Beterri-Buruntza, Buruntzaldea edo Beterri izenez ere ezaguna dena, Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen den eskualdea da, Oria eta Urumea ibaien behe-ibilguen artean hedatzen da, Buruntza mendiaren (441 m) magalean. Donostialdearen azpieskualdeetako bat da Oiartzualdearekin batera.
Beterri-Buruntza Buruntzaldea Beterri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerriak | Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil |
Herri handiena | Hernani |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′40″N 2°00′14″W |
Azalera | 132,93 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Eskualdearen erakunde publiko nagusia Beterri-Buruntza mankomunitatea da. Garapen ekonomiko, estrategiko eta sozialera bideratua, 2022. urtean sortu zuten eskualdeko sei udalek. Honen aurrekaria da 2006. urtean euskararen normalizazioaren arloan lankidetzan aritzeko sortutako elkartea.
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek osatzen dute.[1]
Eskualde honen antolamendua berria eta eztabaidagarria izan daiteke. Alde batetik, eskualdeak berak ez duelako unitate bakarra osatzeko erdigunerik, hau da, eskualdearen barnean eremu ezberdinak daude. Esate baterako, Usurbil eta Lasarte-Oriaren artean dagoen Zubietako lurra, eremu hori Donostialdearena baita. Hori dela eta, Zubietan eta haren ingurua antolatzeko lege eta arauak eztabaidagarriak izan daitezke muga baten erruz. Beraz, Gipuzkoako gainerako eskualdeek duten erreferentziazko hiri edo herria ez daukanez eskualde honek, zaila da eskualdearen antolamendu, historia zein dinamikari logika bakarra ematea eta ardatz bakar batean gorpuztea.
Izena
Azken urteotan, eskualdearen izenaren inguruan dagoen desadostasuna gainditze aldera, Beterri-Buruntza ezarri da, Euskaltzaindiak ontzat ematen duen Beterri eta azken hamarkadetan usuki erabilitako Buruntzaldea batuta.
Buruntzaldeak udalerri hauen erdigunean dagoen Buruntza mendiari (441 m) egiten dio erreferentzia, baina askotan eta historikoki Beterri ere deitu izan zaio. Alta, Beterri Gipuzkoako esparru geografiko-historiko baten izena da. Alde batetik historikoki Tolosaldeko eskualdea orokorrean izendatzeko erabili izan da, hegoaldeko Goierriren osagarri moduan.
Mapa
Biztanleria
Orokorra
Beterri-Buruntzaren sorrera ofiziala 2022an gauzatu zen, nahiz eta haren aurretik hainbat mugimendu eginak zeuden, hala nola, eskualdeko lankidetza protokoloa eta eskualdea osatzen duten sei herrien arteko hitzarmena[2]. Beterri-Buruntzak 75.000 biztanle ditu, Gipuzkoa osoko biztanleriaren% 9,7. Horietatik% 75 Hernani, Andoain eta Lasarte-Oriak hartzen dute eta Urnieta, Usurbil eta Astigarragak hartzen dute gainontzekoa, tamaina antzekoa duten hiru udalerri. Herri bakoitzeko biztanleriari erreparatuz 20.000 biztanle baino gehiago ditun herri bakarra Hernani da. Gehituz, 10.000 biztanletik gorako herriak bi direla; Lasarte-Oria eta Andoain. Astigarragak 7.000tik gora ditu. Aldiz, Usurbil eta Urnietak, ez dituzte 6.500 biztanle baino gehiago. Beterri-Buruntzak 564 biztanle dauzka km²-ko.
Km²-ei erreparatuz, udalerririk handiena Hernani da, ia 40 Km² dituena, eta txikiena, berriz, Lasarte-Oria 6Km² baino apur bat gehiagorekin. Honek esan nahi duena zera da, Lasarte-Oriako Km²-ko biztanleria kopurua besteak baino dezentez altuagoa dela.
# | Udalerria | Biztanleria | % | Eremua (km²) |
---|---|---|---|---|
1 | Andoain | 14.783 | 20,77 | 27,17 |
2 | Astigarraga | 7.536 | 8,48 | 11,89 |
3 | Hernani | 20.647 | 27,79 | 39,82 |
4 | Lasarte-Oria | 19.504 | 25,75 | 6,01 |
5 | Urnieta | 6.180 | 8,54 | 22,4 |
6 | Usurbil | 6.350 | 8,66 | 25,64 |
Buruntzaldea | 75.000 | 100 | 132,93 |
Etorkinak herri bakoitzean
Etorkinen gaiak Beterri-Burruntzako herrietan pisu historikoa izan duen gaia da, horregatik, gaur egun ere horren ondorioa nabaria da. Euskal Herriak izandako industrializazio garaiko gorakadak eskualde honetan ere izan ziren. Espainiako, hau da, estatu barneko migrazioa erakarri zuen Beterri-Buruntzako industrializazioak. Hori dela eta, gaur egun, Inmigrazio tasari dagokionez, Beterri-Buruntzako herri bakoitzeko 2023ko inmigrazio tasaren bataz bestekoa, %10,4koa da. Etorkin gehienak herri handienetan kokatzen dira, industriagune handiagoa duten herrietan, hain zuzen ere.[3]
Udalerria | % | Kopurua |
---|---|---|
Lasarte-Oria | 13,1 | 2555 |
Hernani | 12,4 | 2560 |
Andoain | 9,8 | 1448 |
Urnieta | 9,7 | 599 |
Astigarraga | 9 | 678 |
Usurbil | 8,5 | 540 |
Batezbestekoa | 10,4 | 7454 |
Politika[4]
Udalerria | Akatea | Partidu politikoa | Irabazlearen bozkak[4] |
---|---|---|---|
Andoain | Andoni Alvarez Lete | EH Bildu | 2.892 |
Astigarrana | Xabier Urdangarin Lasa | EH Bildu | 1.703 |
Hernani | Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | EH Bildu | 4.265 |
Lasarte-Oria | Agustin Valdivia Calvo | PSE-EE | 3.370 |
Urnieta | Jorge Segurado Iriondo | EAJ | 1.057 |
Usurbil | Agurtzane Solabarrieta Mesa | EH Bildu | 1.771 |
Geografia
Beterri-Buruntza forma irregularreko eskualdea da, Oria ibaiak espazioa duena. Beste alde batetik, Urumea ibaia ere badago, ibaiak erditik zeharkatzen du eskualdea, konkretuki Hernanitik eta Astigarragatik.
