Yasmina Reza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yasmina Reza (Nantes, Frantzia, 1959ko maiatzaren 1a) frantziar idazlea, aktorea, nobelagile eta antzerkigilea da.[1]
Yasmina Reza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1959ko maiatzaren 1a (65 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paris-Nanterre Unibertsitatea Sorbonne Parisko Unibertsitatea L'École Internationale de Théâtre Jacques Lecoq (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Irakaslea(k) | Jacques Lecoq |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, hizkuntzalaria, itzultzailea, antzerkigilea, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | antzezlana |
![]() ![]() |
2000. urtean, Frantziako Akademiako Antzerki Sari Nagusia jaso zuen, egilearen ibilbide dramatiko osoa aitortuz.
Biografia
Yasminaren gurasoak judu jatorrikoak ziren; bere aita, erdi errusiar iraniarra ; bere ama, hungariarra .
Rezak Soziologia eta Antzerkia ikasi zituen Nanterreko Unibertsitatean. [2] Frantsesez gain, ingelesa eta alemana hitz egiten ditu. Aktore gisa hasi zen Molière edo Marivaux antzezlan klasiko berrietan edo roletan. 1987an Molière saria jaso zuen Conversations après un enterrement (Hileta ondorengo elkarrizketak) sorkuntza lanagatik
Horren ondoren, Franz Kafkaren Metamorfosia itzuli zuen Roman Polanski-rentzat, Horrek itzulpen onenaren Molière sarirako izendapena ekarri zion. Bere bigarren lanak, La Traversée de l’hiver (Neguko zeharkaldia), Molière saria irabazi zuen. Bere hirugarren antzezlanak, L’Homme du Hasard (Zorizko gizona), arrakasta handia izan zuen hainbat herrialdetan. Art ( Artea ) lanak ere irabazi zuen Molière Saria [3]eta beste herrialde batzuetan arrakasta handia izan zuen.[4]
Hamarkada bat geroago, beste lan arrakastatsu batekin itzuli zen, Le dieu du carnage (2007), gaztelaniaz Un dios salvaje bezala ezaguna; Polanskik zinemarako egokitu zuen 2011n, aktore bikainekin: Jodie Foster, Kate Winslet, John C. Reilly eta Christoph Waltz-ekin
Lanak
Eleberriak
- Hommes qui ne savent pas être aimés, Albin Michel, 2009 (Originellement : Adam Haberberg, Albin Michel, 2003)
- Heureux les heureux, Flammarion, 2013[5]
- Babylone, Flammarion, 2016 – Prix Renaudot
Antzerkia
- Conversations après un enterrement, 1987
- La Traversée de l'hiver, 1990
- « Art », 1994 [6][7]
- L'Homme du hasard, 1995
- Trois versions de la vie, 2001
- Une pièce espagnole, 2004
- Le Dieu du carnage, 2006
- Comment vous racontez la partie, 2011
- Bella Figura, 2015 [8]
- Anne-Marie la Beauté, janvier 2020, Flammarion, 96 p. mise en scène au Petit Théâtre, Théâtre de la Colline par Yasmina Reza, en mars 2020
Narrazioak eta saikerak
- Hammerklavier, 1997 – Prix de la nouvelle de l'Académie Française
- Une désolation, 1999
- Nulle part, 2005
- Dans la luge d'Arthur Schopenhauer, 2005 (ISBN 2253121177)
- L'Aube le Soir ou la Nuit, 2007 (ISBN 2081209160)
Gidoiak
- À demain de Didier Martiny, 1983
- Le Pique-nique de Lulu Kreutz de Didier Martiny, 2000
- Chicas de Yasmina Reza, 2010
- Carnage de Roman Polanski, 2011
Zuzendaritza
- Chicas, 2010
Sariak
- Zinematografiko Idazleen Zirkuluaren Dominak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.