Remove ads
Musikologoa, kantaria, kantu-biltzaile, piano-jotzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Julie Adrienne Karrikaburu Roger —Madame de Villéhélio goitizenez ere ezaguna— (Sohüta, Zuberoa, 1827ko urriaren 14a - 1898ko otsailaren 10a) musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea izan zen. Lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea.[1]
Julie Adrienne Karrikaburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sohüta, 1827ko urriaren 14a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1898ko otsailaren 10a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantaria, piano-jotzailea eta musikologoa |
Izengoitia(k) | Madame de la Villéhélio |
Julie Zuberoako Sohütako gazteluan jaio zen. Itsaso Karrikaburu izeneko indianoaren eta Roger andrearen alaba izan zen. Sei neba-arreben artean gazteena. Sacre Coeur ikastetxean egin zituen ikasketak, bere ahizpek bezala, baina gurasoek ez zeritzaten nahikoa ikaskuntza horri eta uda parterako begirale bat kontratatzea otu zitzaien, Agosti Xaho atharraztar idazle eta hizkuntzalaria.
Paben Artigauko Baronesaren maila altuko bileretara joan ohi zen eta arras soprano ona izanik, bertaratzen ziren guztien arreta erakartzen zuen abesten hasten zenean. Mende erdialdeko hamarkadan kanta herrikoiak biltzeari ekin zion, eta aitarenez gainera, laborariengandik zuzenean ere jaso eta pianoan deszifratuz, entzundako kantuak koadernoan idatzi zituen.[2]
Jasotako guztiak ez dira ezagutzen, dagoen gauza bakarra Baionan 1869. urtean argitaratutako kaier txipia dugu, Souvenirs des Pyr^n&es, euskal kantaren lehendabiziko antologia, dozena bat doinu dituena (hamar kantu eta bi pieza instrumental): Txoriñoa kaiolan, Argia dela, Alargunsa, Iruita, Cantique, Adio ederra, Aphal aphal burua, Baratzeko geroflea, Maitenena, Agota, Zortziko eta Maskarada martxa.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.