Jende dentsitatea sakabanatua dago. Eskualdearen zentroa ez dago herri bakar batean, Lasarte-Oria eta Hernaniren artean, baizik.
Mugakideak
Klima
Klima ozeanikoa da bertan. Batezbesteko, urteko euri kopurua 1.500 mm eta 2.200 mm artean dago; udazkena da euritsuena, uda, berriz, idorrena. Halako eremu txikiko eskualdean gorabehera handiak izaten dira urteko prezipitazioetan, bistan denez, itsasaldeko haizeari eragozpena jarriko dion erlieberik ez dago eta maiz itsasoko lainoa mendi hegal horietara bildu eta euria ekartzen du bertara.
Hidrografia
Oria ibaia Gipuzkoako ibairik luzeena (66 km), ugariena (26,3-m³ segundoko) eta arro zabalenekoa (871 km²)da[5]. Eskualde honetan, Andoain, Urnieta, Donostia eta Usurbil zeharkatzen ditu, eta Leizaran eta Abaloz erreken ura jasotzen du. Badirudi Oria ibaiak hartzen duen joera ikusita Donostian itsasoratu beharko lukeela, baina Zubietan 90 °C-ko bira egin, eta bihurgune zabaletan barna, eskualde honetatik irten eta Orion itsasoratzen da.
Garrantzi handia duen beste ibaia Urumea[6] ibaia da. Leitzako portuan (Nafarroa) jaiotzen da, Euskal Herriko toki euritsuenetako batean, eta haran estu eta sakon batetik jaisten da Goizuetaraino. Añarbe hartzen du, Artikutzatik aurrera malda azkarrean doa eta Pagoaga eta Pikoaga herriak zeharkatzen ditu Hernanira iritsi arte, ondoren Astigarragatik igarotzen da Donostiara iritsi eta bertan itsasoratzen da. Ibaiak presentzi handia du eskualdean, historia eta ibilbide luze eta oparoa eduki duelako.
Mendiak
Beterri-Buruntza eskualdeari Buruntza (441m) mendiak jarri dio izena. Buruntza, eskualdearen zentroan ez dagoen arren, eskualdean zentralitatea hartzen duen mendia delako.[7] Lasartek, Andoainek eta Urnietak osatzen duten triangeluaren artean kokatua.[8] Hiru herrietatik igo daiteke eta Oria eta Urumea ibaien haranen artean dago eta bi ermita ditu.[9] Andoain (hegoaldera), Lasarte-Oria (iparraldera) eta Urnieta (ekialdera) herrien artean dago. Ikusgarriak dira mendiaren ekialdeko magalean dauden harrobiak.[10] Gertuko gailur nabarmenak Andatza (mendebaldera) eta Adarra (ekialdera) dira. Andatza (562m) mendi horren gailurra Usurbilen dago, baina Zubietan, Zizurkilen eta Aian ditu lurrak. Neolitoko tumuluak eta menhirak ditu. [11] Inguru guztia basoz inguratuta dago, gehienbat pinuz . Gailurrean, gurutze handi bat, mendi-aterpea eta txangozaleentzat mahaiak eta beste azpiegitura zenbait daude. Maiatzeko lehen igandean Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolaturiko erromeria ospatzen da. [12] Adarra (819m) Urnieta udalerrikoa izanik, Donostialdea eskualdeko talaia naturala da eta inguruko herrietatik ikus daitekeen bere adar formako gailurra. [13] Santa Barbara (856m) Herri-gunetik gertu dagoen mendi bat da, mendi-bira txiki bat egiteko ingurune bikaina eskaintzen du. Mendi honetan Urumea ibarraren bistak ikusiz. Horrez gain, puntan duen ermita Santa Barbarako ermita gotorlekua baino zaharragoa da. 1625ean jada hari buruzko lehen berriak azaltzen dira. Meza emateko ez ezik, herritarrei ekaitza edo trumoia zetorrela jakinarazteko ere erabili izan zen. [14]
Historia
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Historiaurrea
2004. urtearen amaieran, Irigaineko (Usurbil) gailurrean erromatar garaiko aztarnategi baten aurkikuntza egin zen. Bertan, garaiko zeramika, metala, litikoak, hezurrak, buztin urtua, eta ikatz zatiak aurkitu dira. Oria ibaiaren beheko arroaren miaketaren proiekturako hainbat behaketa ariketa egitean gertatu zen aurkikuntza.[15] Proiektuak Oria ibaiak eta Zarate mendiak mugatutako eremu bat hartzen du eta eta Garate, Andatza eta Belkoain mendiak osatzen dute. Barnebiltzen dituen udalerriak Donostia, Usurbil, Zizurkil, Aduna, Aia eta Andoain dira.
Usurbil herria XIV. mendean sortu bazen ere, Usurbilgo lurretako giza aztarna zaharrenak Andatzako estazio megalitikoan[16] kokatzen dira. Guztira hamaika trikuharrik eta zista batek osatzen dute megalito multzo hori, guztiak Neolito nahiz Brontze Arokoak. Zehatzago, Usurbilgo lurretan dauden aztarnak Andatza I eta Andatza II trikuharriak eta Andatza III zista dira.
Urnietan duela 8.000 urteko giza arrastoak aurkitu dira, Marizulo koban. Hainbat arotako lau maila ikertu dira: Kalkolitoko lehen maila bat, Neolitoko bigarren bat eta Mesolitoko bi maila. Aztarnak K. a. 6.500 urtetik 3.355 urtera artekoak dira.
