Korrikaren 2019ko edizioa From Wikipedia, the free encyclopedia
2019ko Korrika edo 21. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeita batgarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Txillardegi hizkuntzalari donostiarra omendu zuen.[1] Klika leloa izan zuen.[1]
2019ko Korrika | |
---|---|
Leloa | Klika |
Ereserkia | Klika Korrika 2019 |
Mota | ekitaldi |
Honen parte da | Korrika |
Denbora-tarte | 2019ko apirilaren 4a - 2019ko apirilaren 14a |
← 2017
2022 → | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Abiapuntu | Gares |
Helmuga | Gasteiz |
Garesen abiatu zen apirilaren 4an eta Gasteizen bukatu apirilaren 14an. Azken kilometroa Maialen Lujanbio bertsolariak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.[2][3][4]
2019ko Korrikak lekukoan eramandako mezua, Maialen Lujanbio bertsolariak idatzia, hau izan zen:[5]
« | Euskara gaur egun arte,
ta Gasteizaino KORRIKA ekarri dugunoi, biba gora, eutsi, goza, Klika. KLIKA! Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika Beraz, KLIKA! instalatu eta elika! Euskara, ez da euskararen gauzetarako aplikazioa. Euskarak behar du herri honen Sistema Eragitean. Memoriak handiko lur honen hizkuntza beti eguneratua, eta software librekoa. Euskara, bestelakoa baita… Hain zuzen, besteak bezain bestelakoa. Bestelakoa eta besteak bezalakoa. Baina besteekiko badu alde bat: euskarak dena du aurka; eta horrexegatik juxtu, dena du mauka! Dena du egiteko, euskarak, dena du egiteke. Hizkuntza bat dugu ahulguztiduna. Hala ere, Korrika egiten dugu. Izan ere, hainbeste maite gaituzte erakundeek, alderdi politikoek, komunikabideek… korrika gabiltzala. Zergaitik gutxietsiko ote gaituzte hainbestetan oinez gabiltzanean? Ikusiko da… ea euskara arreta osoan gaur den bihar herri, etzi laurden ta laster berriz al gauden, azkentasunetan aurre. Korrika egiten dugu, lehenetik eta gerorantz. Korrika egiten dugu, Euskal Herria eta elkar ezagutzeko. Korrika egin, munduari gure oinekin eragiteko. Egin, eragiteko. Eragin, eginarazteko. Norbanakoak egin. Herri mugimenduek eragin. Erakundeek eginarazi. Egin, eragin, eginarazi. Aukerak eskaini eta euskara eskatu. datozenei ere eman euskaran ostatu eta eskertu eta ospatu. Gu elkartzen gaitu zer ospatuak. Gu, eta Gu honek baitako Gu-ak. Umeak, gazteak, helduak, zahartuak… Ahoskera berri eta zarratuak. Zuek eta haiek, zakurrak katuak… Sardeak, mantalak, gigak eta datuak. Azalak, ahotsak… Sei kontinenteetan sakabanatuak, Sei kontinenteetatik guganatuak. Arnasgunekoak, oxigenatuak. Erribera idortu ta mahats zanpatuak… elebesteratuak. eta neskenegunak eta zapatuak. Euskaraz sortuak eta euskaratuak. Mundu bat euskarak, mende erdia Euskara batuak, eta ehunka milaka bizitza eta gogo EUSKARA BATUAK. |
» |
Lujanbiok berak irakurri zuen mezu hori 21. korrikaren bukaerako ekitaldian, 2019ko apirilaren 14an, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.[5]
Hainbat ekintza kultural egin ziren Korrikaren inguruan:
Munduko hainbat tokitan antolatu ziren Korrikak, Euskal Etxeek edota Unibertsitateek antolatu zituzten.[13] Etxepare Institutuarekin elkarlanean.[14]
Hauetaz gain beste talde batzuek ere antolatu zituzten Korrikak, hala nola, Amsterdamen, Lisboan, Banyolesen, Noumea-Kanakyn, Grazen, Alacanten, Munichen[13] eta Txinako Harresian. Bereziki birala egin zen Kaledonia Berrian egindako bideoa, kanakiarren hizkuntzaren alde lanean ari diren eragileekin batera egindakoa.[15]
Klika Korrika 2019 abestiaren hitzak Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia abeslariek konposatu zituzten[16] eta musika aldiz Fermin Muguruzak eta Kataluniako Chalart58 taldeak sortu zuten elkarlanean.[17]
Muguruza izan zen Bilbon grabatu zuten bideokliparen zuzendari artistikoa. Bertan hainbat dantzari agertzen dira dantza estilo ezberdinak uztartuz: euskal dantzak, hip hopa, break dance edota dantza garaikidea, besteak beste.[18]
Bideoaren aurkezpena egin zutenean La Furiak bere gurasoak izan zituen gogoan, euskararen alde ez zegoen giroan egindako ahaleginei esker, bera belarriprest izatera iritsi delako.[19]
Argitaratu zen egun berean, bideoklipak 100.000 bisitatik gora izan zituen, ikusleen aldetik iritzi kontrajarriak bilduz.[20][21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.