Arrigorriaga
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrigorriaga Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarra eskualdean dagoena. Itsasoaren mailatik 60 metro gorago dago, eta 2016. urtean 12.029 biztanle zituen.
Arrigorriaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Arrigorriagako Argala plaza. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Nerbioi ibarra | ||||||||||
Izen ofiziala | Arrigorriaga | ||||||||||
Alkatea | Maite Ibarra Goti (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48480 | ||||||||||
INE kodea | 48011 | ||||||||||
Herritarra | arrigorriagar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°12′28″N 2°53′10″W | ||||||||||
Azalera | 16,36 km² | ||||||||||
Garaiera | 59 metro | ||||||||||
Distantzia | 9,5 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 11.954 (2023) 0 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 7,31 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 7,46 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,45 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 31,04 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,7 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,55 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,41 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 30,51 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 13.94 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | www.arrigorriaga.eus |
Izenaren jatorria ez dago argi, baina historialari batzuen ustez IX. mendeko Padurako guduan egon liteke. Bataila hartan isuritako odolak gaur egun Arrigorriaga ezartzen den lurra gorriz tindatu omen zuelako. Beste batzuek, aldiz, Ollargan auzoan izan ziren burdin meatzeei loturiko izena izan daitekeela irizten diote. Hirugarren teoria batek, berriz, dio "gorri" berba ez dagokiola koloreari, baizik eta landaretzarik gabeko lur edo haitz eremuei (Aizkorri toponimoaren kasuan bezala).
Arrigorriaga Bilboaldean dagoen herria da, Nerbioi ibaiaren joanean erdiko tartearen ertzetan zabaltzen den inguruan. 16,36 km2ko hedadura dauka. Kokatuta dagoen eremua ez da laua, muino txikikoa baino, eta itsasoaren maila baino 60 m. altuago dago. Erliebe honen punturik garaienak, ibaiaren alde bietan, Pagasarriren hegoaldeko maldako Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.) mendiak dira, eta eskuineko ertzean, Artanda mendia (547 m.). Orografía honen eraginez, Nerbioi ibaia mehagune batean txokotuta dago Arrigorriagatik pasatzean, eta, beraz, lur-arlo estu eta lau bana baino ez dauka ertz bietan.
Nerbioi ibaiak baturiko urak errekatxoetatik datozkio, batez ere Bentakoerreka eta Kubotik.
Arrigorriaga Bilboaldeko eskualdean dago, itsasoaren mailatik 60 metrora dagoen eremu konkordun batean kokaturik. Ibaiaren alde bietako lur malkartsuetan honako menditxo hauek nabarmentzen dira:Pastorekorta (585 m.) eta Arboliko (415 m.), ezkerraldean, eta Artanda (547 m.), eskuinaldean.
Pagasarriko mendigunean dagoen 7 km-ko ibilbidean 60 leize inguru dira.
Kokapenari zor dio herri industrial honek duen garrantzia. Izan ere, Bizkaiko hiriburutik 9 kilometrora baino ez dago eta Bilbo eta Gasteiz eta Gaztelako meseta lotzen dituzten komunikazio-biderik nagusiak bertatik igarotzen dira.
Kokapen geografikoak, orobat, biztanle-kopuruaren gorakadan ere argi eta garbi eragin du; egun, Arrigorriaga 12.000 biztanle izatera heldu da. Kokapen geografikoa dela eta, Bilbotik gertu, Arrigorriaga "lo-leku herria" bihurtu da.
Iparraldean, Bilbo eta Basauri udalerriekin; hegoaldean, Ugao-Miraballes eta Zeberiorekin; Ekialdean Zaratamorekin; eta Mendebaldean Arrankudiaga eta Alonsotegirekin.
Arriagorriagako mugak oso irregularrak dira. Horren arrazoietako bat da urteetan zehar hainbatetan toki bera inguruko zenbait udalerrirena izan dela, berarekiko izan dituzten eskubideengatik, eta gero toki hori banatu izan den moduarengatik.
Gune nagusiari Arrigorriaga deritzo, eta horrelaxe deitu zaio udalerri osoari. Aipaturiko gune nagusi honi, orain dela gutxira arte, Argia deitu izan zaio. Bertan dago udaletxea eta udalerriko biztanleria gehiena. Bestalde, erdigune horretatik banandurik hainbat auzo daude, Bilboko La Peña auzoaren ondoan Santa Isabel, Olatxu eta Ollargan auzoak. Basauritik gertu, berriz, Agirre, Martiartu, Larrasko eta Izartza auzoak.
