From Wikipedia, the free encyclopedia
Siziliako Erresuma (italieraz: Regno di Sicilia; latinez: Regnum Siciliae; katalanez: Regne de Sicília; aragoieraz: Reino de Sezilia) hegoaldeko Italiako erresuma izan zen, Roger II.ak 1130ean sortua eta 1816 arte iraun zuena.
Siziliako Erresuma Regnum Siciliae Regno di Sicilia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1130 – 1816 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
| |||||||||
Hedapena 1154 inguruan, bere sortzailea hil zenean | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Palermo Messina Catania | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | siziliera latina | ||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 1130 | ||||||||
Ezeztapena | 1816 | ||||||||
|
Siziliako Erresumak Siziliako Konderria, 1071n normandiarrek Italiako hegoaldea konkistatu zutenean sorturikoa, ordeztu zuen. Erresuma ez zegoen Siziliak berak bakarrik osatuta, Mezzogiorno eskualdea osoa baizik. Uhartea hiru eskualdetan banatu zituen: Val di Mazara, Val Demone eta Val di Noto.
1282 arte regnum Apuliae et Siciliae moduan ezaguna izan zen (hau da, Apulia eta Siziliako erresuma). Urte hartan angestarren boterearen aurkako matxinada bortitz baten ondorioz, siziliar bezperak edo Vespri siciliani izenekoa, Karlos Anjoukoa erregea Sizilia uhartetik bota zuten eta ordutik aurrera Siziliako uhartea Aragoiko Koroaren menpeko lurralde bat bihurtu zen. Hala ere, angestarrek erresumako zati batzuen kontrola mantendu zuten Italiako penintsulan eta gehienbat Napoliko erresuma moduan ezaguna da Napoli izan zelako bere hiriburua. 1302an Trinacria erresuma (euskaraz: Triangeluaren erresuma)[1] izenaz ezagutzen zen. 1816an Napoliko Erresumarekin bat egin zuen eta Bi Sizilietako Erresuma sortu. 1861ean, Italiako erresumako zati bihurtu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.