Antzinaroa
Antzinaroan bi leinu euskaldun nagusi zeuden Gipuzkoako Beterrian: barduliarrak, erdi aldean eta mendebaldean, eta baskoiak, ekialdeko muturrean (Oiartzualdea eta Bidasoaldea). Banaketa honek zerikusi zuzena bide du euskalkien banaketarekin.
Goiburuko (Andoain) San Esteban aztarnategi arkeologikoaren aurkikuntza 2000. urtean egin zen, Oria eta Urumea ibaien haranetan behaketak egin zireneko II. miaketa arkeologikoaren kanpainaren barruan[17]. Aztarnategi honen interesa bi alderditan datza. Lehenengoa da erromatarren garaiko lehen aztarnategia izan zela Bigarrena Burdin Aroko kokaleku baten aurkikuntza da.
Antzinaroko aztarnak ugariak dira Buruntzan[18] (Burdin Aroko herrixka) eta Adarra inguruetan (megalitoak). Ondare megalitikoa ere badago Urnietan. Harrespilak daude (Leiako, Eteneta, Mulisko), bai eta trikuharriak ere (Aballarri, Pozontarri). Azken horrek hil ganbera du barruan, lauza bertikalez, lauzatutako lurzoruaz eta tumulu batez osatua. Brontze Aroan eta Burdin Aroan eraikitakoak dira.
Burdin Aroko garaiko herrixka gotortua txikia da (ez da hektarea batera iristen) eta 441 metroko garaieran kokatua dago, babeserako moldaturiko haitz batean, iparralderantz malda handiarekin. Hegoaldetik 200 metro inguruko harresia[19] dago. Herrixkaren kokapena Buruntza mendiak eskaintzen duen ikuspegi zabalagatik eta babeserako aukerengatik aukeratu zela uste da.
Erdi aroa
Erdi Aroari dagokionez, Beterri-Buruntzako lehen herria Urnieta izan zen. 1150. eta 1160. urteen artean Antso VI.a Nafarroakoak Donostiari forua eman zionean, Urnieta Donostiari lotuta egon zen.
Hurrengoa Andoain izan zen, 1345ean eman zion Gaztelako erregeak herri izaera Andoaini. Ahaide nagusien arteko gerran, oinaztarrek herria erre zuten. 1397. urtean, Getariako Batzar Nagusietan, Urnietak bazuen ordezkari bat han. Bi urte geroago ere, 1399an, Urnieta izena ageri da Henrike III.a Gaztelakoak[20] emandako zerga salbuespenei buruzko zedula batean. Hurrengo mendeetan gaur egungo beste bat Hernanikoari, eta hirugarrena, Aiztondoko alkatetzakoari.
Usurbil izan zen XV. mendeko eskualdeko lehen herria, Hernanirekin[21] batera. Goi Erdi Aroan ere egungo Usurbil udalerriko lurraldeari buruzko erreferentziak daude. XII. mendetik Usurbilgo lurraldea Donostiaren barnean geratu zen, Antso VI. Nafarroako erregeak Hondarribitik Oriorainoko lurraldeak Donostiaren mende jarri zituenean. Herriaren izena 1371n Enrike II.a erregeak Belmonte de Usurbil izenaz hiribildu-titulua eman zionean agertzen da lehen aldiz. Hiribildua egungo Kalezarren kokatu zen. Baina, lehengo ohituraz nonbait, Herriko Batzarrak Elizalden egiten ziren, egun Kaleberri denaren muinean, Paris etxeko hariztian zehatzago.
Hernaniri buruz udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da. Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan nafar-frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere.
Azkenik, Lasarte Erdi Aroan sortu zen Donejakue bideen elkarguneko hirixka moduan. Hirixka hori gaur egungo hiriaren erdigunea da. Batzen ziren bideak Irun, Astigarraga[22] eta Hernanitik zetorren Frantziako bidea eta Urnietatik zetorren Nafarroako bidea ziren. Lasarten beste bide bat zegoen Andatza mendia igaro eta Azpeitira iristen zena. Hirixka hura San Pedro lehengo ermitaren inguruan biltzen zen, gaur egun, eliza denaren inguruan.
Aro modernoa
Hurrengo mendeetan gaur egungo Urnieta osatzen duten lurren egoera ez da argia: zati bat Donostiako jurisdikzioari loturik zegoen, beste bat Hernanikoari, eta hirugarrena, Aiztondoko alkatetzakoari. 1614. urtean hiru zatiek, elkarrekin ados jarri ondoren, beren jurisdikziotik bereiztea erabaki zuten, elkarrekin berezko hiri oso bat eratzeko. Filipe III.a Espainiakoak oniritzia eman zuen, baina bizilagun bakoitzeko 25 dukat ordaindu behar zutela ebatzi zuen. 1615eko uztailaren 12an erregeak zedula bat eman zuen, Urnietari salbuespen eta hiri jabetza eman ziezaion. Donostiak berari zegokion zatia itzultzeko eskatu zuen, baina Urnietak ez zuen amore eman, eta auzia 1659. urtean, artean, ez zegoen behin betiko erabakita.
Aro modernotik dagoen gainontzeko informazioa soilik Usurbilen ageri da. Usurbilen, XV, XVI eta XVII. mendeetan, udaletxearen eta saltegien kokapena zirela eta, hainbat auzi izan ziren Elizalde eta Aginaga auzoetako bizilagunekin. Azkenean zenbait akordio egin zituzten harresiez kanpoko eta barneko bizilagunek.
1577an Orreagak Iria eta Andatza mendiak Donostiako Juan López (Peres) Aguirre eta Alzegari, Felipe II.a Espainiakoaren baimenarekin, 12.500 dukateko enfiteusi-zentsuarekin saldu zizkion baina salerosketa ez zen gauzatu kontratuko baldintza batzuk ez betetzearen ondorioz. Saltzeko saiakeraren arrazoia Aginaga, Orio eta Usurbilgo herritarrekin izandako auziak izan daitezke. Aginagako Komunitateak enkante publikoan erosteko eskaera ere ez zen gauzatu.
