Abrisketako San Pedro ermita

From Wikipedia, the free encyclopedia

Abrisketako San Pedro ermitamap

Abrisketako San Pedro izeneko ermita Arrigorriagan dago, Abrisketa auzoan. Bertan ekainaren 29aren hurrengo igandean San Pedroren omenezko erromeria ospatzen dute. Ikerketa batzuen arabera, Bizkaiko eliza kristau zaharrenetako bat izango litzateke, agian VII. mendeko elementuekin[1].

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Abrisketako San Pedro
Thumb
Abrisketako San Pedro baselizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArrigorriaga
Koordenatuak43°12′38″N 2°54′34″W
Thumb
Historia eta erabilera
Eraikuntza XI. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
    Itxi

    1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

    Deskribapena

    Angelu zuzeneko nabe bakar bat eta bera ere errektangularra den abside bat dituen ermita, nabearenak baino neurri txikiagoak dituena. Hormak, agerian dagoen harearrizkoak dira. Nabea, egurrezko astazaldierrenkada batez estalirik dago, sabaizunik gabe, absidea ordea, altuera gutxiagokoa, kainoierdiko gangakoa da. Hormetatik inpostarik gabe ateratzen da. Kanpoko aldean, nahiz eta nabearen eta absidearen altuera desberdina izan, teilatu bakar batez erabaki da estalketa, horengatik, abside horren eremura heltzean, zolatak aske gelditzen dira ertzetako bi zutaberi eutsiz. Teilatu hiru isuraldekoa da. Bi bao badaude elizan: sarrerakoa eta eta beste bat argitarakoa absidean.

    Sarrera (Mendebalderantz ematen du), Erradio gisako zazpi dobelekin, puntu erdiko arkibolta batean zehar irekitzen da, bederatzi piezatako txanbrana batez lotutakoa. Biak, harribakarreko janben gainean daude eta horietan, erromanikoaren bereizgarri diren gaiekin moldatutako inpostak ageri dira. Presbiterioaren ardatzarekiko eserdiraturik dagoen pieza monolitiko bat da absidearen baoa. Angelu zuzeneko pieza, bertikalki jarria eta kalitate onez bileteatutako inposte erromanikoaz koroatua. Azalera guztia dekoraturik dago. Jatorrizko baoa handitu egin zen, leihoaren erdialdeko herena, bere altuera osoan, biselean ebaki zen baina bere egoera kontzentrikoaren itxura, gutxi gorabehera, osa daiteke.

    Bisigotikoak deitutako bi gurutze, kortinatxoan edo puntu erdian koroatuak daude beheko aldean. Leiho hori, eraikin erromanikoa baino lehenagoko zerbaita, beraz, prerromanikoa, baliteke XI. mendea baino lehenagokoa izatea. Azaldutako bao horietaz gain, beste batzuen errestoak ikusten dira elizaren gorputzean, harri landuak ere bai, oso kaltetuak, giza itxurazkoak, irakurketa moralizatzailea izan dezaketenak.

    Ikus, gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Loading related searches...

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.