From Wikipedia, the free encyclopedia
Dionisio I.a edo Dionisio Zaharra (antzinako grezieraz: Διονύσιος ὁ Πρεσβύτερος; c. K.a. 432–K.a. 367) Sirakusako tirano bat izan zen. Hark anitz hiri konkistatu zituen Sizilian eta Italiako hegoaldean, Kartagoko eraginari aurre egin zion eta Sirakusa mendebaldeko greziar kolonietatik indartsuena bilakatu zuen. Antzinako garaiko despoten eredurik txarrena izan zen, krudela, mesfidatia eta mendekaria[1].
Dionisio I.a Sirakusakoa | |||
---|---|---|---|
- Dionisio II.a Sirakusakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sirakusa, K.a. 430 | ||
Heriotza | K.a. 367 (62/63 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Hermocrates | ||
Ezkontidea(k) | Doris of Locris (en) Aristomache (en) ezezaguna | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | strategos | ||
Parte hartutako gatazkak | Siziliar gerrak |
Hermokrates | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Teste | Poliseno | Tearide, emaztea Arete | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiparino | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dionisio I.a | 1. emaztea Hermokratesen alaba [2] | 2. emaztea Aristomake[3] | 3. emaztea Doris[3] | Dion, emaztea Arete | Megakles | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sofrosine | Dionisio II.a | Ermokrito | Dizeosine | Leptines | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiparino | Niseo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1. senarra Tearide | 2. senarra Dion | Arete | 3. senarra Timokrates | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dionisio lanean hasi zen bulego publiko batean. K.a. 406an, kartagotarrak, Hanibal Magonek eta Himilkonek zuzenduta, saiatu ziren Sizilia osoa menperatzen. Agrigento konkistatu zuten, zeina defendatzialeek borrokarik gabe utzi baitzuten. Hogeita bost urteko gazte bat, Dionisio, haserre orokorraz baliatu zen bere burua ezagutarazteko.
Timeo Taorminakoaren ustez, handia, ilehoria eta pekatsua zen. Zenbait egileren arabera, familia noble baten ondorengoa zen, baina beste batzuek uzte dute behe mailako jatorria zuela, beste tirano batzuk bezala. Lehenengo hipotesia sinesgarriena da, gehienbat Dionisio Hermokrates estrategoaren senidea zelako eta, Zizeronen ustez, hezkuntza ona jaso zuelako.
Sirakusako batzarrean, Dionisiok eskatu zuen berehalako eta epaiketarik gabeko kondena Agrigento utzi zuten jeneralentzat. Eskaera legez kanpokoa zenez, izun bat jarri zioten, baina Filistok, aberatsa zen lagun batek, ordaindu zuen. Dionisiok hitzak hartu ahal zuenean, herria konbentzitu zuen estrategoak kargugabetzeko eta beste agintari batzuk izendatzeko, bera ere haien artean zegoen. Hermokratesen estatu kolpe bat eman zuenean, Dionisiok atzerriratutako hiritarrak deitu zituen. Gelara bidali zutenean kartagotarren aurreratzea geratzeko, ondoko garnizio baten buruzagi espartarrarekin, Deixiporekin, aliatu zen. Ospetsua bilakatu zen aberatsen ondasunak saltzean, diru horrekin soldaduen soldata hobetzeko.
K.a. 405an, botere guztia eskuratzean, tirano bilakatu zen[4]. Aristomakerekin ezkondu ondoren, alaba bat izan zuen, Arete izenekoa. Aldi berean, Lokriko Dorirekin ezkonduta zegoen eta harekin seme bat izan zuen: Dionisio II.a Sirakusakoa izango zena.
Dionisio Zaharraren garaipenak Sirakusako demokraziaren gainbehera ekarri zuen. Horrek islatzen du buruzagi mertzenarioaren alderik txarrena eta onena.
Despota moduko jarrera hasi zen seiehun soldadu bizkartzain lortu eta gero, gezurrezko atentatu bat jasan ondoren, Atenasko Pisistrato bezala. Hasierako kopurutik, 1.000 guardia edukitzera lortu zuenean, boterea sendotu zuen eta mertzenarioen presentzia inposatu poliseko komunitatearen gainean. Bere egoera indartu zen Hermokratesen alabarekin ezkontzean.
Sektore publikotik zetorrenez, hizlari ona zen. K.a. 405ean, lortu zuen Sirakusako boterea Kartagok, Motiatik, hiria mehatxatzen zuenean.