1748. urtean epaiketa egin zen Andatza mendiaren behealdean dagoen Izao izeneko lursailaren aprobetxamenduaren inguruan. Lurrak Orreagako Monasterioaren jabetzakoak ziren eta Usurbilgo Kontzejuaren ardurapean zeuden baina 1518an Orioko maizterrek arrantzarako nasak jarri zituzten bertan eta Orreaga eta Usurbil kexa atera ziren behin eta berriz. Epaiketan erabaki zen Izaoko lurrak Oriori zegozkiola itsasoak ur handienetan hartzen duen pareraino, XVI. mendeaz geroztik horrela izan zelako. Orreagako Kolejiatak itsasbeheran itsasadarraren aldeko ihitokiaz baliatu zitekeen baina ez prioreak ez Oriok ezin zuten itsasoak ureztatzen zuen lekuan ezer aldatu. Monasterioa ez zegoen ados erabakiarekin eta urtetan Orioren aurka azaldu zen. 1751an auzia berriz hasi zen eta azkenean, 1808. urtean lurrak Orreaga eta Orioren artean banatu behar zirela erabaki zen.
Aro garaikidea
Aro garaikidean, konkretuki Lehen Karlistaldian, 1837ko irailaren 8an, Urnietak kalte handiak jasan zituen: udaletxea, eliza eta ia etxe guztiak erre ziren, bost etxe besterik ez zen libratu erretzetik.
Bigarren Karlistaldian, berriz, 1874. urtean, tropa karlistek Hernaniren aurkako borroka abiatu zutenean, Egurrola baserriaren alboan kokatutako bateria karlistek eta Santa Barbarako gazteluan zeuden liberalek elkarri tiro egin zioten.
1876ko otsailaren 20an lehen gorputzeko Cathalan jeneral liberalak, Sierra brigadaren buru zela, Andatza okupatu zuen. Cuadros jeneral liberala, Otal brigadarekin, Zarateko Bentara igo zen eta Moriones jeneral liberala aldiz, Suances eta Mariné brigadekin, Pagoetan kokatu zen, Iturriozko benta menderatuz. Hirugarren gorputz liberalaren erasoaren helburua Hernio mendia zen eta bidean Andatza eta Zarateko benta inguruan pasa zuten gaua.
1886an Euskal Jaiak antolatu ziren Urnietan, eta bertan antzeztu ziren lehen aldiz euskarazko zenbait antzezlan labur.
1930ean, Lasarte inguruan (Hernani eta Usurbil bitartean) Michelin izeneko pneumatiko fabrika eraiki zuten. Enpresa hura eskualdeko industria garrantzitsuena bilakatu zen, eta lasartear askori eman zien lana.
1936an, Espainiako Gerra Zibilarekin, Andoainerantz jo aurretik, Nafarroa Garaitik Gipuzkoara sartutako bi zutabe frankistek bat egin zuten Jose Iruretagoyena Solchaga koronelaren aginduetara: batetik, Lizarratik abiatu, uztailaren 20an Altsasu hartu, eta Oria bailaratik sartu ondoren, abuztuaren 10ean Tolosa hartu zuten Pablo Cayuela Ferreira teniente koronelaren tropak, eta bestetik, Berastegitik Tolosa inguratuz Leaburutik etorritako Latorre-renak. Bi helburu zituzten: Donostia estutu eta Oiartzungo sektoreko indarrekin bat egitea, eta Tolosa segurtatzea, jeltzaleek defentsa-lerro bat ezarria baitzuten Azpeitiko errepidea moztuz.
Bitartean, Andoaingo errepublikarrek defentsa prestatu zuten, eta gudariak Belabietarantz abiatu ziren Berastegitik eta Leitzaranetik zetozen kolpistei bidea moztu asmoz. Lehen borrokaldia abuztuaren 11an izan zen, eta hiru errekete eta Andoaingo Nicolas Agirre, Kaxtro, hil ziren. Tolosa erori ondoren, hurrengo egunean, Andoainerantz abiatu ziren frankistak eta errepublikarrak Buruntza - Santa Barbara - Oriamendi - Santiagomendi ilarara erretiratu ziren. Ilara horrek Astigarraga - Errenteriakoarekin bat egiten zuen, Donostia hegotik eta ekialdetik babestuz.
Andatzako mendilerroan Kandido Sasetak [23]sortutako defentsa-sistemak 1936ko abuztuaren 16tik irailaren 19ra, 34 egunez, geldiarazi zuen Jose Iruretagoyena Solchaga koronelaren tropa kolpisten aurrerapena. Belkoain mendian borroka gogorrak izan ziren eta abuztuaren 28ra arte eutsi zioten gudariek posizioari. Ondoren, Andatzara, Andazarratera eta Zarateaitzera atzera egin behar izan zuten. Zarateaitzen ezarri zuen Azpeitiako Komandantziak inguruko aginte-kuartela eta erreketeen erasoei aurre egin zien 1936ko abuztuaren 29tik irailaren 18ra.
1936ko irailaren 17an, José Iruretagoyena koronelak gidatutako tropa kolpistak heldu ziren Usurbilera, Mendizorrotz aldetik. Bezperan, aurrelari-talde bat ikusi zuten ikuskatze lanetan. Frankistak sartu eta lasterrera mitin bat egin zuten Usurbileko plazan eta bertan "laster pasako dugu orrazia Usurbilen" entzun omen zen. Egun gutxira hasi ziren atxiloketak eta fusilatzeak. Aurreko urteetan eguneroko zeregin politikoetan aritutako 5 herritar fusilatu zituzten:
Gerra Zibilaren ondoren, Michelin fabrika izan zen Lasarte-Oriak izan zuen hazkundearen eragile nagusia. Beste hainbat fabrika sortzea (Michelin, Hilaturis, Tejidos del Oria, ATC, Bianchi...) eta Donostiatik hurbil egotea lagungarri izan ziren horretan. 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, krisi ekonomikoaren ondorioz, biztanleriaren hazkundea eten egin zen.
Ekonomia
Industrialde garrantzitsua daukan eskualdea da, batez ere bigarren sektorean dauzka enpresa gehienak, naiz eta lehen eta hirugarren sektorean ere badituen enpresa zein ekonomia hazten laguntzen duten entitate garrantzitsuak, hala nola, baserriak eta sagardotegiak.
