Maialen Lujanbio
bertsolari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea da[1] (eta, oraingoz, bakarra): 2009an irabazi zuen lehenengoz, 2017an berriro eta 2022an hirugarrengoz. Prentsako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Berria egunkarian.[1]
Maialen Lujanbio | |
---|---|
![]() (2022) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maialen Lujanbio Zugasti |
Jaiotza | Hernani, 1976ko azaroaren 26a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta poeta |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Ornitorrinkus |
Genero artistikoa | olerkigintza bertsolaritza |
Ibilbidea
Ikasketak
Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn.[2] Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean Hau Koaderno bat zen liburua idatzi zuen.[3]

Bertsolaritza
Ikastolan zebilenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 15 urte zituela, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardarasekin batera, Hondarribian abestera gonbidatu zuten eta geroztik, etenik gabeko ibilbidea egin zuen.[4]
2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen,[5] eta berriro ere irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.[6]
Gai aniztasuna lantzen duen bertsolaritzat hartzen da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarriz,[7] eta emozionatzeko gaitasuna duela ere aipatu izan dute hainbatek.[8]
2018az geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[9]
2019ko Korrikan, Lujanbiok idatzi eta irakurri zuen mezua.[10][11]
- 1991ean Goizuetan, Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra eta Ainhoa Munitxarekin batera.
- Bertso saioa Allurralden San Jose egunean, 1995ean
- 2009ko txapelketan
- 2017an, txapela buruan duela.
Bertsolari txapelketetako palmaresa
Sari nagusiak
Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Txapelduna (3): 2009, 2017, 2022
- Txapeldunordea (2): 2001, 2013
- Finalista (7): 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2003
- Finalaurrekoak (1): 1995
- Joxe Agirrek 2009ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
- 2013ko Txapelketa Nagusian
- Sebastian Lizasok 2017ko Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion unea
- Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze, Beasaingo batzokiko bertso saioan
Gaztetxotan
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Handien mailan:
- Txapelduna (1): 1994
- Finalista (1): 1993
- Txikien mailan:
- Txapelduna (2): 1990, 1991
- Finalista (2): 1988, 1992
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Handien mailan (0): bigarren 1994an
- Txikien mailan (3): 1990, 1991, 1992

Bestelako sari eta errekonozimenduak
- 1991ko Xenpelar saria: bertso onenari.
- 1992ko Lizardi saria: bertso onenari.
- 1992ko Osinalde saria: 1. postua eta bertso onenaren saria
- 2017ko Zapi Janztea.[12]
- 2018ko Zapi Janztea.[13]
- 2018ko Zarauzko Kopla Txapelketa.[14]
- 2019ko Zarauzko Kopla Txapelketa.[15]
Bestelako proiektuak

2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, Ornitorrinkus disko-liburua eman zuten argitara.[16]
2011n Txori Mugariak irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013ko udan, kolaboratzaile berarekin, Hegi, Egia, Egiak proiektua aurkeztu zuten.
2018an rr emanaldiaren lau emanaldi egin zituen.[17] Gerora, 2022an, oinarria berreskuratu eta Erre(AH)ala proiektua abiatu zuen.
Argitalpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.