Kristina Mardaras Sedrun (Iurreta, Bizkaia, 1948ko apirilaren 13a) bizkaitar bertsolari eta irakaslea da, herrigintzan euskara sustatzailea, baita aitzindari emakumeak bertso-plazan aritzeko ere. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2][3]
Kristina Mardaras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iurreta, 1948ko apirilaren 13a (76 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta irakaslea |
Ibilbidea
Bizitza
Kristina Mardaras Oromiño auzokoa da, Katia izeneko baserrigunean jaio zen 1948an.[5] Aitaren aldeko senideak kantuzaleak ziren, amaren aldetik hainbat sehaska kanta jaso zituen. Gazte denboran koroan, antzerkian, dantza-taldean, gizarte ekintzan ibili zen. Fabrikan lan egin zuen 1968 urtea arte orduan eta irakasle hasi zen ikastoletan, gau eskoletan eta abar. 1971n Justo Alberdi Artetxerekin ezkondu zen eta bi seme-alaben ama da. Jubilatu zen arte Iurretako Maiztegi Herri Eskolako Bertso irakaslea izan zen.[6]
Bertsogintza
Zortzi-bederatzi urterekin hasi zen, bere lagun-taldearekin batera, Oromiño auzo eskolan. Abadeak, Juanito Gallastegik, katekesian irakatsi zizkion lehenengo bertsoak eta hor trebatu zen Euskaltzaindiak urtero antolatzen zuen Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko.[7][6]
Durangoko bertso-eskola sortu zenean, bertan hasi zen Jon Lopategi eta Anjel Uxaolarekin. 1982an atera zen lehenengo aldiz bertsotan Angel Usaola, Joseba Zabala, Justo Alberdirekin batera Oromiñoko San Marko jaietan eta urte bereko Bilboko jaietan egin zuen plaza Santutxuko Bertso Eskolak antolatutako saioan. 1984an, Mungian, Taket sarian parte hartu zuen. 1985ean, Pernando Amezketarra herriarteko txapelketan Bertsolari Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Elkarteak antolatutako lehen txapelketari babesa emateko parte hartu zuen 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian. Bide-erakusle bihurtu zen Bertsolari Txapelketa Nagusi batean aritu zen lehen emakumea izan zelako.[8] Kalean prakak janztea eta oholtzara gona jantzita irtetea izan zuen aldarrikapen. 2017an egin zuen bere azken plaza garrantzitsua Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketan.[2][6]
"Bertsolaritzan sartu banaiz, nire ustez, emakumearentzat galarazita egon den terrenoa izan delako izan da. Eta jendeari demostratu nahi izan diot bertsolaritza ez dela sexu kontua".[7]
Bertsolari izateaz gain, bertsolaritza-munduko bestelako zereginetan aritua izan da: Durangoko Lore Jokoen Mendeurrenean (1986) hileroko bertso saioak antolatu, bertso eskolaz arduratu Durangon eta Iurretan, plaza berriak bilatu, Iurretako bertso txapelketak antolatu eta parte hartu, Durangaldeko bertso txapelketetan epaile aritu edo bertsolari emakumezkoen garapenaz hausnartzen hasi (1990) Elgoibar, Donostia, Hondarribiko bilerak eta topaketak barne.[6]
Euskaragintza
Mardaras ibilbide luzekoa da herrigintzan euskararen aldeko ekintzaile gisa. Gerrak ekarri zuen diktadura bizi izan du eta herrigintzan euskararen alde oso aktibo agertu da bizitza osoan zehar: Herri Gaztedikoa izana, alfabetatze mugimenduaren sorreran aritua, Gerediaga Elkartean, Ikastolen sorrera mugimenduan, bertsolaritzan, Durangoko Ikastola, AEK, EHE, eta abar.[5]
2016an parte hartu zuen irakurle gisa literatura, bertsoak, musika eta dantza nahasi eta Joseba Sarrionandiaren lanetan oinarrituriko ‘Garai Berri eta Garaizar’ ikuskizunean.[9]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.