Sagardotegia ostalaritzaren eta jatetxeen sektorearen barruan kokatzen da. Sagardotegia, bereziki, sagardoaren ekoizpenean eta zerbitzuan espezializatzen da, baita kokatuta dagoen eskualdeko gastronomiako plater tipikoen eskaintzan ere, Euskal Herriaren kasu. Sagardotegien berezitasuna, zera da, lehen, bigarren eta hirugarren sektorea batzen dituztela, izan ere, eurek ekoizten dituzte beraien sagarrak, ondoren sagardoa beraien makinekin egiten dute eta zerbitzua ere beraiek ematen dute. Sektore guztiak batean daude sagardotegietan. Mundu oso interesgarria denez, Sagardoaren museoak eraiki dira Beterri-Buruntzan, konkretuki Astigarragan.
Industriaguneak herriz-herri[24]
- Ama Kandida, industrialdea
- Balastrain - Matxinea
- Bazkardo
- Borda Berri
- Denak
- Karrika
- Leizotz
- Lizarkola
- Mendiola
- Sorabilla
- Sorabilla
- Ubillots
- Ziako
- Akarregialdea
- Epele
- Eziago
- Florida
- Ibaizabal
- Ibarluze
- Lastaola
- Zamoka
- Zikuñaga
- Zubiondo
- Brunet
- Cocheras
- Ibaiondo
- Kotxetegia
- Lasarte oriako poligono industriala
- Belartza
- Arrobitxulo
- Ergoien
- Erratzu
- Igarategi
- Pagoain
- Asteasuain
- Atallu
- Osinalde
- Ugaldea
- Ugarte
- Zingirategi
- Zumartegi
Dendaguneak
Dendaguneei dagokienez, garrantzitsuenak Belartza deritzogun gunea. Bertan, Lasarte-Orian daude, Michelin, Decathlon, McDonald's, Mercadona eta Usurbil den, baina Lasarte-Oriatik gertuago geratzen den Urbil Zentro komertziala, besteak beste. Michelin izan ezik, beste guztiak poligono industrial baten ondoan kokatzen dira, Belartza.
Urbil[25] Usurbilen kokatzen da 2000.urtetik, herriaren kanpo aldean dago eta merkatal gunea da. Bertan jantoki, supermerkatu eta mota askotako dendak daude, gainera, aisialdirako denbora pasatzeko, zinema gela asko dituzte eta txikienentzat "txikipark"a ere badago.
Datuak
Ekonomian sakondu nahiko bagenu, bertako datu ekonomikoetan ere zentratu beharko genuke. Esan genezake, herri bakoitzeko langabezia-tasak ez duela% 10 gainditzen[26][27][28]. Horrez gain, azaldu genezake, urteko errenta pertsonalaren kopurua nahiko berdina dela herri hauetan, 21.000 eta 26.000 artean dagoela zehaztuz. [29][30][31]
Eskualdeko pertsona famatu batzuk
Artistak
- Jose Luis Zumeta (1939-2020), margolaria.
- Jose Luis Elexpe, Pelex (1969-), eskultorea.
- Haritz Harreguy (1974-), musikaria.
- Txomin San Sebastian Murua (1886-1964), musikaria.
- Agin Laburu (1985-), bertsolaria.
- Lurdes Iriondo (1937-2005), kantautorea eta idazlea.
- Maialen Lujanbio (1976-), bertsolaria.
- Xabi Solano (1978-), musikaria.
- Ane Labaka (1992-), bertsolaria.
- Mertxe Rodriguez MariMotots (1968-), pailazoa.
Politikari eta idazleak
- Pello Zubiria (1958-), kazetaria, Euskaldunon Egunkarian sustatzaile eta zuzendaria izan zen.
- Xabier Arregi (1964) informatikaria, irakaslea, Usurbilgo alkatea eta Ixa taldeko ikertzailea.
- Xabier Mikel Errekondo (1964-) eskubaloi jokalaria, Usurbilgo alkatea eta Amaiur koalizioko bozeramailea Espainiako Diputatuen Kongresuan (2011-2015).
- Martin Ugalde kazetari eta idazlea, Joseba Arregi eta Joseba Egibar politikariak
- Arantxa Arzamendi Sesé (1956) liburuzaina eta kultur eragilea.
- Arantxa Tapia (1963) ingeniaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburua.
- Mikel Atxaga (1932-2009), euskal kazetaria eta idazlea.
- Rafa Diez Usabiaga (1956-), sindikalista eta LABeko idazkari nagusia.
- Harkaitz Cano (1975-), euskal idazlea.
Kirolariak
- Imanol Agirretxe (1987-), futbolaria.
- Oiana Blanco (1983-), judoka.
- Eva Esnaola Agesta (1960), ultramaratoilaria. Beteranoen mailan munduko hainbat errekor ditu.
- Ainhoa Ostolaza (1973), txirrindularia. Espainiako txapelduna 12 aldiz. Munduko lehiaketetan 10 aldiz parte hartu du, eta 1989. urtean Moskuko Munduko Txapelketan hirugarren postua eta bigarren denbora onenak lortu zituen.
- Martin Zabaleta (1949-), mendigoizalea.
- Maialen Chourraut (1983-), arraunlaria.
- Iraia Iparragirre (1995 - ), futbolaria
Kultura
Euskara
Beterri-Buruntza Mankomunitatea erakunde publikoa da, udalen mankomunitatea, hain zuzen ere. Eskualdeko sei udalek eratu zuten, elkarrekin hainbat zerbitzu eta programa eskaini eta garatzeko. Aipatu bezala, horixe da Beterri-Buruntza Mankomunitatearen sorreraren arrazoi nagusia: euskara.