Gobernatzeko modua legez kontrakoa zenez, demokraziaren aldekoek matxinadak sortu zituzten[5]. Hauek saiatu ziren Dionisio boteretik kentzen K.a. 403tik aurrera. Harrigarria zen, baina Espartak, iraganean Korintoko eta Atenasko tiranoak kendu zituenak, Dionisioren autokrazia ez zuen begi txarrez ikusi, are gehiago, bion arteko harremanak oso positiboak izan ziren: Lazedemoniarrek (espartarrek) Greziako arazoak beraien gustura ezarri zituztenean, Aristus haien nabarmenetako gizon bat, Sirakusara bidali zuten. Ematen zuen gobernua kenduko zuela, baina hori egin beharrean, tiraniaren boterea indartu zuen Dionisioren laguntza lortu nahi zuelako[6]. Hori dela eta, Dionisiok baimena izan zuen espartarren menpeko lurraldeetan mertzenarioak errekrutatzeko. Dionisioren bezalako diktadurek, polisen demokraziarekin bukatu zutenak, adierazten dute sistema politiko horiek oso usuak zirela K.a. IV. mendean. Hori lortzeko ezinbestekoa zen mertzenarioen erabilera. Gudari hauek eta tiranoak elkarrekin etorri ziren. Polibioren arabera, Despoten seguritatea mertzenarioen boterean eta leialtasunean zetzan[7]. Aristotelesen ustez, beharrezkoa zen zenbait bizkartzaintza erregetza absolutuetan[8] eta aukeratutako tiranoek zenbait soldadu kopuru bat erabili behar zuen; nahikoa zelako ezer gutxi tiranoen boterea hondatzeko, eta polisak mehatxu asko zituelako. Dionisiori dagokionez, Sirakusako herriari ohartarazi zion tirano honi ez uzteko haren agintaldian mertzenario asko errekrutatzen.
K.a. 405ean, Kartagorekin itun bat sinatu zen, Siziliako erdialdean honen konkistak onartzen zituena. Modu horretan, denbora irabazi zuen Sirakusa gotortzeko, eraso-makinak garatzeko, hala nola, katapulta eta armada eta flota berrantolatzeko. Honela, armada indartsu bat lortu zuen (80.000 oinezko eta 3.000 zaldun) eta K.a. 398an, erabaki zuen mendekua hartzea. Punikoen kontrako borroka ez zen erraza izan: K.a. 405eko udaberrian, porrot egin zuenez Gela eta Camarina defendatzean, agindu zuen hiri horiek bertan behera uztea. Azken finean, ez zuen aurreko kargugabetutako estrategoek baino hobeto egin. Sirakusako aristokratak matxinatu ziren, baina saioak porrot egin zuen Dionisioren bizkarzainei esker. Hala ere, matxinatutakoek, Dionisio babesten zen gotorlekua, setiatu zuten. Tiranoek irabazi zuen espartarrak deitzean. Aristokratek alde egin zuten, Etnako gotorlekuan babesa bilatuz. Izurria kartagotar armadan hedatzean, tregoa bat sinatu zuen, non uhartearen mendebaldea afrikarrentzat utzi baitzuen. Gainera, Messina, Catania, Naxos eta sikuloak autonomoak izango ziren. Horrela, erdiko Siziliatik egotzi zituen, Motiako baseraino jarraikiz. Hala ere, hiri hau konkistatu zuen kai bat egin ondoren eta artilleriazko aparatuei esker. Palermora errefortzu punikoak heldu orduko, kartagotarrek Dionisio Sirakusariano egotzi eta han setiatu zuten, baina, azkenean, tiranoak blokeoa apurtu zuen. K.a. 392an Kartagorekin sinatutako itunean, Dionisioren konkistak onartzen ziren barne Sizilian. Itun horrek balio zuen Dionisioren boterea finkatzeko: Ortigia irla gotortu, jauregi bat eraiki zuen baita Sirakusa harresiekin inguratu ere.