Arrigorriaga gertaera askoren lekuko den herria da. 870-888 urteen inguruan Padurako gudua gertatu zen, gudu horren ondorioz Bizkaiko Jaurerria sortu zen. Alde batean Bizkaia menderatu nahi zuten Leongo Erresumako tropak zeuden, eta bestean Jaun Zuriak gidatutako bizkaitarren artekoa. Bizkaitarrek leondarrak garai zituzten borroka odoltsuan. Guduaren bilakaeran kondaira eta historia nahasten dira, Erdi Aroko gertaerak izanik konprobatzea zaila delako eta iturriak ere ez direlako fidagarriak. Asturiasko Erresumaren kronikek ez dute gudua aipatu eta Alfontso II.a Asturiaskoak baskoien matxinada mendean hartu zuela baino ez dute esaten.
Erdi Aroan elizatea izendatu zuten eta Gernikako Juntetan 39. aulkia lortu zuen. Orduan pisu handia zuen elizatea hark, inguruan dituen Arrankudiaga, Basauri, Zaratamo, eta Alonsotegiren mugak batuta zeudelarik.
Kalistaldietako borroken lekuko ere izan ziren lur hauek. Foruak kendu eta gero, Arrigorriagatik desanexionatu egin ziren egun udalerri bereziak diren Arrankudiaga, Basauri, Zaratamo, eta Alonsotegi horiek.
Arrigorriagak 12.000 biztanle pasatxo dauzka. Euretarik 3.000 inguru Bilbo ondoko auzo bananduetan bizi dira. Historian zehar biztanleria etengabe hazi da, industrializazioak Bizkaitik eragindako migrazioek bultzatuta.
Gaur egun herria Bilbo Handian gehien hazten den udalerrietako bat da, izan ere, etxebizitza ugari eraikitzen dira urtero, beste udalerrietako etxebizitzak baino merkeagoak. Horrek, inguruko udalerrietatik hainbat pertsona erakarri ditu Arrigorriagara, bereziki ondoko Basauritik.
XX. mendean Arrigorriagako biztanleriak eten barik egin du gora, nahiz eta batzuetan geldoago joan. Astiro hazi zen aldikada baten ondoren (1940-45), 1950eko hamarkadan gorakada handia izan zuen, 4.646 biztanletik 8.142 biztanlera igaro baitzen; hau da, biztanleria %80 hazi zen. Gorakada horrek etorkin ugari eta biztanleria gaztea ekarri zuen.
Hazkundean alderdi bi azpimarratu beharko lirateke: Bizkaiko industrialdearen inguruan egotea eta komunikabide-sare egokiaren ondoan izatea.
Euskarari dagokionez, egoera inguruko beste udalerrien antzekoa da: euskaldunak biztanleria osoaren %26,31 (2.854) dira, erdi-euskaldunak %24,28 (2.634) eta erdaldunak %49,41 (5.361), Eusko Jaurlaritzak 2001eko erroldan harturiko datuekin eginiko ikerketa demolinguistikoaren arabera.
Arrigorriagako biztanleria |
---|
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Maite Ibarra Goti (EH Bildu) da Arrigorriagako alkate berria. Ibarrak alkatetza lortu zuen bere taldearen eta Arrigorriaga Gararen baiezko botoei esker, boto gehien lortutako zerrenda izateagatik.
Arrigorriagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019 |
2015 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 17 |
5 / 17 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 6 / 17 |
7 / 17 |
|||
Arrigorriaga Gara (AG) | 2 / 17 |
3 / 17 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 17 |
2 / 17 |
|||
NOA (NOA) | 1 / 17 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Alberto Ruiz de Azúa Paganos | 1979 | 1980 | Herri Batasuna |
Patxi Otxoa Peña | 1980 | 1994 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Maria José Albizua Manrique | 1994 | 1998 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Alberto Ruiz de Azúa Solozábal | 1998 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Asier Albizua Manrique | 2011 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Maite Ibarra Goti | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzoan dagoen Nerbio Ibarrekoa[4][5] hain zuzen. Arrigorriagako bertso-eskola ere aipatzekoa da.
Badira hainbat musika talde herrian, esate baterako Bidebat (metal taldea) eta Fetitxe (rock taldea).
Sorrera IX. mendean duela uste da, nahiz eta jatorrizko eraikuntzatik ez den ezer mantentzen. 106 oineko luzera eta 42ko altuera du eta egurrezko ganga batengatik estalia dago. Aldare nagusiko irudia kalitate handikoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.