From Wikipedia, the free encyclopedia
El Pensamiento Navarro Iruñean 1897 eta 1981 artean argitaratutako egunkaria izan zen, joera karlista zuena.
El Pensamiento Navarro | |
---|---|
Pensamiento-Navarro-18-09-36.png | |
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Kolorea | Zuri-beltza |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Nafarroa Garaia |
Maiztasuna | Egunero |
Historia | |
Ideologia | karlismoa, eskuin muturra, espainiar eskuindar nabarrismoa |
Sortzailea | Eustaquio Etxabe-Sustaeta |
Aurrekoa La Lealtad Navarra izan zuen[1]. Lehendabiziko zenbakia 1897ko urriaren 17an argitaratu zuten, Eustaquio Etxabe Sustaeta zuzendaria izanik. 1900eko azaroaren 3tik 1901eko martxoaren 13ra ixtea agindu zuten Katalunian izandako balizko matxinada karlista zela eta. Bitarteko horretan, El Noticiero Navarro izan zuen oinordeko[2]. 1911 arte Egunkari Karlista azpititulua bazuen ere, ordutik aurrera Egunkari Tradizionalista aukeratu zuen azpititulua.
Miguel Primo de Riveraren diktadurapean (1923an hasita), gogor egin zien diktadurari, liberalei eta zentralismoari, foruen ideiaren kontrako aldean ikusten zituelako, eta berriro itxi zuten 1925eko urtarrilaren 31tik martxoaren 25ra eta 1926ko irailaren 5etik irailaren 21era[3]. Espainiako Bigarren Errepublikan sutsu borrokatu zuen erregimen berria eta 1932ko Sanjurjadaren ondoren berriro itxi zuten, La Tradición Navarra karlista eta Diario de Navarra alfontsozaleekin batera. 1936an, laster egin zuen errekete eta matxinoen alde. Horiek Donostiako La Noticia eta Bilboko El Liberal egunkarien materiala konfiskatu zuten[3].
Aldiz, 1937ko apirilaren 19an, Francisco Francoren dekretu baten bitartez, Falange eta Comunión Tradicionalista erakundeak batu egin ziren, eta karlistek Editorial Navarra SA sortu eta egunkaria mantentzea lortu zuten. Horrela ez zen Mugimendu Nazionalaren beste komunikabide bihurtu, nahiz eta zentsura jasan[4]. Frankismoaren hasieran, editoriala erregimenaren aldekoa izan bazen ere, 1960ko hamarkadaren bukaeran, Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren eta erregenahi karlista Carlos Hugo de Borbón Parma zela, kritiko bihurtu zen. Hori zela eta, 1968an berriro itxi eta Javier María Pascual zuzendaria Segoviako probintziako Riazan erbesteratu zuten[3].
Urte hartan Comunión Tradicionalistaren barnean, Grupos de Acción Carlista (GAC) izeneko erakundea sortu zen, sozialismo autogestionario bultzatu eta ETArekin harremana zutenak. Bada, 1970eko abuztuan bonba bat jarri zuten egunkariaren inprimategian zuzendariaren egoera salatzeko[5] Hala ere, Espainiako Trantsizio Demokratikoan, egunkariak jarrera erregionalista eta ultraeskuindarra azaldu zuen[6]. Karlismo barneko eztabaidak 1981eko urtarrilaren 13an bere behin betiko ixtea eragin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.