Dionisiok lagunak egin zituen etsaiei kendutako lurrak haien artean banatzean. Horrela, mertzenarioak eta esklaboak (beharbada menpeko nekazariak Espartako iloten antzera), hiritar berriak bilakatu ziren (neapolitai). Behin indartuta, Sirakusako hegemonia adierazteko, Herbeso, sikuloen hiria, setiatu zuen. Bitartean, Sirakusako hiritarrak matxinatu ziren eta Etna hirian zeudenekin bat egin zuten. Dionisiok, denbora irabaztekotan, alde egingo zuela agindu zuen, baina, hori egin beharrean, Campaniako mertzenarioak alokatu zituen matxinada zapaltzeko. Traizioaren bidez, Naxos eta Catania hiriak berreskuratu eta horien biztanleak esklabo saldu zituen. Lentinik amore eman ondoren, horren biztanleak Sirakusara erbesteratuak izan ziren, non laster hiritartasuna lortuko baitzuten. K.a. 399an, Messinak eta Reggiok, alperrik hartu zituzten armak Dionisioren kontra. Tiranoak ezkontza baten bidez, adiskidetu nahi zuen Reggiorekin, baina ezetza eman zioten. Orduan, Lokriko aristokrata batekin ezkondu zen eta horrek gehiago hurrundu zuen Reggio.
Dionisiok 397tik 392 arte Kartagoren kontra borrokatu zuen baina bere helburua lortu gabe[9] ezin zituelako kartagotar guztiak Siziliatik atera. Afrikarrek, Dionisio hil zenean, oraindik irlaren heren bat kontrolatzen zuten. Tiranoak, Rhegium kontrako espedizio bat gidatu zuen, Magna Greziako Kartagoren hiri aliatuak menperatuz. Lokri defendatzeaz gain, lukaniarren laguntzarekin, Thurios eta Krotona lurraldeak suntsitu zituen. Gerra hasi bezain pronto, kartagotarren ondasunak eta itsasontziak eskuratu zituen. Beste siziliar hiriek gauza bera egin zuten. Honela, Dionisio panhelenismoaren txapelduna bilakatu zen. K.a. 397ko udaberrian, Motia konkistatu zuen, kartagotarren base nagusia. Hiria sustsituta eta arpilatuta izan zen eta, ondoren, kartagotarrekin borroka egin zuten greziarrak gurutziltzatu zituen. Hala ere, kartagotarrek kontraeraso egin zuten. Himilkon jenerala errefortzuekin etorri zen Siziliara Palermon lehorreratuz. Flota punikoak Messina hartu eta birrindu zuen. Himilkonek Dionisio irabazi zuen Tauromenioko lurmuturraren ondoan eta Sirakusari setio jarri zion. Berriro ere, izurri batek jo zuen afrikarren kanpamentua eta horrek aukera eman zion Dionisiori aurrea harteko.
Kartagotarrak kanporatu ondoren, tiranoaren eragina zabaldu zen Adriatikoko uharteetaraino eta Italiako kostaraino. Harrez geroztik, haren boterea nabaritu zen Magna Greziako hegoaldean eta Epiron ere.
K.a. 386an, eraso luze baten ondoren, Reggio okupatu zuen eta hango biztanleak esklabo saldu zituen. Ilirioelin bat egin zuen Delfosko Apoloren santutegia arpilatzeko, Caereko tenplua arpilatu zuen (garai hartan Erromako aliatua zena) etruriar kostan eta zenbait kolonia militar fundatu zuen Adriatikoan[10] merkataritza errazteko, hots, Ancona, Adria eta Issa hiriak. Sirakusak goiena jo zuen K.a.385ean, horrek ahalbideratu zion Espartari Peloponesoko Gerran laguntza ematea.
K.a. 385ean, Alzetas Epirokoa errefuxiatu zen Dionisioren gortean[11]. Dionisiok Epiron errege lagunkoi bat nahi zuenez[12], 2.000 greziar hoplitak bidali zituen eta greziar soldaduen 500 armadurak, Bardillisek zuzenduta, iliriarrak laguntzeko Epiroko molosoen kontra. Armada honek eskualdea erraustu zuen, 15.000 molosiar hil zituen eta Alzetasentzat tronua berreskuratu zuen[13]. Geroago, iliarrekin bildu zen Delfos tenplua arpilatzeko. Dionisiok Joniar itsasoa kontrolatu nahi zuen[14], baina Espartak nabaritu bezain pronto, ilirioak egotzi zituen. Espartako Agesilao buruzagiak parte hartu zuen beste aliatuekin (Tesalia, Mazedonia eta molosoak) iliriarrak[15] kanporatu arte[16], baina aurretiaz, espartarrek eskualdea arpilatu zuten eta 15.000 biztanle hil zituzten[17]. Hori izan zen Dionisioren porrota.
