Pilar Claver Labayru (Izaba, Nafarroa Garaia, 1915eko azaroaren 2a – Paris, Frantzia, 2000ko ekainaren 27a) aktibista errepublikarra izan zen.[1] Komunista.
Pilar Claver | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Izaba, 1918 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Paris, 2000ko ekainaren 27a (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Alemaniarren aurkako lehen manifestazioa eragin zuen Anguleman 1942ko hasieran, Marsellesa abestuz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak nafar errepublikarren exilioari buruz egindako estudio bateko zerrendan agertzen da haren izena.[2]
Biografia
Izaban jaio zen Pilar Claver. Haren ama Maria Labayru izan zen, komunista, errepublikarra.[3]Pilarrek, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, haren amak bezala, erbestea ezagutu zuen, lehenengo Katalunian eta ondoren Frantzian.[4]
Frantzian exiliaturik zegoela alemaniarren aurkako lehen manifestazioa eragin zuen Anguleman 1942ko hasieran, Marsellesa abestuz.[5][3]Pilarrek eta bere Marsellesak, Casablanca filmeko eszena bat inspiratu zuten ereserki hau ikono unibertsal mailara igo zuena.[6]
Robert Casas eta Salvador Guasch PSUCeko katalanekin Solidaridad Española sortu zuen Pilarrek Charenten. Bere etxea gerrillarien base eta gordeleku izan zen. Ihes sare batekin kolaboratu zuen. Askapenaren ondoren, Espainiako Emakume Antifaxisten Batasuneko (AMAE) kide izan zen Parisen, baita Espainiako emigratuen eskubide zibiko eta sozialak defendatzeko Iberia Cultura elkarteko partaide ere.[7]
2000 urtean hil zen eta hirukolorekoan bilduta lurperatua izatea eskatu zuen.[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.