Sizilia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sizilia[1] (italieraz: Sicilia eta sizilieraz: Sicìlia, siˈtʃiːlja; sɪˈɕilja) Mediterraneo itsasoko uharterik handiena da eta Europako zazpigarrena tamainaz; inguruan dituen uharteekin batera, Italiaren barruko autonomia bat da, Regione Autonoma Siciliana izenekoa.
Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Sizilia | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Palermo |
Probintziak | Agrigento Caltanissetta Catania Enna Messina Palermo Ragusa Siracusa Trapani |
Udalerriak | 390 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°36′00″N 14°00′55″E |
Azalera | 25.710 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.087.000 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 195 bizt/km² |
www.regione.sicilia.it |
Itxi
Hiriburua Palermo da eta 25.000 km²-ko azalera du. Bost milioi biztanle inguru bizi dira Sizilian.
Siziliako biztanle gehienak elebidunak dira eta italieraz zein sizilieraz hitz egiten dute.