Maitane Azurmendi
margolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Maitane Azurmendi Barrio (Mungia, Bizkaia, 1978ko ekainaren 23a) margolaria da.
Maitane Azurmendi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mungia, 1978ko ekainaren 23a (46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta sortzailea |
![]() |
Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide da,[1][2][3] baita Gernikako Lobak ekimeneko partaide ere.[4][5][6]
Picassoren Gernika kuadroak eragin handia izan du berarengan.[7]
Biografia
Lehen ikasketak Mungiako Lauaxeta Institutuan egin ondoren, goi mailako instalazio elektrikoetako ikasketak egin zituen Mungian eta goi mailako diseinua eta eredu ikasketak Barakaldon.
Mungiarra da jatorriz, zenbait urtez Gernikan bizi ondoren jaioterrira itzuli da. Aita Mungiakoa du, euskalduna, eta ama kanpokoa. Gaztelania du ama hizkuntza, eta gaztelaniaz ikasi du beti. Aitaren familiakoek euskaraz egiten zuten, baina Mungian zegoen giroagaz gaztelaniara jotzen zuten. Gernikan bizitzera aldetu zenetik harreman gehiago dauka euskararekin. 2020ko Euskaraldian Belarriprest izan zen.[8] Maitaneren esanetan:
Belarriprest berbak erabat deskribatzen nau.

Margolari ibilbidea

Maitanek bere bizitza marrazten du. Izan ere, bere inspirazio iturri nagusiak egiten duena eta sentitzen duena dira. Horrela, eguneroko pasarteak eta sentimenduak nola irudikatu bilatuz, bere buruaren irudikapena den pertsonaia bat sortu zuen.[9] Pertsonaia hori, artistak zuri-beltzean eta egoera ugaritan irudikatzen duena, Maitaneren sorkuntzako protagonista nagusietako bat bilakatu da.
Nire pertsonaia, Maitane eta bere mundua, gure errutinan gure arrakasta da, nire burua adierazteko modua, nire bizitza, nire ametsak, nire sentimenduak… begiratzen dudan lekura marrazki oso bat ikusten dut… nire bizitza marrazten dut.
Arteak aipatzen duenaren inguruko erreferentzia Picassoren Gernika da Maitanerentzat, bere bizitzako lehen baliabideetako bat da, amaren josketa gelan horixe ikusten hazi zelako. Eta bere amets handietako bat Picassoren artelana Gernikan ikusi ahal izatea da, haren azken portua dela uste baitu.[10][11][12]
Hainbat herri ekimenetako ilustrazioak egin ditu, besteak beste, Etxerat Euskal preso eta iheslari politikoen senideen kinkea.[13]

Erakusketak
- 2021ean Lorak izeneko erakusketa jarri zuen Gernika-Lumoko Astran. Lobek bultzatutako ekimena.[14] Lorak, Maitaneren olerkiaren irudikapena, sustrairik gabe, loturarik gabe, betierekoa, Beltz eta zurien artean.
- Gernika-Lumoko Kultur Etxe-n Urdaibaiko beste artista batzuekin batera.
- 2024ko martxoaren 1an Durangaldeko Emakumeen Erretratuak erakusketa ireki zen Durangoko Arte eta Historia Museoan.[15][16][17][18]
Argitalpenak
Liburuak
Iruditegia
Wikipediako hainbat biografia txukundu ditu bere ilustrazioekin. Hona hemen zenbaitzuk:
- Maialen Lujanbio (2022)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.