Eskualdeko hiru udalerri baizik ez daude UEMAN sartuta: Usurbil, Hernani eta Astigarraga. UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) 1991ko maiatzaren 5ean sortu zen, 19 udalek Aizarnazabalen egindako batzarrean. Orduz geroztik, Euskal Herri euskaldunaren alde lanean ari den erakunde publikoa da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Tamainaz zein izaeraz askotarikoak dira mankomunitatea osatzen duten udalak, baina guztiek badute elkartzen dituen zerbait: udalerri euskaldunak dira guztiak.[32] Zehazki, UEMAko kide diren herri guztietan, biztanleen % 70etik gora euskalduna da. Euskara plan bat jarri da martxan Buruntzaldean, udalerri guztiak UEMAn sartzeko helburuarekin.
Horretaz gain, aldi berean beste euskararen aldeko hainbat ekintza martxan jarri dituzte Beterri-Buruntzaldean, adibidez: noka ikastaroak, gidabaimena euskaraz ateratzeko diru-laguntzak, eta euskaraz eta sanoki neskatan/mutiletan egiteko lantegiak, besteak beste.
Euskarari dagokionez, Beterriko hizkera edo azpieuskalkia hitz egiten da Beterrin. Ekialdeko gipuzkera da, nafarrera eta lapurteratik hurbilen dagoen gipuzkera mota, eta gipuzkerazko literaturaren oinarria dena.
Beterriko Liburua izeneko literatura saria ematen da urtero, 1996az geroztik, Manuel Larramendi idazle eta hizkuntzalari andoaindarra oroituz, aipatutako hizkerari prestigioa eman ziona. Bertsolaritzako "Beterri Saria" ere bada.
Euskarazko tokiko hedabideei dagokienez:
- Aiurri aldizkaria Urnieta eta Andoainen banatzen da, Tolosaldeko beste hainbat udalerritan bezalaxe.
- Noaua! Usurbilgo astekaria da 1996tik.
- Txintxarri astekaria Lasarte-Orian argitaratzen da 1991tik.
- Urumeako Kronika egunero banatzen da Astigarragan, Ereñotzun, Hernanin, eta Leitzaldeko beste bi udalerritan.
Bestetik, Berria egunkariak Andoainen du egoitza nagusia; eta Argia aldizkariak, Lasarte-Orian.
Ondarea[33]
Usurbil |
|
Lasarte-Oria |
|
Hernani |
|
Andoain |
|
Astigarraga |
|
Urnieta |
|
Andatzako estazio megalitikoa
2003an Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendapenarekin Kultura Ondasun izendatu zuen estazio megalitiko hau.[34]
2018ko udan Aranzadik egindako X. prospekzio kanpainan beste monumentu megalitiko bat aurkitu zen Txangosta inguruan. Gizakiek egindako egitura bat zela baieztatu zuten, itxura guztien arabera trikuharri bat, baina uste baino konplexuagoa zenez 2019an, ikerketa sakonagoa egiteko, indusketarekin jarraituko zutela iragarri zuten.[35]
Jaiak eta ospakizunak
Andoain
- Santakrutzak: apiril bukaeraren eta maiatz hasieraren bitartean, Santa Krutz egunaren inguruan (maiatzak 3)
- Sanjuanak: ekain bukaeran, Donibane jaiaren inguruan (ekainak 24)
- Inauteriak: otsail edo martxoan
- Karrika: uztail erdialdean
- Etxeberrieta: uztail amaieran, San Inazio egunaren inguruan (uztailak 31)
- Sanestebanak (Goiburu auzoko jaiak): abuztuaren hasieran
- San Roke (Buruntza auzoko jaiak): abuztuaren 16aren inguruan, hots, San Roke egunaren inguruan
- Sorabilako jaiak: irailaren hasieran
Astigarraga
Hilabetea | Jai, ospakizun eta ekitaldiak |
---|---|
Otsaila | Kaldereroak: Inauteri aurreko asteburuan kaldereroen konpartsa kalez kale ibiltzen da inauterien gertutasuna aldarrikatzen. (Zipotza elkarteak antolatua)
Artzain eta Inudeen Konpartsa: Konpartsa ikusgarri honek herriko kaleak zeharkatzen ditu inauterietako igandean. (Astigar elkarteak antolatua) |
Maiatza | Hirugarren adinekoei omenaldia
San Isidro jaia: Maiatzaren 15ean Astigarragan bertan. Ikuskizun erakargarri eta ospetsuena idi-demarena izaten da. Maiatzaren 15ean eta inguruko asteburu batean Zamalbide-Benta auzoan jaiak. Ekaina San Joan gau bezperako sua: Ekainaren 23ko gauean herriko plazan herritarrek ekarritako egur, kartoi etab.ekin osatutako metari su ematen zaio eta horren inguruan herriko Astigar dantza taldeak San Joan zortzikoa dantzatzen du. |
Ekaina | San Joan gau bezperako sua: Ekainaren 23ko gauean herriko plazan herritarrek ekarritako egur, kartoi etab.ekin osatutako metari su ematen zaio eta horren inguruan herriko Astigar dantza taldeak San Joan zortzikoa dantzatzen du. |
Uztaila | Martindegi-Oialume auzoko jaiak: Jaiak San Fermin egunean hasten dira.
Santio jaiak: Astigarragako jai nagusiak dira. Santa Ana eguna ikusgarrienetakoa izaten da. Egun horretako ikuskizun nagusiak udaletxeko plazan biltzen dira: sagardo dastaketa, artisautza erakusketa, bertsolariak eta herri-kirol munduko hainbat proba eta txapelketa. |
Abuztua | San Roke eguneko erromeria: Abuztuaren 16an Santiagomendiko ermitaren inguruan antolatzen da eta herritar ugari bertaratzen da leku paregabe horretan eguna pasatzera. Dantza txapelketa, bertsolariak, trikitilariak, herri-kirol erakusketa, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintzek osatzen dute eguneko egitaraua.
Ergobiko jaiak: San Roke eta ondorengo asteburua (larunbatetik asteartera). |
Hernani
Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean, Azeri-dantza nabari da (inauterietan ere egiten da). Urtean zehar, beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kultural ere egiten dira.
Bi urtean behin, Hernaniko Gazte Olinpiadak ospatzen dira.