Kartagoren kontrako gerra berriro piztu zen K.a. 383-387an artean, baita K.a. 368an ere, baina eskualde-aldaketak nabarmenik gabe. Hala ere, saiatu zen Sizilia osoa kontrolatzen. Lehengo helburua Segesta izan zen, kartagotar menpeko hiria. Horrek berriro piztu zuen Kartago eta Sirakusaren arteko gerra. Palermon, K.a. 379an porrot handia jasan zuen, eta tregoa baten ondoren, K.a. 368an, erabatekoa izan zen Lilibeon jasandakoa. Armen ekoizpena sustatu eta armada indartu zuen. Ingeniariak alokatu zituen arma berriak asmatzeko, hala nola, gastrafetesa, baleztaren asaba. Diodororen arabera, urte hauetan katapultarekin erlazionatutako hurrengo makina hauek asmatu ziren:
Kanpainia batean, lukaniekin batera, eta Locri defendatzearren, turiar eskualdeak Crotonan suntsitu zituen.
Dionisio K.a. 367an hil zen (Lilibeoko porrotaren urte batera), gehiegi jateagatik otoruntza batean edo haren medikuak, Dionisio Gaztea semeak zirikatuta, pozoitu zuelako. Ekitaldi hartan, ospatzen ari zen Dionisiok lehen lehiaketa lirikoa Atenasen irabazi izana Hektorren erreskatea lanarekin.
Horren ondorengoa Dionisio Gaztea izan zen, kartagotarrekin bakea sinatu zuena. Ezaguna da Filistok horren biografia idatzi zuela, baina lana galdu da. Beste iturriren uztez, Hektorren erreskatearen egilea izanik, Atenasko Leneasen lehiaketaren irabazlea izan zela eta hain ondo ospatu zuen non edan baitzuen hil arte. Beste batzuen iritziz, Dionisio kausa naturalaz hil zen K.a 367an, haren lanaren garaipena ezagutu ondoren. Beste azken teoria batek dio, bere konpainia mendekatu zela Dionisioren purgaz eta Kartagoren kontrako gerra jarraitzeko zergez.
Pisistrato, Atenasko tiranoaren moduan, Dionisiori gustatzen zitzaion kulturazko pertsonak haren ondoan izatea, hala nola, Filisto historialaria, Filoxeno poeta, Platon filosofoa, baina era arbitrarioan tratatzen zituzten. Diodoro Sikulok kontatzen zuen bere Liburutegi historiakoan Dionisiok, behin Filoxeno atxilotu zuela eta harrobiko lanak egitera bidaliz, tiranoaren poesiari buruzko iritzi txarra adierazteagatik. Hurrengo egunean, Filoxenoren lagunek eskatuta, askatua izan zen eta berriz ere eraman zuten beste poesia-entzunaldira. Entzuleek txalotu zuten Dionisioren lana. Dionisiok Filoxenori iritzia eskatu zionean, hau guardiengana bueltatu zen eta esan zien: Itzul nazazue harrobietara[18]. Plutarkok istorio honen bertsio bat kontatzen du Alexanderren fortuna lanean[19]. Dionisiok egilea eta literaturazko babeslea zen, Filoxenok kritikatutako antzeko poemak Joko Olinpikoetan irakurtzean txistu egiten ziren. Hala ere, Hektorren erreskatea tragedia idazteagatik sari bat irabazi zuen Leneasen, Atenasen. Ospakizunaren gehiegikeriak hilgarria izan ziren. Dionisio ere Damon eta Pitias legendan agertzen da. Sirakusako Dionisioren belarria koba artifiziala da greziar antzokiaren ondoko kareharrizko harrobi batean.
K.a. 402an, Dionisio hasi zen eraikitzen Sirakusako harresien eraztuna. K.a. 397an bukatu ziren, hurrengo ezaugarri hauek dituztelarik:
Gotorleku hau eraikitzeko, bost urteren zehar, egunero erabili omen ziren 300 tona harri[20]
Danteren Infernuan (Jainkotiar komedian, 1308-21) Dionisio aipatzen da tirano moduan odolezko eta bortizkeriazko delituengatik zerekien odolezko ibai batean penatuta. Beste irudimenezko bertsioa agertzen da Mary Renaulten eleberrian Apoloren maskaran (1966). L. Sprague de Campen Herkulesen geziak nobela historikoan (1965) Dionisio da asmatzaileen mezenas bat Ortigiako irlan. Valerio Massimo Manfrediren Tirano nobelan (2003) pertsonaiarik nagusiena da. Damon eta Pitias filmean (1962) agertzen da ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.