From Wikipedia, the free encyclopedia
Cameron Jibril Thomaz (1987ko irailaren 8an jaio zen), profesionalki Wiz Khalifa, Amerikako rapper, abeslari, kantautore eta aktore da. Bere lehen diskoa 2006an kaleratu zuen, Show and Prove, Warner Bros Records-ekin sinatu zuen 2007an. Eurodance-ren eragina zuen Say Yeah bere disko txikia arrakastatsua izan zen 2008an zerrendetan.[1]
Wiz Khalifa | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cameron Jibril Thomaz |
Jaiotza | Minot, 1987ko irailaren 8a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ipar Dakota Pittsburgh Japonia Ingalaterra Alemania Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amber Rose (2013ko uztailaren 8a - 2016ko ekainaren 7a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Taylor Allderdice High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria, kantugilea, aktorea, ekintzailea, enpresaburua, zinema aktorea, telebista-aktorea eta ahots-aktorea |
Lantokia(k) | Pittsburgh |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jimi Hendrix |
Izengoitia(k) | Wiz Khalifa |
Genero artistikoa | hip hop musika pop rap (en) trapa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records Rostrum Records (en) Taylor Gang Entertainment (en) Warner Bros. Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
wizkhalifa.com | |
|
Warner Bros-ekin sinatu eta bere bigarren diskoa, Deal edo No Deal, 2009ko azaroan estreinatu zuen Khalifak. Kush eta Orange Juice kaleratu zuen 2010eko apirilean doako deskarga gisa; eta orduan Atlantic Records-ekin sinatu zuen. Halaber, Atlantic-eko "Black and Yellow" disko singlearengatik ezaguna da, Billboard Hot 100- zerrendan gailurreraino iritsi zena. Rolling Papers bere lehen diskoa kaleratu zuen 2011ko martxoaren 29an.[2] ONIFCekin 2012ko abenduaren 4an egin zuen albumarekin jarraitu zuen, "Hard Work, Play Hard" eta "Remember You" abestien laguntzarekin. Wizek Blacc Hollywoode bosgarren diskoa kaleratu zuen 2014ko abuztuaren 18an, "We Dem Boyz" bakarlariaren babesarekin. 2015eko martxoan, "See You Again" kanta kaleratu zuen Furious 7 filmerako eta abestiak Billboard Hot 100 zerrendako tontorrean egon zen hamabi astean jarraian.[3]
Cameron Jibril Thomaz izenarekin jaio zen Khalifa 1987ko irailaren 8an, Minot-en, Ipar Dakota, AEBko armadan zerbitzatzen zuten gurasoekin. [4] Bere gurasoak dibortziatu ziren Khalifa hiru urte inguru zituela. Bere gurasoak militarrak zirenez, aldizka mugitu behar izan zen bizitokiz; Alemanian, Erresuma Batuan eta Japonian bizi izan zen, 1996an Pittsburghen bere amarekin Taylor Allderdice High School-en finkatu baino lehen Handik gutxira, nerabe izan baino lehenago, bere hitzak idatzi et.a abesten hasi zen.[5]
Bere izen eszenikoa Khalifa da. Arabierazko hitz horren esanahia "oinordekoa" eta jakinduria da, Wiz ezizena ere erabili zuen gaztetan ("wisdom" izenaren laburdura, jakinduria).[6] Bere izen artistikoarekin tatuaje bat egin zuen bere 17. urtebetetze-egunean.[7]
15 urterekin bazebilen bere musika grabatzen ID Labs izeneko estudio batean.[8] Estudioaren kudeatzaileak Khalifaren hitzekin oso harrituta zeudenez doan grabatzeko baimena eman zioten.[8] Horrek estudioko trebetasun profesionala kosturik gabe lortzeko aukera eman zion. Gainera, beste artistak baino gazteago aritu ahal izan zen estudioko lanetan.
Rostrum Records-eko lehendakari Benjy Grinberg-k 2004anentzun zuen lehen aldiz Wiz Khalifa, Pittsburgh-eko artista berrien askoritako grabazio batean entzun zuenean.[9] Grinberg-ek azkenean 16 urteko artista hori ezagutu zuenean berehala erabaki zuen berarekin lan egin nahi zuela, gero HitQuarters-en honela kontatu zuen: "Nahiz eta ez zegoen erabat garatuta, esan zenezakeen diamante gordin bat zela, eta leuntze-lan apur batekin, orientazio eta babesarekin zerbait berezia izan zitekeela". Khalifa ekoiztetxe horrekin sinatu zuen handik gutxira, eta artista gisa garatzeko zazpi urteko garaiari ekin zion. [9]Khalifa bere lehen mixtape-a 2005ean kaleratu zuen; Prince of the City: Welcome to Pistolvania mixtape hori Show and Prove izeneko bere lehen disko luzerako oinarria izan zen, 2006an kaleratu zuen. Rolling Stone aldizkariak "jarraitu beharreko artista" modura deklaratu zuen Khalifa. [10] [11]
2007an, Khalifak Warner Bros diskoetxearekin sinatu zuen. eta bi disko nahasketa argitaratu zituen Rostrum Records-en bidez: Grow Season, Green Lantern DJarekin 2007ko uztailaren 4an argitaratua, eta Prince of the City 2 2007ko azaroaren 20an argitaratua. Warner Brosekin egindako "Say Yeah" (bere lehen disko singlea), 25. zenbakira iritsi zen Billboard Rhythmic Top 40 musika-zerrendan eta Billboard's Hot Rap Tracks-eko 20. zenbakira. Alice Deejay-ren "Better Off Alone" abestia zegoen hor. Khalifa-k 2008ko irailean Star Power mixtapea kaleratu zuen, eta Fligth School (Hegaldi Eskola) 2009ko apirilean Rostrum Records-ekin.
Pittsburgheko Udalak hiriko Wiz Khalifa eguna deklaratu zuen 12-12-12 eguna (2012ko abenduaren 12a). Khalifa Pittsburgh-en Taylor Allderdice High School-en graduatu zen, eta 2012ko urtarrilean, etxe bat erosi zuen Kanonsburg-en inguruan, Pennsylvania-n.[12]
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2012an | Roses Gangs 2: Hurrengo Belaunaldia | Timmy | |
Mac & Devin Go to High School | Devin | ||
zehazteke | High School 2 [14] | Devin |
Urtea | Izenburua | Papere | Oharrak |
---|---|---|---|
2012an | Master of the Mix | Gonbidatuen Star Berezia; pasartea: Final Challenge | |
Punk'd | 9 denboraldia, 12 atala | ||
This is How I Made it //Hau da nola egin nuen | 1. denboraldia, 9. atala | ||
ridiculousness | 2. denboraldia, 11 atala | ||
2014 | Eric Andre Show | berak | Episodio: "Wiz Khalifa; Aubrey Peeples" |
2016an | American Dad! | Mateo | Ahots bidezko papera </br> Episodio: "Bahama Mama" |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.