Lasarte - Oria
- Udalerriko festak San Petriren omenez egiten dira, ekainaren 29an. Udalerria danborrada batek zeharkatzen du.
- Lasarte-Orian herrikoiak diren beste festa egun bat Santa Ana da, uztailaren 26an. "Santa Ana Parodia" egiten da, uztailaren 26ko arrats-gauean eta herri antzerki bat da. Bi "preso" epaitu egiten dituzte herrian gertatu diren gauza txar guztiengatik eta zigortu eta erre egiten dituzte.
- Zabaleta auzoko festak maiatzaren azken asteburuan ospatzen dira.
- Oria auzoko festak uztailaren 16an dira, Karmengo Amaren egunean.
- Oriako inguruan, Basaundi bailaran (lehen Esperanza Auzoa zena), Loiolako San Inazio eguna ospatzeko ohitura izan da uztailaren 31n.
- Euskararen maratoia ospatzen da Lasarte, 40 orduz euskarazko ekitaldiak aritzen dira, baina aurten, 2016, 40 ordu horiek gutxi zirenez 40 egungo proposamen bat egin dute.
Urnieta
Urnietako jai egitarauari dagokionez, hiru festa nabarmentzen dira: batetik, irailaren amaieran, San Miguel jaiak ospatzen dira bertan eta aspaldikoa den "Sorgin dantza" ikusteko aukera egoten da. Bestetik, maiatzaren 3an, Azkorte auzoan, hirigunetik 3 kilometrora, dagoen Gurutze Santuaren baselizaren inguruan erromeria egiten da. Azkenik, Ekainaren lehenengo astean Gazte Festak ospatzen dira, herriko gazteentzat aproposak diren emanaldiak eta jarduerak antolatuz.
Urnietako alkatea, Mikel Pagola eta David Rosco zinegotzia dira jaien zuzendariak. Bestalde, Iñaki Otamendi kultura teknikaria eta festen batzordean parte hartzen duten hainbat elkarteren ekimenaren bidez, jaien programazioa eta arauketa antolatzen da.
Usurbil
Hilabetea | Jai, ospakizun eta ekitaldiak |
---|---|
Apirila | Bigarren larunbatean, Erle Eguna (azoka eta erakusketa). |
Maiatza | Lehen igandean, Andatza Eguna, Andatza mendirako igoera eta erromeria; maiatzaren 15aren bueltan Ixidro Deuna (herri kirolak eta abere dema jaialdiarekin) eta azken aurreko igandean, Sagardo Eguna. |
Ekaina | Lehen igandean, Udarregi ikastolaren eguna; bigarren igandean, UEMA festa; 24an: San Juan, Kalezarren. |
Uztaila | 2an, Santixabelak, herriko jaiak; 25, Santiago, eta 31, San Ignazio: Zubietako jaiak. |
Abuztua | 3an, Sanextebanak, Urdaiagan; 16an, San Roke, Kalezarren. |
Iraila | Endika Abril errebote txapelketa Zubietan; Piper Eguna; Atxegaldeko jaiak, Santueneko jaiak. |
Urria | 4an, San Praixku, Aginagako jaiak. |
Azaroa | Erle Eguna |
Abendua | 26an, San Esteban Txiki Urdaiagan; 28an, Inuxente Eguna, barrikotea frontoian. |
Kirola
Kirol taldeak
- Euskalduna (Euskalduna Andoaindarra)
- Ontzerri
- Leitzaran Eskubaloi Taldea
- Andoaingo Txirrindulari Eskola
- Agustin Leitza Xake Taldea
- Euskalduna Mendigoizale Taldea (mendizaletasuna eta neguko kirolak)
- Hernani Kirol Kluba (futbola)
- Hernani Rugby Elkartea
- Hernani Arraun Elkartea
- Mendiriz Mendi Elkartea
- CD Hernani (Atletismoa)
- Hernani Eskubaloi Taldea
- Hernani Gimnastika Erritmoko Elkartea
- Hernani Kirol Elkartea Irristaketa
- Usurbil Kirol Elkartea
- Judo Club Usurbil
- Usurbil F. T.
- Usurbilgo Pilota Elkartea
Kirol ekipamenduak
- Txomiñenea pilotalekua
- Astigarragako kiroldegia
- Auzolan pilotalekua
- Zarkumendegiko futbol zelaia
- Astigarragako probalekua
- Maialen Chourraut kiroldegia
- Caddies Club Lasarte-Oria
- Oiardo kiroldegia
- Santueneako pilotalekua
- Txokoaldeko pilotalekua
Azpiegiturak
Hezkuntza
Beterri-Buruntzako herrietan hezkuntza azpiegitura ezberdinak aurkitu ditzakegu. Ikastetxe ezberdinak, publiko, ikastola edo eskola direnak. Horrez gain, Lanbide heziketentzako eskaintza egiten da Buruntzaldeako herri gehienetan. [36]
Gazteen gutxien batek soilik egiten ditu goi mailako ikasketak, horrez gain, euskararen erabilerarekin lotuta, D eredua ikasten dutenak proportzionalki daude herriko biztanleria osoarekin alderatuz[37][38][39][40][41][42]. Azkenik, Ikastetxe publikoetan ikasten dutenak ikusten da nahiko proportzionala dela Astigarraga, Hernani eta Lasarte-Orian, gainontzekoen D eredua ikasten dutenen eta ikastetxe publikoetan ikasten dutenen artean desberdintasunak handiagoak dira.
Udalerria | Ikastetxeak | Ikastolak | Goi maila(%) | D eredua | Ikastetxe publikoetan |
---|---|---|---|---|---|
Andoain | LaSalle Berrozpe eta Ondarreta[43] | Aita larramendi | 13,63 | 2.548 | 645 |
Astigarraga | Astigarragako Herri Eskola[44] | Arantzazuko ama ikastola[45] | 21,65 | 792 | 751 |
Hernani | Aratz, Txirrita | Elizatxo, Urumea eta Langile Ikastola[46] | 16,72 | 2.665 | 2.828 |
Lasarte-Oria | Zumaburu, Sasoeta, Garaikoetxea | Landaberri[47] | 14,40 | 2.094 | 2.403 |
Urnieta | Magale | Egape Ikastola[48] | 16,26 | 979 | 553 |
Usurbil | Udarregi | 17,35 | 946 | 641 | |
Buruntzalea | 16,66 | 10.024 | 7821 |
Osasuna
Osasunari dagokionez, herri bakoitzean Osakidetzako zentru bat dago.
