Maialen Chourraut

Lasarteko euskal piraguista From Wikipedia, the free encyclopedia

Maialen Chourraut

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a) euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldekoa da. 2024an, 41 urte dituela, Parisen bere bosgarren Olinpiar jokoetan hartuko du parte.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Maialen Chourraut
Thumb
(2024)
Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

maialenchourraut.com
Itxi

Hiru domina olinpiko lortu ditu bere ibilbidean: brontzea 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrea 2016an Rio de Janeiron, eta zilarra Tokion, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.

Ibilbidea

Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. 2000an, Bratislavako Munduko Junior Txapelketan, parte hartu zuen, eta 2001ean, Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. 2004an, 23 urtez azpiko Europako txapeldunorde atera zen. 2008an, Beijingo Olinpiar Jokoetan, 16. postua lortu zuen.[2] 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ostean, 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[3] eta Londresko Olinpiar Jokoetan bere ibilbideko arrakasta handienetako bat erdietsi zuen: brontzezko domina.[4]

2013an, lehiaketetatik at egon zen, ama izan zelako. 2014an, Europako txapeldunorde izan zen taldekako K-1 Eslalomean, eta La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proba irabazi zuen. 2015ean, Markkleebergen jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen.[2]

2016an, azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.[5]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan.[6][7][8]

2023. urteko denboraldiaren hastapenetan, ahaztua du 2022an sorbaldan egindako ebakuntza; irailean izango du 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako mugarri nagusia: Munduko Txapelketa, Londresen. Sailkatuz gero, Pariskoak laugarrenak lituzke. Gainera, "asko motibatzen du Jokoetan bi modalitatetan lehiatu ahal izateak".[9]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan Parisen ibilbidearen hasieran oztopo batean izandako akats batengatik zigortua izan zen eta finalisten azken postura joanarazi zion.[10]

2024ko irailaren 20an Maialen Chorrautek irabazi du K1eko Munduko Kopa Seu d’Urgell Parke Olinpikoan, canoe slalom modalitatean.[11][12][13]

Emaitzak

Informazio gehiago Olinpiar Jokoak, Urtea ...
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008  Beijing (Txina) 16.a K1 bakarkakoa
2012 Londres

Erresuma Batua Erresuma Batua

3. postua, brontzezko domina K1 bakarkakoa
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina K1 bakarkakoa
2020 Tokio ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina K1 bakarkakoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2007 Foz do Iguaçu ( Brasil) 14.a K1 bakarkakoa
2007 Foz do Iguaçu ( Brasil) 7.a K1 taldeka
2009 La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia) 2. lekua, zilarrezko domina K1 bakarkakoa
2009 La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia) 11.a K1 taldeka
2011 Bratislava (Eslovakia Eslovakia) 3. postua, brontzezko domina K1 bakarkakoa
2015 Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua) 5.a K1 bakarkakoa
2015 Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua) 9.a K1 taldeka
2024 La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia) K1 bakarkakoa
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.