Azeri-dantza
Euskal folkloreko dantza From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal folkloreko dantza From Wikipedia, the free encyclopedia
Axeri-dantza edo azeri-dantza Hernanin, Andoainen, Adunan eta Oreretan aldaera ezberdinekin, dantzatzen den dantza herrikoia da.
Azeri-dantza | |
---|---|
dantza | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Larramendi eta Iztuetaren idatziek argi uzten dute 18. mendean, Errenteriatik Tolosalderainoko herrietan dantzatzen zela. Galai Dantza eta Oilasko Jokoarekin batera egiten zen, bizpahiru egunetako zeremonian, inauterietan.
21.mendean, Andoainen San Joan egunean dantzatzen da, ekainaren 24an. Adunan abuztuaren 15ean dantzatzen da[1], herriko festetan, eta herriko ohitura eta tradiziorik zaharrenetakotzat hartzen dute bertakoek. Urte batzuz galdua izan zen arren, 21, mendean dantzatzen da, Andoaingoaren antzera. Bi herri hauetan 1936ko gerran galdu zen, eta 1976an hasi ziren berreskuratzen, Lizar Makil Dantza taldearen eskutik.[2]
Tokian tokian bere eboluzioa jasan du, eta Hernanin ez beste hirutan, zazpi hanka jokoz osatutako erritoa antzekoa da.
Errito iniziatiko maskulino baten era du dantzak,[3] baina 21. menderako, emakumeen parte-hartzea jaian normaldu da praktikatzen den herrietan.[2] Andoainen 2000. urtean dantzatu zuten emakumezkoek lehen aldiz[4], eta Adunan 2018an[5]. Hernanin osatzen diren soketan, urte batzuez bi egunetan maskulinoa izan zen, eta 3.a mistoa, baina 2018an berdintasuna ezarri zen.[6]
Hernaniko Udal Artxiboan azeri-dantzari buruz dagoen lehenengo erreferentzia 1735. urtekoa da.[7] Bi hamarkada beranduagoko Larramendiren kontakizuean ez da bere ezaugarri nabarmen bat, maskurien erabilpena, aipatzen[8]. Inauterietako dantza zen han ere, baina 1936ko gerraren ondoren inauteriak debekatu egin ziren eta Azeri Dantza San Joan jaietan egitea erabaki zen 1944. urtetik aurrera.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.