From Wikipedia, the free encyclopedia
Berta Arocena de Martínez Márquez (Habana, 1901eko maiatzaren 1a – 1956) Kubako kazetaria, sufragista eta aktibista feminista izan zen, 1920ko eta 1930eko hamarkadetako Kubako abangoardiari atxikia.[1]
Berta Arocena de Martínez Márquez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1899 |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | 1956 (56/57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, sufragettea eta sufragista |
Habanan jaio zen, eta txikitatik hasi zen idazten; bere lanaren zati bat aldizkari eta egunkarietan sakabanatuta dago. Guillermo Martínez Márquez kazetariarekin ezkondu zen 1926an, eta harekin bi seme-alaba izan zituen: Berta 1934an eta Guillermo 1941ean.
Renée Méndez Capoterekin batera, Lyceumaren sortzaileetariko bat izan zen 1928ko abenduaren 1ean, bere garaiko erakunde feminista intelektual eta kultural handienetako bat, han presidente kargua izan zuen. Haiekin elkartu ziren Carmen Castellanos, Matilde Martínez Márquez, Carmelina Guanche, Alicia Santamaría, Ofelia Tomé, Dulce Marta Castellanos, Lilliam Mederos, Rebeca Gutiérrez, Sarah Méndez Capote, Mary Caballero, María Josefa Vidaurreta eta María Teresa Moré.
Gainera, Kubako Emakumeen Klubaren eta Emakumeen Batasun Nazionalaren fundazioan parte hartu zuen, beste idazle batzuekin batera, hala nola; Ofelia Rodríguez Acosta, Lesbia Soravilla, Julieta Carreta eta Tete Casusorekin
Hainbat egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen: Social, Elllas, Nosotras, El Mundo, Graphos, eta Bohemian. Azpimagarria kubatar idazle zein atzerrikoei eskainitako artikuluak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.