From Wikipedia, the free encyclopedia
Diodoro Sikulo edo Siziliakoa (antzinako grezieraz: Διόδωρος Σικελιώτης, Diodoros Sikeliotes; Agira, Sizilia, c. K.a. 90 - c. K.a. 20) greziar historialaria izan zen. Augustoren eta Zesarren garaikoa, berari zor zaio 40 liburuk osatzen duten "Biblioteka Historikoa" (antzinako grezieraz: Βιβλιοθήκη ἱστορική). Erroma zaharra ezagutzeko ezinbesteko obra da; mundua sortu zenetik Zesarrek Galia konkistatu zuen artekoa azaltzen da.
Diodoro Sikulo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agyrion, c. K.a. 90 |
Herrialdea | Agyrion |
Heriotza | c. K.a. 20 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, geografoa eta mythographer (en) |
Lantokia(k) | Sizilia eta Sicily (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
San Jeronimok Diorodoren heldutasuna finkatzen du K.a. 49 urtearen inguruan. Diodorok aipatutako datarik antzinena da Egiptora egin zuen bisita 180. Olinpiadan (K.a. 60-56 artean). Data honetan izandako herri matxinada batek heriotz zigorra eskatzen zuen Erromako hiritar batentzak, nahi gabe, katu bat hil zuelako. Katua animalia sakratua zen antzinako egiptoarrentzat[1]. Diorodorok gogoratutako azken gertaera izan zen Oktavioren mendekua Tauromeniumen kontra. Izan ere, hiri horren ezetzak enperadoregaia laguntzeko, honi itsasoko porrot bat eragin zion. Ez du ematen Diodoro konturatuko zenik Egipto Erromako probintzia bat bilakatu zela, K.a. 30ean. Horrek adierazten du lan osoa argitaratu zuela data hori baino lehenago. Diodorok baieztatzen du 30 urte erabili zituela lan osoa burutzeko eta Europa eta Asian zehar hainbat bidaia arriskutsu egin zituela ikerketa historikoak osatzeko. Hala ere, gaurko ikerlariek nabaritu dute zenbait akats harrigarri, lekukok batek ezingo zuela egin.
Artikulu nagusia Biblioteka Historikoa Diodororen historia, Biblioteka Historikoa deitu ziona, 40 bolumenez osatuta dago, hiru ataletan banaturik.
Biblioteka hitza aukeratu zuen adierazteko haren lana osatzeko anitz iturri erabile zuelako. Identifikatutako egileen artean honako hauek daude: Hekateo Miletokoa, Ktesias, Eforo, Teoponpo, Jeronimo Kardiakoa, Duris Samoskoa, Diulo, Filisto, Timeo, Polibio eta Posidonio. Aurreko historialarien lana askatasunez erabiltzeagatik Encyclopædia Britannicaren 1911ko agitalpenak gogor kritikatu zuen: C.H. Oldfatherrek iritzi positiboago du[2], Egipto zehaztasun handiz azaltzen duelako, eta beste historialarien lana aipatu zuelako, hala nola, Tuzididesena, gainera, beste periodo batzuk ezagutzeko, Diodoro da antzinitateko egile bakarra. Esan dugunez, ez da Diodororen lan guztia gorde, bakarrik lehenengo 5 liburuak eta X.-XX. artekoak. Besteak ezagutzen ditugu Foziok zenbait zati zaindu zituelako eta Konstantino VII.ak egindako zenbait laburpeni esker. Diodororen editio princeps lehengo latinezko itzulpena izan zen, Poggio Bracciollik 1472an Bolonian egindakoa. Grekeraz egindako lehen inprimatze (Basilea 1535) Vicentius Opsopoeus egin zuen, baina bakarrik XVI.-XX. liburuak zituen. Gainontzeko liburuak eta zatiak H. Stephanusek argitaratu zituen Genevan 1559an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.