Udalerria | Zentruak | Kontaktua | Ordutegia | Kokapena |
---|---|---|---|---|
Andoain | Osakidetza | 943006679 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 20:00etara[49] | Rikardo Arregi Kalea, z/g, 20140 Andoain, Gipuzkoa |
Astigarraga | Osakidetza | 943335644 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 15:00etara[50] | Errekatxo Emparantza Plaza, 9, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa |
Hernani | Osakidetza | 943006666 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 20:00etara[51] | Aristizabal Kalea, z/g, 20120 Hernani, Gipuzkoa |
Lasarte-Oria | Osakidetza | 943007966 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 20:00etara[52] | Beko Kale Bidea, 1, 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa |
Urnieta | Osakidetza | 943006681 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 15:00etara[53] | Etxeberri Plaza, 9, 20130 Urnieta, Gipuzkoa |
Usurbil | Osakidetza | 943361544 | Astelehenetik Ostiralera 08:00etatik 15:00etara[54] | Gernika Ibilbidea, 2, 20170 Usurbil, Gipuzkoa |
Osasun azpiegiturak. Farmaziak.
Beterri-Buruntzan guztira 25 farmazia daude eskura. Horietatik 2 Usurbilen. 7 Lasarte-Orian. 6 Andoainen. 2 Urnietan. 8 Hernanin. 2 Astigarragan.
Horietako 2 dira 24 orduz irekita jardungo dutenak. Bat Hernanik dago, Kale Nagusia, 14, 20120 Hernani, Gipuzkoa. Bestea aldiz, Andoainen, Aita Larramendi Kalea, 26, 20140 Andoain, Gipuzkoa.
Garraio publikoa eta errepideak
Buruntzaldeako herrietatik igarotzen diren autobus zerbitzuak[55]
Linea | Ibilbidea |
---|---|
BU13 | Hernani-Astigarraga-Donostia (Martutenetik) |
BU12 | Hernani-Astigarraga-Donostia |
BU20E | Hernani pikoaga |
BU11 | Hernani-Donostia (Aietetik) |
BU50B | Hernani-Donostia (Anoeta) |
BU10 | Usurbil-Lasarte Oria-Hernani |
UK09 | Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Usurbil-Donostia |
BU40G | Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga |
BU06 | Andoain-Donostiako Ospitaleak |
BU05 | Andoain-Urnieta-Hernani-Donosti |
BU55B | Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (Anoeta) |
BU03 | Andoain-Lasarte Oria-Donostia (Antiguotik) |
BU04 | Andoain- Lasarte Oria-Donostia (Amaratik) |
BU02 | Lasarte Oria- Donostiako Ospitaleak |
BU07 | Tolosa-Lasarte-Donostia (Herriz herri) |
DO03 | Donostia-Lasarte Oria-Tolosa-Zumarraga-Bilbo |
Trenak
Trenak ere Beterri-Buruntzatik igarotzen dira. Renfea aurki dezakegu alde batetik, eta bestetik Euskotrena. Renfeko lineak, cercanías San Sebastian du izena eta Brinkola da azken geltokia, Hernani, Andoain eta Urnietatik igarotzen da, gainera, herri bakoitzak bi parada dituela esan beharra dago, bat kanpoalderago eta bestea zentroan gelditzen dena.[56]
Horretaz gain, Euskotren ere bertan dugu Usurbildik eta Lasartetik igarotzen da, baina linea ezberdinak dira haien artean, nahiz eta, tren-aldaketa baten bitartez trenean iritsi gaitezke batetik bestera. Beraz, Usurbilgo linea Matiko-Bilbotik Donostiara joaten dena da. Eta aldiz bestea, Lasarte-Orian hasi eta Hendaian bukatzen dena da, Donostian tren-aldaketa egiten duena.[57]
Errepideak
N-1 Errepideak, Errepide Nazional1 izenaz ere ezaguna denak, Madril eta Lasarte-Oria lotzen ditu, bidean hiri garrantzitsu batzuk zeharkatzen ditu. Kasuak kasu, eskualde honetan Andoain eta Lasarte-Oriatik igarotzen da.
AP-1 Autobideak, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Usurbilgo kanpoaldea lotzen ditu bere bidean. AP-1 Autobideak ibilbide eta lotura ugari ditu eta AP-8arekin lotzen da, Gasteizetik Irunera doa eta Frantzia mugaraino jarraitzen du.
AP-8 Autobideari, Kantauriko autobidea ere esaten zaiona, Kantauriko kostaldea zeharkatzen duen ordainpeko autobidea da, Irundik (Gipuzkoa) Baamonderainoko (Lugoko probintzia) bidea egiten du. Ibilbidean zehar, AP-8 autobidea herri garrantzitsuetatik igarotzen da edo gertuan ditu Beterri-Buruntzako herriekin loturak.
Laburbilduz, AP-8 autobidea Euskal Herriko kostaldea zeharkatzen duen ordainpeko autobidea da; AP-1 autobideak, berriz, Burgos eta Irun lotzen ditu, eta bidesari-tarteak nahiz bidesaririk gabekoak ditu. Eskualdean duen presentzia ere ezberdinak dira bien artean.
N-634 errepidearen ordez autobia batzuk egin dira ibilbidean zehar, eta gehiena bertako herriei trafiko zerbitzua ematera bideratuta dago. Paisaia ederrak eta Kantauriko kostaldeko hainbat herritara iristeko aukera ematen duen errepidea da. Usurbilen bide nagusia da, bertatik igarotzen den errepide garrantzitsuena delako. Gainera, enpresagune asko lotzen dira errepide horren bidez. [58]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.