Italiar penintsula
Hegoaldeko Europako penintsula From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Apeninoetako penintsula edo Italiar penintsula[1] Mediterraneo itsasoaren erdialdean kokaturiko penintsula da, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen artean. Nahiz eta bere azaleraren gehiena Italia izan, Vaticano Hiria eta San Marino herrialdeak ere barnean ditu.
Penintsulari italieraz Lo Stivale (euskaraz: bota) deitzen zioten, botaren itxura baitu. Hiru penintsula txikik laguntzen dute itxura lortzeko: Calabria, Salento eta Garganokoak.
Iparraldetik hegoaldera 1.000 km baino gehiago izanda, Europako penintsularik luzeenetako bat da. Mendebaldean Liguriar itsasoa eta Tirreniar itsasoa, hegoaldean Itsaso Jonikoa eta ekialdean Itsaso Adriatikoa ditu. Barnean Apeninoak dira bere bizkarrezurra. Iparraldean ordokiak daude eta kontinentearekin lotzeko Alpeek.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

