipacchi Médias (en) Q57577568 EFE agentzia Informaciones Radiotelevisión Española (1974 - 1994) Radio Televisión de Andalucía (en) (1993 - 1994) Radio Televisión Madrid (en) (1993 - 1994) Atresmedia (1994 - 2003) Unidad Editorial (en) (2000 - 2015) Radiotelevisión Española (2004 - 2018) Radio Televisión Madrid (en) (2006 - 2011) Ábside Media (2009 - 2018) Radio Televisión Madrid (en) (2018 - 2022) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Asociación de la Prensa de Madrid Espainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia | ||||
Izengoitia(k) | Toya Prego | ||||
Adolfo Prego de Oliver (1913-2000) kazetari eta antzerkigilearen alaba da, eta Adolfo Prego, Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuaren arreba. Erroak Galiziako Ourense probintzian ditu. Zientzia Politikoak eta Kazetaritza ikasi zituen. El Alcázar, Información eta EFE agentzian lan batzuk egin ondoren, 1974an Televisión Españolan hasi zen lanean.
1974an Televisión Españolan sartu zen. eta informazio-zerbitzuen nazioarteko arloan jardun zuen.[2] Hurrengo urteetan, La 2ko albistegian egiten zuen lan (orduan UHF kanala deitzen zitzaion), Redacción Noche izeneko albistegian. 1976an Nazioarteko Ataleko buru izendatu zuten, eta geroago bi urte eman zituen Londresen TVEko korrespontsal lanetan.
Espainiara itzulita, 1981etik 1982ra bitartean, Joaquín Arozamenarekin batera Al cierre izeneko telediarioaren hirugarren edizioa aurkezteko agindu ziotenean, ezaguna egin zen. Biek forma eman zioten garai hartan albistegien ikuskera berritzaileari, albisteak transmititzeko estilo hurbilago bat eta iritzi politikoari eskainitako denbora gehiago konbinatuz.
1982tik 1987ra Miguel Ángel Gozalok zuzentzen zuen El Arte de vivir kultura-saioa aurkeztu zuen. Aldi berean, 1983an Españoles saioa estreinatu zuen, eta Espainiako bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko pertsonaia garrantzitsuak elkarrizketatzeko aukera izan zuen.[3] Garai horretan, Interviú aldizkariarekin ere elkarlanean hasi zen.
Geroago, 1986ra arte, irratiko kazetaritza-esperientzia sakondu zuen, eta eguneroko albistegia aurkeztu zuen Espainiako Irrati Nazionalean, baita El Reloj azterketa politikorako saioa ere. 1987an TVEn Debate saioa gidatu zuen.
Une horretan hasi zen Televisión Españolarentzat bere karrerako lan garrantzitsuenetako bat prestatzen: Espainiako historia hurbilari buruzko dokumental-serie bat, La Transición izenekoa, 1995era arte estreinatu ez zena. Lan horrekin jaso zituen hainbat sari: “Los 16 del Año” (1995), Urrezko Antena bat (1996), Víctor de la Serna (1995) edo “Emakume Progresista 1995”.[4]
1994an Telemadriderako eta Canal Sur-erako Un momento por favor eztabaida-saioa zuzendu eta aurkeztu zuen.[5]
Urtebete geroago, Antena 3ekin kolaboratu zuen. Hainbat dokumental egin zituen Francoren heriotzaren hogeigarren urteurrenean eta Juan Carlos I.aren tronurako igoeran. Kate berean, 2000. urtetik 2003. urtera, analista politiko eta solaskide lanetan parte hartu zuen El primer café eguneroko albistegian Isabel San Sebastiánekin eta gero Carmen Gurruchagarekin.
2000z geroztik, El Mundo egunkariko arlo politikoko zuzendariordea izan zen, eta bertan zutabe bat idazten zuen egunero. 2005ean, Pedro J. Ramírez zuzendariaren alboko izendatu zuten,[6] 2015eko ekainean utzi zuen postua. 2015-2016 bitartean, elmundo.es-ekin harremanean jarraitu zuen. Aldian-aldian bere azterketa politikoko artikuluak argitaratzen zituen.
2005. urteaz geroztik, Televisión Españolako Los desayunos de TVE, 2006az geroztik Madrid opina (2011 arte) eta Alto y Claro Telemadrideko saioan parte hartu zuen, eta 2009az geroztik La vuelta al mundo, Veo7rena.
2001 eta 2002 bitartean Onda Cero irratian lan egin zuen La brújulan, eta gero COPEn. Gainera, 2005eko martxotik 2007ko urtarrilera, blog politiko bat izan zuen elmundo.es-en.
El Independiente egunkari digitalaren zuzendariaren albokoa da.[6]
Telebistako Zientzia eta Arteen Akademiako lehen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen.[4]
Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere bizitza profesionalean:
Urtea | Saria | Kategoria |
---|---|---|
2018 | Telebista Sari Nazionala | |
2017 | Kazetaritza Ibilbidearen II Santiago Castelo Saria 2017 | |
2016 | Luca de Tena Saria | |
2012 | Expopress Ohorezko Saria | Bere ibilbide profesionalaren 40. urteurrenean. |
1999 | Emakumeenganako Indarkeriarik Gabeko Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren saria | |
1996 | Urrezko Antena | Apartekoa |
1995 | Victor de la Serna saria | La Transition lanagatik, Kazetaritza Lan Onena |
1981 | Urrezko TP | Aurkezle onena, Al cierre lanagatik |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.