Enpedokles
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Enpedokles (antzinako grezieraz: Εμπεδοκλής; K.a. 490 – K.a. 430) filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Garaikideek idatziz jaso zuten haren heriotza eta literaturan eta kondairetan maiz erabilitako gaia izan da. Gainera, munduan sexu aldaketa izan zuen lehena izan zen.
Enpedokles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Acragas (en) , K.a. 494 |
Herrialdea | Acragas |
Heriotza | Etna eta Peloponeso, K.a. 434 (59/60 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: erorikoa |
Familia | |
Aita | Exainetos of Akragas |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Anaxagoras Parmenides Heraklito Pitagoras |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, filosofoa, idazlea, poeta eta politikaria |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Pitagoras |
Mugimendua | Pluralist school (en) Filosofo presokratikoak |
Enpedoklesek pentsatzen zuenaren arabera, oker handia zen unibertsoan gai bakarra zegoela pentsatzea. Horrela izango balitz, arrazoiak esaten duenaren eta «gure begiekin ikusten duguna»ren arteko ezberdintasuna garaiezina izango litzateke. Bistakoa da ura ezin daitekeela arrain edo tximeleta bihurtu, ura ezin baitaiteke aldatu. Urak ura izaten jarraituko du betiko. Horrexegatik Parmenidesek arrazoi zeukan «ezer ez da aldatzen» esan zuenean. Era berean, Enpedoklesek arrazoia ematen zion Heraklitori, gure zentzumenak ematen diguten informazioaz fidatu behar garelako. Sinetsi behar dugu ikusten duguna, eta naturan etengabeko aldaketak ikusten ditugu.
Enpedoklesek esan zuen deuseztatu behar zena gai bakar bat dagoenaren ideia zela. Ez ura ez airea ez dira gai, beraiek bakar-bakarrik, arrosondo edo tximeleta bihurtzeko, horrexegatik naturak ezin du gai bakar bat eduki. Beraren ustez naturak lau gai edo «erro» zituen, zein lurra, airea, sua eta ura baitziren. Naturako aldaketak lau gai horiek nahasten direlako gertatzen dira eta berriz banatzen direlako. Dena lurrez, airez, suz eta urez osatuta dagoelako, baina proportzio ezberdinetan. Lore edo animalia bat hiltzean, lau gaiak berriz banatzen dira. Aldaketa hori begiekin ikus dezakegu. Baina lurra eta airea, sua eta ura aldatu gabe geratzen dira parte hartzen duten aldaketa guzti horiekin. Hau da, ez de egia «dena» aldatzen dela.
Errealitatean, ez dago ezer aldatzen denik. Gertatzen dena zera da, lau gai ezberdin nahasten eta banatzen direla, gero berriz nahasteko. Adibidez, margolari batek kolore bakar bat badu -adibidez gorria- ezin dezake zuhaitz berde bat margotu. Baina horia, gorria, urdina eta beltza baditu, milaka kolore lor ditzake. Enpedoklesek ez zen kasualitatez pentsatu naturako «erroak» lurra, airea, sua eta ura zirela. Bera baino lehenago, beste filosofo batzuk frogatzen saiatu ziren oinarrizko gaiak ura, airea edo sua izan behar zutela. Tales eta Anaximenesek esan zuten ura eta airea naturako gai garrantzitsuak zirela. Greziarrek ere pentsatzen zuten sua inportantea zela. Eguzkiaren garrantzia aztertzen zuten naturako bizidun guztiarentzat eta, giza eta animalien gorputzaren berotasuna ezagutzen zuten.
Enpedoklesen arabera, bi indar zeuden naturan eragina zutenak. «Maitasuna» eta «gorrotoa» deitu zituen. Gauzak batzen dituena «maitasuna» da eta banatzen dituena «gorrotoa» da. Honela, filosofoak gaia eta indarraren arteko ezberdintasuna zehazten du. Gainera, gaur egungo zientziak ere bai naturako gai eta indarraren artean desberdintzen du. Zientzia modernoak esaten du naturako prozesu guztiak gaien elkarrekintza gisa eta zenbait naturako indar gisa uler daitezkeela.
Enpedoklesek zerbait gure zentzumenekin sumatzen dugunean zer gertatzen zen ere aztertu zuen. Nola ikus dezakegu lore bat?, Zer gertatzen da orduan?. Enpedoklesek pentsatzen zuen gure begiak lurrez, airez, suz eta urez osatuta zeudela, naturako gauza guztiak bezala. Eta nire begian daukan lurrak lurra dena ikusten du, aireak airea, suak sua eta urak ura. Begiek gai bat faltan izango balute, ezingo genuke natura osotasunean ikusi.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enpedokles |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.